Urpekaritza base federalaren zaldaina desmontatzea 

Aspaldi erabili gabea eta segurtasun arauak betetzen ez dituelarik, urpekaritza basearen ondoan den zaldaina deseginen dugu. Lanak apirilaren 18 asteartean hasi eta hiru egunez luzatuko dira. Erabiltzaileekin eta Hendaiako portuaren zerbitzu kudeatzaileekin mintzatu ondoren, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, portuaren jabea delarik, zaldain hori erabiltzeko debekua ezarri du, arriskutsua delako. Eraginik ez marearteko zonaren bioaniztasunean 5 udal […]

«Klimaren freskoa» klima aldaketak dakartzan erronketaz ohartarazteko

Herriak, daraman garapen iraunkorraren ingurumen politikaren harira, urraspide berri bati ekin dio hautetsiei eta udal langileei klima eta ekologia trantsizioaren jokagaiei buruzko parte hartze bidezko ohartarazte bat eskainiz. Hendaia Iparraldeko lehen kolektibitatea da bere hautetsi eta langileentzat halako ekimena egiten. Kolektibitateek, egun dituzten trantsizio jokagaien aitzinean, Klimaren Freskoa erreferentzia tresna dute. Zientziazko ohartarazte lantegi gisa […]

Olinpiar eta Paraolinpiar Astea, apirilaren 3tik 7ra, Lizardiko ama eskolan

Olinpiar eta Paraolinpiar Astearen harira, Lizardiko ama eskolak hainbat jarduera antolatuko ditu aste osoan, apirilaren 3tik 7ra bitartean, «2024 Belaunaldia» labelari esker. Hendaiako Herriko Etxeak eragiketa hori sostengatzen du bere «Jokoen Lurraldea 2024» labelaren bitartez. Horren egiteko, Marion, Gazteria eta Numerikoa Sailaren koordinatzaileak eragiketa lagundu du, bere ezagutzak eta sostengu logistikoa eskainiz proben antolaketarako. Osasunaren […]

Herri kontseiluaren bilduma 2023ko martxoaren 29an, asteazkenean, 18:30ean egin

KE.RS – 061.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, martxoaren 29an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and.,HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., […]

Martxoaren 29ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2023ko martxoaren 29ko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

Belaunaldiarteko harremanak Hondartzako eskolaldi inguruko harlekukoen eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren artean

Eskolaldi inguruko jardueren harira, Hondartzako lehen mailako eskolaren harlekua engaiaturik da, 2022ko urriaz geroztik, lehen mailako lehen urtetik laugarren urte arteko haurren eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren arteko harreman proiektu batean. Animatzaileek lagundurik, haurrek eta adinekoek bideo bana egin dute egitura bakoitzean, zeinetan jende guztiak aurkezten baitira, bai eta dituzten bizi inguruneak eta nahiago dituzten […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: izen-emateak irekiak dira B1 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

Bilkura publikoa

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza 2023ko martxoaren 1an Eranskin dokumentua: https://www.calameo.com/read/0057512644c1645b47094

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ADI BIDASOA aurkeztu du

Urteko topaketen lehen edizio hau gazteen ingurukoa izango da, Gazteen Europako Urtearen ondoren. Otsailaren 28an izango da, Irun Factoryn, 17:30etik aurrera. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI BIDASOA antolatu dute 2023ko otsailaren 28an Irun Factoryn (José Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 – behea – Irun – 20302). Gazteen Europako Urtearen ondoren, […]