Maiatzaren 31ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2023ko maiatzaren 31ko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

Sailkatzea zaintzea da!

Egunero, etxeko estalkien sailkapenari eta birziklaketari esker, ingurumenaren babesean hartzen dugu parte. CO2 igorpenak saihestea, ura, energia eta natura baliabideak zaintzea, klima aldaketaren beroketaren aurkako ekarpenak dira! 2021ean, frantses bakoitzak batezbeste 69 kg etxeko estalki eta paper sailkatu ditu. Sailkatze ohitura hori ongi errotua dugu jadanik gure kontsumitzaile jokamoldeetan; egunerokoa bihurtu zaio biztanleen % 89ri. […]

ANTZERKIAREN MAIATZAREN 38. ALDIA: KARRIKA ARTEEN BESTA 

Ikusleen topatzera  Lehen egunean, festibala ofizialki ireki baino lehen ere, Branca tokiko konpainia artamendu etxeetako pazienteen eta zahar etxeko egoiliarren topatzera joanen da poesia dantzatuko une bat eskaintzeko.  Hor ikusten da Herria kultura ororen esku izan dadin lortzen saiatzen dela. Kultura sailak urte osoan zehar proposatzen ditu bitartekaritza ikuskizunak eta ekintzak ikusleengana joz, eta festibala […]

Robot garbitzaile bat porturako

Herriak, bere parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, urgaineko hondakinen biltze gailu bat eman du lehen aldiz abian, portuan, Itsas Oporlekuaren bulegoen ondoan, 2023ko maiatzaren 11n. Hainbat hilabete urgaineko hondakinen arazoa duten beste portuekin ikertzen eta argibideak galdetzen eman ondoren, Herriak frantziar jatorriko DPOL deitu robota hautatu du. Portu aldeetara egokitu kutsadura garbitze sistema autonomo hori […]

Garbiketa saio herritar eta belaunaldiartekoa Intzuran

Adin orotako ia hirurogei biztanle bildu ziren apirilaren 26ko arratsaldean, Denentzat gizarte zentroaren deiari erantzunez eta Bizilekuen 64 Erakundearen laguntzaz. Helburua: herritarrak ekoherritartasunaz ohartaraztea, auzoa atseginago egiteko. Asmoa ez da auzoa garbiago izatea bakarrik, baina baita ahal beste jende lotzea ingurumenaren begiramenera. Aisialdi zentroko haurrak, gazteak, txokoko ohikoak, gurasoak eta gizarte zentroko adinekoak, talde txikitan […]

Lehen mailako San Bixente eskolako ikasleak tokiko ondarea ezagutzen

Ikasturte honetan, Hondarraitz auzoko San Bixente eskolako bi ikasgela, lehen mailako bigarren eta hirugarren urteko ikasgela elebidunak, Hendaiako ondareaz eta hari loturiko gaietaz ari dira lanean. Abadia gaztelu-behatokia, Abadia eremua eta Dunba harriak, lehengo kasino zaharra, edota palmondoaren biribilgunea… hain hurbil ditugun, egunerokoan ibiltzen ditugun, eta, halere, duten historia beharbada ezagutzen ez ditugun leku horiek. […]

Herri kontseiluaren bilduma 2023ko apirilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egin

Erref. KE.IG –091.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, apirilaren 26an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., BERNARD j., AIZPURU and., MANTEROLA […]

Hurbileko zerbitzu publikoak berriz ere herri barnera itzuliak

Urtebeteko lanen ondoren, lehengo herriko etxeak 300 m2 bulego berritu eta antolatuak eskaintzen ditu herritarrak ahal bezain ongi hartzeko. Zenbait egun dira eraikinean EALK-CPAM eta FLK-CAF bulegoak kokaturik ditugula, eta udaltzaingoa eta nazio polizia hemendik zenbait astetara kokatuko dira. Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig Herri Lanen ardura duen lehen auzapezordeak bisita informal bat egin dute lekuen […]

Apirilaren 26ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren gai-zerrenda eta hedapena

Herriko Kontseilua iraganen da 2023ko apirilaren 26ko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean. Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira

Ur zikinen sarearen sortzea – Pasteur eta Hapetenea karrikak

2023ko apirilaren 24tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak ur zikinen sarearen sortzeko obrak abiatuko ditu. Ustez 2,5 hilabete iraunen duen operazio honek zirkulazio-nahasmenduak sortuko ditu zure sektorean. Obra horiei esker ur zikinen biltzea hobetuko da, helburua delarik ur zikinen tratatzea eta natura gutiago kutsatzea. Ahal dugun guzia egiten dugu nahasmendu aldia ahal bezainbat murrizteko. NéoRéseau enpresako […]