Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea 2023ko irailaren 29etik urriaren 8ra

EGUNEROKOAN ARITU ETORKIZUN IRAUNKORRAREN ALDE! Norbanakoen nola taldeen egite guztiek balio baitute, eguneroko keinutxo oro garrantzitsu delako, Hendaiako Herriak eta IEZI elkarteak eskolak, enpresak, elkarteak, kirol klubak gonbidatu dituzte beraiekin batera asmo handiko egitarau bat osatzeko urteroko ekitaldi honetarako. Garapen Iraunkorraren Hendaiar Aste berri honek ahal beste jende ohartarazi nahi luke ekologia trantsizioak dituen jokagaien […]

Bidasoako Interpretazio Zentroa, Frantziako Ondarearen Europako Jardunaldien programan
“Ondare bizia” izango da 40. Edizioaren ardatza

Irailean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira. Irailaren 15etik 17ra 48 herrialdek Europako tradizio, ezagutza eta teknika kulturalen bizitasuna, aniztasuna eta garrantzia erakutsiko dute. Edizio honetan, Bidasoako Interpretazio Zentroa Frantziak jardunaldi hauen esparruan duen jarduera-programaren parte da, eta hiru egunetan zehar bere ateak irekiko ditu.Bidasoa-Txingudi inguruko biodibertsitatearen aberastasuna edo Done Jakue bidea eskualdeko “Ondare biziaren” parte […]

Elkarteak

Elkarteen aurkibidea Hendaian badira ia 200 elkarte kirol, kultura, gizrte edo bestelako ekintzetarakoak! ELKARTE BAT XERKA Zenbait irizpideren arabera xerka dezakezu: jarduera mota, adina, eskola oporraldia…: Xerka! ELKARTEEN GIDA Elkarteen gidak tokiko elkarte guztiak zerrendatzen ditu (kultura, kirol, ingurumenenkoak…), bai eta eskura zenitzakeen zertitzu eta erakundeak ere, hala gizarte zerbizzuak nola prebenzio edo osasunari lotu […]

Eskoletako udako lanak

Udako pausaldi bakoitzean bezala, Herriaren zerbitzu teknikoek zenbait mantentze eta antolatze lan egin dute lehen mailako eskoletan. Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig lanen arduradun auzapezordeak eta Nicole Butori Hezkuntzaren arduradun auzapezordeak ohiko bisita egin dute udal langileek lagundurik. Ikasgelen eta jardun gelen berriztatzea, margotzea, zolen konpontzea, sareten berritzea, argiteriaren modernizatzea, sabai faltsuen lauzen eta arotziaren […]

FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeek koordinatu harrera bat hurbileko zerbitzuak errazago eskaintzeko

Zenbait hilabetez funtzionatzen aritu ondoren, FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeek partekatzen dituzten bulegoen irekitze ekitaldia egin da abuztuaren 17 ostegun honetan. Manuel Tena Baionako EALK-CPAM erakundearen Administrazio batzordeburuak; Vincent Maginot Baiona eta Paueko EALKren zuzendariak; Fabienne Bascou eta Jérôme Roteta, lehena Pirinio Atlantikoetako FLKren Administrazio batzordeburuak eta bigarrena zuzendariak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak ahobatez diote: hurbileko leku […]

Kultura denboraldi idekitzea

 IRAILAREN 22TIK 24RA 2023-2024 kultur denboraldiak irailaren 22tik 24ra emango dio hasiera dantzari keinu bat eginez. Ikusleen, artisten eta antolatzaileen arteko topaketak eta trukaketak eskaintzen ditu. Horri esker, ikusgarri ederrez eta datozen hilabeteetan etorriko zaigunaren lagin batzuez goza dezakegu. Era berean, gure harpidetza txartela berritzeko aukera ukanen dugu, denboraldian zehar lehentasunezko tarifez goza dezagun. IRAILAK […]

2023ko kabalkadaren ordena

Lasterketa Hiri Besta lasterketa, Kirol Zerbitzuak eta Kirolen Udal Bulegoak antolaturik, 2023ko abuztuaren 11n eginen da Errepublika plazan. helduen lasterketa HIRI BESTA oinezko lasterketa, 5 edo 10 km luze, Hendaiaren Hiri Bestaren lehen ekitaldia da. Izen ematea lasterketa eguna arte egin liteke lekurik balitz: Izena eman eman behar da: Hiri Besta – PB Antolaketa (pb-organisation.com) haurren […]

Pohotenia karrika segurtatzea

Karrikak segurtatzen jarraituz, Herriak Pohotenia karrikan ekin dizkio lanei, zirkulazioa lasaiagoa egin nahiz erabilera orotan. Izan ere, karrika zati hori oso erabilia da eta ez zen batere argi erabiltzaileentzat. Espaloia, aparkalekuak eta bidea nahasirik izan eta zirkulatzea ez zen erraza karrika zati horretan. Chantal Kehrig lanen arduradun lehen auzapezordeak dioen bezala, «lehen-lehenik oinezkoak segurtatu behar […]

Ekoboluntariogoan engaiatu eskautak

Abadia eremuko zaintzaileek Rueil-Malmaison hiriko Frantziako eskout eta giden elkarteko gazteak hartu dituzte bi astez parte hartze bidezko natura lantegi baten karietara. Kotte Ecenarro auzapezak, Ganix Grabières Bizi Ingurune/Ingurumenaren eta Herritartasunaren arduradun auzapezordeak, Lionel Sevilla Abadia eremuaren babesleak eta Txomin Millet itsasertzaren zaintzaileak eskerrak eman dizkiete eskout gazteei ukan duten parte hartzeagatik. Gosari batetan mintzatu […]

Elikagaien biohondakinen kudeaketa entseatua

Akitania Berriko «Turismo Berritzailea» Esperimentazio Deialdiaren harira (2022ko edizioa), sarituriko Tribioval enpresak hiru turismo egitura mota lagundu nahi zituen, zeinetan bakantzatiarrak autonomo baitira beren apairuak prestatzen eta, halatan, sukaldeko biohondakinak kudeatzen ere hala izan bailitezke. Landetan opor herrixka bat eta akanpaleku bat hautatu ziren, beraz, eta Hendaian berriz, Herriak proposaturik, Hondarraitz geltoki ondoko karabanen udal […]

Obakartier eta munduko sukaldaritzak

Daniel Ugarte frontoiko jatetxea Herriarena da eta iragan apirilean bi ustiatzaile berrik hartu dute 5 urtetarako. Baratzezain senide batekoak izan eta Priscillia eta Allisson beti izan dira sukaldaritzan eta «ongi jatean» «murgildurik». Abentura hau ez zaie, ordea, ustekabean sortu, ongi pentsatu eta onduriko proiektua baitute. Ahizpa zaharrenak eskarmentu handia du jadanik jatetxeetan; Hendaian kokaturik baitzen […]