Adineko pertsonek legeak ezarri gizarte laguntza eskuratzeko eskubidea ukan dezakete. Batbederari Egokitu Autonomiarako Laguntza eska dezakete ere, bai eta beren elkartasun eta erretreta kutxetara jo laguntza osagarriak eskatzeko. GEUZak adinekoak eta ahalmen urritasun bereziren bat dutenak laguntzeko zerbitzu bat kudeatzen du, bai eta janariak etxera ekartzeko zerbitzu bat eta Hendaiako Haizpean zahar etxea -mendeko direnentzako […]
Familiak Herriaren gizarte politikaren erdi-erdian dira. Gurasoen sostengua, Hendaian, gizarte eragileei esker egiten da, hala nola Trait d’Union elkarteari, Denentzat gizarte zentroari eta gurasoen aldeko arrats eta jardueren antolaketari esker. Hemen, familien zuzenbideari buruzko argibideak eta emakumeei egin indarkeriari buruzko argibideak atzemanen dituzue, bai eta familia baratzeetarako esteka bat ere. Honako orrialde hauek ikus itzazu: Gurasoentzako sostengua Familien […]
Osasun mutualitatea Argibideak eska itzazu Ma Commune Ma Santé (Nire Herria, nire osagarria) elkartearen bitartez negoziatu/mutualizatu prezioko osasun kontratuak direla eta Hendaiako Herriko Etxeak bere egiten duen ekintza honi buruz. Aholkuak eta azterketak jaso ditzakezu, bai eta, nahi bazenu, izena eman ere. Ma commune ma santé eskuorria ikus (lehio berria) (pdf – 279,00 KB – […]
Hendaiako hiriak alokairu apaleko 1000 bizitegi baino gehiago dauzka, horien banaketa arautua delarik. Alokairu murriztuko bizitegia lortu ahal izateko, galdegilearen diru-sarrerek ez dute dekretuz finkatu muga gainditu behar. Erreferentziazko testuak: 1998ko uztailaren 29ko 98-657 zenbakidun norabide legea, bazterketen aurkako borrokari buruzkoa Eraikuntza eta Bizitegien Kodeko L.441etik L.441-2-5erako eta R.441-1etik R.441-13rako artikuluak. Gizarte alokatzaileak Hendaiako hirian […]
Hendaiako Herriko Etxeak antolatu dituen familia baratzeak Mailareneko bidean daude, Laparka gainetan, eta 40 lursail dituzte Hendaian bizi diren familientzat. Gizarteratze-formatze lanaren kontzeptuaz eginik dira* 4100 m2 zabal den lursail batean; 2013ko ekainean ireki ziren. Lursailak 70 etik 100 m2 arteko 42 lursail Lursail horietan gehienbat barazkiak edo frutak, bai eta zenbait lore landatzera engaiatzen dira […]
Hendaiako Herriko Etxeak bat egiten du desfibrilagailuak publikoaren eskura jartzeko Frantziako kanpainarekin. Urrats hori oinarrizkoa da gaixotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzen diren heriotzak edo ezindurak gutxitzeko katean. Herrian desfibrilagailuak kokatzeko plana (lehio berria) (pdf – 2,29 MB – nouvelle fenêtre) 2 desfibrilagailu daude karriketan eta gainerakoak eraikin publikoetan. ESKURAGARRI DAUDEN DESFIBRILAGAILUAK 2 Kanpoko Desfibrilagailu Automatiko (KDA-DAE) daude karriketan eskuragarri: […]
Bainurako urak Eskualdearen Osasun Agentziak aztertzen ditu (ARS). Halarik ere, Herriko Etxeak hets lezake hondartza bat osasunerako arriskurik bada. Gure osasunerako aukera bat Auzapezak kalitate oneko ura bermatu behar die bainatzaileei hondartza begiraturik den orenetan. Halatan, bada, Euskal Elkargoarekin batera parte hartzen du gerta litekeen osasun arriskuari aitzina hartzeko kudeaketa sisteman. Hondartza bat hesteko erabakia […]
Egoera zibileko agirien eskatzeko (sortze, ezkontza, heriotza, ezagutze agiriak), honako aukera hauek dituzu: Posta arruntaz, honako helbide honetara: Hendaiako Herriko Etxea, 60150 64701 PK, HENDAIA Cedex Herriko Etxearen harlekura etorriz, nortasun agiri batekin Urraspideak linean, Herritarren txokoan eginez (lehio berria) Egoera Zibilaren Zerbitzua Herriko Etxearen behereko solairua Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13ak eta […]
HENDAIAKO HAUTESLEEN ZERRENDAK KONTROLATZEKO UDAL BATZORDEAREN OSAKETA Herriko Kontseiluan aulki gehienak lortu dituen zerrendako kontseilariak: Marie CÉZA and.(Titularra) Maïka HARAMBOURE and.(Titularra) Laetitia NAVARRON and.(Titularra) Michel JEHAN jn.(Ordezkoa) Louis EIZAGUIRRE jn.(Ordezkoa) Claudie ROMAN and.(Ordezkoa) 2. zerrendako herriko kontseilariak: Monsieur Pascal DESTRUHAUT jn. (Titularra) Madame Hélène HIRIBARREN and. (Titularra) Monsieur Jean-Baptiste SALLABERRY jn. (Ordezkoa) Madame Marie-Carmen BARRERO […]
PUSKAREN BAT ATZEMAN DUZU? Hendaiako herriko etxera ekar ezazu, otoi, Gai Orokorren Zerbitzura (Herriko Etxearen Harlekua). Puska aurkituen araudiak “asmatzaile” hitza dakar. Asmatzailea puska atzeman eta herriko etxera ekartzen duen pertsona da. Puska aurkituen araudia ikus (leiho berria) (pdf – 337,44 KB – nouvelle fenêtre) Puska atzeman duena haren zaintzailea da eta ez da haren […]
Eskolaldi inguruko harrera Hendaiako Herriko Etxeak egiten du: eskola baino lehen, goizeko harreran, eguerdian jantokian eta arratsean, eskola ondoren (arratseko harrera ama eskoletan eta zaintzapeko ikasketa aldiak lehen mailako eskoletan). GOIZEKO ETA ARRATSEKO HARRERAK Eskola publiko orotan antolatzen da goizeko eta arratseko harrera; ordainpeko zerbitzua da eta Familia Laguntza Kutxaren eta Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzaren onespena du. Goizeko […]
Hendaiako eskoletara doazen haurrek Hegobus sozietateak ematen duen eskola garraio zerbitzua balia dezakete. Norentzat ? Eskola garraioen zerbitzua bigarren mailako ikasleentzat da. Ahalmen urritasun bereziren bat duten haurrek 64 Departamenduan behar dute eskola garraiorako izena eman. Nork antolatzen du ? Eskola garraioen zerbitzua Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuak antolatzen du. 2018ko eskola sartzeaz geroztik du eskola […]