Ur inguruneko arriskuak: prebentzioko egun erdiko jardunaldia!

2019ko maiatzaren 25ean, Hendaiako udal igerilekuan,  ur ingurunean diren arriskuei buruzko zenbait animazio proposatzen dizuegu, “Itotzeari aitzin hartzeari buruzko Jardunaldian”!    Baldintzak eta egitaraua Urririk dira animazioak eta horietan parte hartzeko gutxienik 8 urtekoa izan behar da eta 25 metro autonomoki igeri egiteko gai izan.   Animazioak igerilekuan 14etatik 18etara eginen dira. Hainbat animazio eskainiko dira […]

Ur eta Saneamendu Zerbitzuak: eskuordeko berria

Artikulua (gaztelaniaz) azpian – el artículo en español : al fin de la página Euskal Hirigune Elkargoak Edateko Ur eta Saneamendu eskumenak ditu 2018ko urtarrilaren lehenaz geroztik Ipar Euskal Herriko 158 herrietan. Hendaia eta Biriatu herrietako ur eta saneamenduko zerbitzu publikoak Suez sozietateari eman zerbitzu publikoaren eskuordetze kontratu baten barnean kudeatu dira (DSP) orain arte […]

Abadia Eremuko ezpondak: kasu, arriskuak

Debeku agindua – frantsesez (leiho berria) (pdf – 1,04 MB – nouvelle fenêtre) Diren arriskuak eta litezkeen aterabideak azterturik, Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eta Hendaiako Herriko Etxeak erabaki dute marearteko zonara Abadiako eremuko ezpondetatik jaistea debekatzea. Zenbait gertaera izan direla eta Zenbait gertaera eta istripu larri bat izan direla eta Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eskatu […]

Homofobiaren aurkako Mundu Eguna – Egitaraua

Homofobiaren aurkako Mundu Eguna ospatzeko, aurten, Hendaian lehen aldikoz, hainbat ekitaldi eginen da bi egunetan zehar eta zenbait lekutan. EGITARAUA Maiatzaren 17an, ostiralarekin:  20:30: Antzerkia «Le projet Larami» Jour de Fête konpainiak jokaturik, B. Lizarazu – Beltzeneko estadioaren ondoan. (ikus Antzerkiaren maiatzaren egitaraua (leiho berria). Maiatzaren 18an, larunbatarekin: 11:00: Mintzaldia, Natacha Chatcuti-Osorovitz soziologoak emanik: «Usage […]

Gurasotasun arratsa urririk eta orori zabalik – Maiatzaren 24an, ostiralarekin

2019ko maiatzaren 24an, ostiralarekin, 18 orenetan, Geltokiko lehen mailako eskolan, Doléac karrikan. Nork bere buruarekiko estimu eta konfiantza… “Nola lagundu gure haurrak bere buruarekin estimu eta konfiantza ukan dezaten eta, halatan, lora daitezen?” Hendaiako GEUZak eta Denentzat Gizarte Zentroak, Geltokiko eskolako eta Irandatz kolegioko ikasleen gurasoen elkartearekin elkarlanean, honako arratsa hau antolatzen dute: Gurasotasuna senitartean […]

Kirolaren Jaia: 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Urtero bezala, 2001 urtetik, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalak osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, 3 udalerrietako 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Kirolaren Jaiaantolatzen du. Ficoka, Maiatzak, 22 Partzuergoak, arlo desberdinetako mugaz gaindiko proiektuak egiten ditu, eskualdea dinamizatzeko baterako ekintzak proposatuz. Kirol Jaian, haurrek, hizkuntzaren muga gaindituz, udalerritako kirol klubek proposatutako tailer desbedinetan parte hartzeko […]

Lurraldeko lantegi jostagarriak orori zabalik: Euskal Herriko Klima Ekintza Plana

Lehen «Euskal Herriko Klima Ekintza» foroaren ondoren, Euskal Elkargoak, Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin elkarlanean, orori zabalik diren lantegiak antolatzen ditu bere lurralde osoan, maiatzean eta ekainean. Eta horretarako molde berezia hautatu du: «serious game» moldea. Hendaiatik hurbilen den hitzordua: ekainaren 5ean, 18:30ean, Hego Lapurdiko Eremuaren egoitzan, Urruñan Elkargoaren oharra ikusi eta izena emateko – frantsesez […]

1945eko maiatzaren 8ko Garaipen Egunaren zeremonia

Publikoa gonbidatua zen Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak, Defentsa solaskideak, eta Gudari Ohi, Erresistentziako Kide eta Deportatuen Elkarteek Deportazio Egunaren oroimen zeremoniara gonbidatu zituzten: 2019ko maiatzaren 08an (asteazkena) – 12:00etan Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan. Euri xehe baten pean Euri xehe-xehe baten pean egin zen […]

35. Antzerkiaren Maiatza: kalitatezko ikuskizunak eta giro atsegina bermaturik dira!

2018an ia 7000 pertsona ibili dira 3 egunetan Antzerkiaren Maiatzean! Festibal horrek honako hauek egin nahi ditu: Kalitatezko ikuskizun profesionalak, Gustu eta adin orotakoentzat, Proposamen gehienak urririk eskainiz, Solas eta eztabaida lekua da! 2019an, Hendaiako Herriko Etxea ekitaldiaren antolatzaile bakarra bilakatu da: Théâtre des Chimères konpainiaren eskuetatik egin den aldaketa eztiki egin da. Egitarau osoa ikus […]

DIVERCITY: elkartasunezko eta parte hartzeari zabaldu kulturen arteko besta

Hirugarren aldiz, Faidra eta Alessandro Europar Zerbitzu Bolondresek, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak lagundurik, DIVERCITY proposatzen dizuete. Helburua Festibalaren helburua parte hartzaileak (jende oro) egungo gai garrantzitsuetaz ohartaraztea da, hala nola mugikortasunaz, migrazioaz eta ekologiaz. Aurtengo aldi hau bi egunetan eginen da: Egitaraua Gure Facebook : divercity#3 (nouvelle fenêtre) Euskarazko egitaraua (leiho berria) ; Programa en castellano (ventana […]

Bidasoaren Itzulia: zirkulazio oztopatua maiatzaren 10ean

Bidasoaren Itzuliak 2019ko maiatzaren 10ean, ostiralarekin, zeharkatuko du Hendaia Aurreikusia den ordutegia Maiatzaren 10ean, ostiralarekin, 12etatik 14:30era bitartean. Zirkulazioa Zirkulazioa honako ibilbide honetan izanen da oztopatua: Ohiko ibilbidean lanak egiten ari direnez, ibilbidea honako hau izanen da: Gaztelu-Zahar frontoia, De Gaulle jeneralaren hiribidea (Gaztelu-Zaharreko hiribidearen eta Geltoki karrikaren arteko zatia), Geltokiaren karrika, Hostailbidea, Santiago karrika, […]

Harrabotsa eta auzoen errespetatzea, araudiaren oroitaraztea

Eguraldi onarekin, baratzezaintzaren garaia datorkigu, eta soinu-kalteak sortzen dituzten tresnak erabiltzen hasiko gara, hala nola soropil mozkailuak, sasi garbitzeko makinak… Elkar errespetatzeko eta bakoitzaren lasaitasuna babesteko asmoz, oroitarazten dugu Departamenduko osasun-araudiak (V. titulua, 101. artikulutik 104 bis artikulura) profesionalen zein partikularren jarduerak gidatzen dituela. Honen azpian, gogorarazten ditugu hartu behar diren neurriak, eta makinak erabiltzen ahal diren […]