Euskararen Urtaroa: proiektu deialdia

Euskararen Urtaroa 2019ko azaroaren 15etik 29ra igaranen da, eta Hendaiako elkarteak parte hartzera gonbidatuak dira. Euskal Elkargoaren hizkuntza politikaren helburuetan da euskararen inguruko dinamiken hedatzea, herritarrak, eragile pribatuak eta erakunde publikoak bilduz. Baxe Nafarroan abiatu den Euskararen Urtaroak bete-betean helburu horri erantzuten dionez, Euskal Elkargoak aurten berriz antolatzea eta eremu guztira hedatzea erabaki du. 2019ko […]

Omenaldia SNSM sokorritzaileei

Kotte ECENARO auzapezak, hautetsiek, Nazio Jendarmeriak, suhiltzaileak, Yacht club delakoaren komodoroak eta beste zenbait jendek hitzordua emana zuten portuaren itsas harresian omenaldia egiteko iragan ekainaren 7an, Mikel ekaitzak harrapatu arrantzontzi bat sokorritzeko saioan hil ziren Itsas Sokorrien Nazio Sozietatearen (SNSM) hiru sokorritzaile boluntarioei. Omenaldi hori Errepublikaren lehendakariak oren berean, ekainaren 13ko 11:30ean, eman nazio omenaldiarekin […]

Surf txapelketa ororentzat!

Ikasleen arteko elkarlaguntza eta elkartasuna izanen dira Surfa Ororentzat ekitaldi honen ezaugarriak 2019ko ekainaren 18an!  Eskolekin 90etik gora ikaslek ULIS baliabidepekoek (Eskolatzerako Tokiko Unitatea) edo ikastetxe berezitakoek ezagutu ahalko dute lerra kirol honen atsegina kirol partekatuan engaiaturik diren kolegio ikasleekin, lizeo ikasleekin eta soinketa irakasleekin batera. Lehiaketa hori Euskal Herriko UNSS erakundeak (Eskola kirolaren Nazio […]

Lions Club elkarteak talentu gazteak saritu ditu

2019ko ekainearen 12an, Lions Club, District Aquitaine delakoak eman ditu, Hendaiako auzapeza ere bertan zelarik, Grande Dictée deitu diktaketa txapelketaren sariak irabazleei eta 150 euroko txeke bana Hendaiako Lanbide Lizeoko hiru ikasle mereziduni.  Diktaketa handia Lehen mailako laugarren urtetik kolegiorainoko Hendaiako ikasgela guztiek hartu dute parte eskualdeko diktateka handian. Eta honako honekin badira jadanik hiru […]

Euskal Herriaren Ekonomia Eraldatzaileari buruzko topaketa

Euskal Herri mailako lehen topaketa eginen da ekainaren 21ean autoportuaren harrera etxean, 9:30etik 14etara. Lurraldeko ekonomiaren alde ari diren eta ekonomia mota hori gizarte eraldaketarako tresna gisa ikusten duten eragileak bildu nahi ditu. Olatukoop elkarteak kooperatiben sare bat biltzen du Euskadin. Urtero topaketa handi bat antolatzen du gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eragileek (GEE-ESS) ekimen kolektiboak […]

Ekainaren 18ko oroimen zeremonia

Publikoa gomitatua da Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, eta Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak eta Defentsa solaskideak De Gaulle Jeneralaren Dei Historikoaren 79. urtemugaren oroimen zeremoniara gomitatzen zaituzte: 2019ko ekainaren 18an (asteartea) – 19:00etan Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan.      

Eskoletako menuak: Ekainean 11tik 21era

Menuak – Hendaiako Eskoletako publikuetan : Geltokia, Hondartza, Lizardi, Hiri-barnea/Jean Jaurès eta Intzura/Boulaert Alergenoak (orria frantsesez ikus) MENUA 2019ko ekainaren 10etik 14rako astea Ekainaren 10ean (astelehena) JAIEGUNA Ekainaren 11n (asteartea) Angurria Txerriki xafla (tokikoa) urdanki saltsan (luzokertxoak, tipulak) Ziazerbak kreman (bio) Babybel ñimiñoa Sasoiko fruitua Ekainaren 13an (osteguna) Beterrabak (bio) ahuntz gasnarekin Indioilo xafla suprema […]

Lerratze kirolen festa!

2019ko ekainaren 15ean, Lerraze kirolen festa iraganen da Hendaian. Hendaye Tourisme-n eskutik antolatua da. Programa ikus – Frantsesez (leiho berria)

Eta zuk zer egin asmo duzu ekainaren 8rako?

Water Family Days – Itsasoen Mundu Eguna gizarte zibila eta herritarrak egunerokoan ari direla planetaren eta itsasoen alde! Egin dituen 10 urteak ospatu eta batez ere etorkizuna prestatzeko, Water Family elkarteak 2018ko abenduaren 11n Water Family Days ekitaldiaren lehen edizioari ekin zion: hiru egunetako jarduera bat jadanik ari direnak edota aritzeko gogo dutenak biltzeko. 2019ko ekainaren […]

“Villa Maria” belaunaldiarteko egoitzaren irekitze ekitaldia

Ekainaren 5ean, asteazkenarekin, Habitat et Humanisme Pyrénées-Adour  elkarteak «Villa Maria» belaunaldiarteko egoitza ireki du, bertan zirelarik Kotte ECENARRO Hendaiako auzapeza eta Bernard DEVERT, Habitat et Humanisme mugimenduaren lehendakari fundatzailea. Hiri erdian dagoen XIX. mendeko etxe horren berriztapena Hego Lapurdiko Bizilekuen Tokiko Programaren barnean kokatzen da. Gizarte laguntza handiko alokairuko 11 bizileku ditu adinekoentzat, guraso bakarreko […]

Mugazgaindiko izatea erraza da

Prestations familiales, impôts, emploi, retraite, formation pour l’emploi, couverture maladie, cotisations sociales…  Etor zaitez zure eskubideak ezgutzeko Ekainaren 6 eta 7an, Hendaian,  EuroRégion-ek antolatzen ditu bi egun hori buruz. Ordutegiak: 9ak 30erditik 13etara eta 14ak eta 30etik 17etara Gunea : Zona Industriala Joncaux – Intzura, Leku Eder karrika 18. EuroRégion Webgunea (leiho berria) Ser transfonterizo! es fácil! […]

Ireki da mugaz gaindiko garapen iraunkorrerako baliabideen etxea!

2019ko ekainaren 5ean, asteazkenarekin, garapen iraunkorraren astean, jende anitz aritu da lanean etxalde izan zen Larretxea etxean… eta bazen zergatik, baliabideen etxea bilakatu baita! Izan ere, «Larretxea» lurraldeko baliabideen etxe berria eguerdi aldera ireki da, bertan zirelarik CPIE Euskal Itsasbazterrako lehendakaria Laurence LASSALLETTE, Itsas Hegiaren Kontseiluaren eskualdeko arduradun Nathalie MADRID andrea, Euskal Elkargoaren Marie-Ange THEBAUD […]