Txingudi Korrika lasterketa
Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN XXI. ALDIA antolatuko dute 2019ko urriaren 5ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean. Irristailukoak oinezkoen lasterketa baino 10 minutu lehenago abiatuko dira, hau da, 16:20an. […]