Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 239,53 KB – nouvelle fenêtre) KE.RS – 031.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, urtarrilaren 29an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. 008.2020 deliberamendua arte, CAZALIS and., POLA LAKE and., […]
Hendaiako udaletxean gaur goizean ospatutako bileran Batzar Nagusiko karguak izendatu dira, eta zuzendaritza batzordea eta lan batzordeak osatu dira. Hendaia, 2019ko abenduak 11.- Hendaiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoak Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiaren bilera bat hartu du gaur goizean. Bilera horretan, Batzarra eratu da, hau osatzen duten karguak izendatu dira, organo horrek egingo dituen […]
Hendaiarrak eskuzabal agertu zaizkigu 2019ko aldi honetan, emaitzak anitz emendatu baitira aitzineko urteetatik hona. Hendaiako AFM Téléthon elkartearen lanak eskertzen ditugu egin duen antolaketarengatik, bai eta elkarte anitzen engaiamendua ere: Gurutze Gorria, Lion’s club, Art is Folies, Club pleine forme, Carioca, Zumbra, Muxiko elkartea, Kantu, Denak lagun, Gospel etan, le petit théâtre de chechenia, Club […]
Abenduaren 8an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako eskolarteko 8. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Aurten, 180 bat haurrek parte hartu zuten txapelketan, Mattin Sorzabalbere (musika tresna anitzen jolea, irakaslea Lanetik Egina elkartean) eta Ander Fernandez (gitarrista, Rouge Elea konpainiaren eta Borderline Fabrika elkartearen kidea) musikari profesionalek lagundurik. Musikariek haurrak musikaz lagundu zituzten proiektu […]
Turismo eta Merkataritza Bulegoaren lantaldeak urte amaiera eder-ederra antolatu dizue. Opariak eta berrikuntzak dituzue eskura 2019ko abenduaren 9tik 2020ko urtarrilaren 5a bitarte. 2019ko UNE NAGUSIAK ABENDUAREN 7TIK URTARRILAREN 5ERA Bira-bira batek hartuko ditu, giro goxoan, haurrak eta gurasoak. Egunero ibiliko da, goiz eta arratsaldez, Gaztelu Zahar frontoian. 2019KO ABENDUAREN 9TIK 2020KO URTARRILAREN 3RA Merkataritza hamabostaldia […]
Paris 2024 antolatzeko batzordeak “Terre de Jeux 2024” labela atera du abentura olinpiko eta paraolinpikoan engaiatu eta kirolak beren herritarren egunerokoan duen lekua indartu nahi duten lurralde kolektibitateentzat. Hendaiako Herriko Etxeak urraspide horretara lotzea erabaki du, hendaiarrok parte har dezagun, nork bere ahalen arabera, Paris 2024 dinamikan. Izan ere, herriak aukera ederrak ditu horretarako: ur […]
Emazteak bularreko minbiziaren detekzioaren alde ohartarazi nahi dituen “Urri arrosa” eragiketaren emaitza goiz honetan eman da turismo bulegoan. Philippe Kehrig, turismo bulegoaren lehendakariak, Frédéric Tranché, merkataritza eta turismo auzapezordeak, Jean-Michel Arruabarrena, gazteria eta kirolaren auzapezordeak, Louisette Calvo, Kirolen Udal Bulegoaren lehendakariak eta Jacky Termeau, Kirolaren Udal Bulegoaren diruzainak ofizialki eman diete bildu den diru kopurua […]
Téléthon, elkartasuneko bost egun eri genetikoen, bakanen eta ezintasun handien sortzaile direnen alde. EGITARAUA: Abenduaren lehena, igandea Gaztelu Zahar frontoian (euria bada, udal dojora eramanen da) 10etatik 13etara: Zumbathon – Sartzea 10 € (Téléthon-arentzat) Abenduaren 6a, ostirala Mendi Zolan kulturgunean: 20etatik 23etara: “Kantu eta dantza” ikuskizuna Abadia gazteluan: 20etatik 21:30era: “La mort d’Agrippine” antzerkia – […]
Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 583.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, azaroaren 14an, ostegunarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO […]
Azaroaren 20tik 24ra Gurasoak, haurrak eta haurtzaroaren profesionalak bost egunez topatuko dira animazioekin, mintzaldiekin eta elkarrekin mintzatu eta partekatzeko tarteekin GEUZak eta haren partaideek artoski apailaturik. Gurasoak eta guraso izatera doazenak dituzten egitekoetan laguntzea, Hendaian diren udal eta elkarte egituretan proposatu jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea, gurasoei haurrekin izateko tarte bat eskaintzea…horra azaroaren 20tik 24ra […]
Euskararen Urtaroaren helburua, euskararen erabilera sustatzea da. Herriko Etxe eta elkarteen elkarlanari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira, lurralde osoan, azaroaren 14tik 30era: ikusgarriak, mintzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, ibilaldiak… Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf – 936,15 KB – nouvelle fenêtre) Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan: 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi […]
Tokiko Hirigintza Planaren berritze proiektuari buruzko jendeen aitzineko galdeketa publikoa ireki da azaroaren 25, astelehenetik abenduaren 27 ostirala arte. Galdeketaren arduradun nagusia jendeak hartzeko prest izanen da herriko etxean, batzordeen aretoan, bigarren solairuan: azaroaren 27an, asteazkenarekin, 9etatik 12etara abenduaren 5ean, ostegunarekin, 14:30etik 17:30era abenduaren 11n, asteazkenarekin, 9etatik 12etara abenduaren 27an, ostiralarekin, 14:30etik 17:30era abenduaren 21n, larunbatarekin, […]