Hendaia Herriaren elkartasun batzordearen “Prekaritatearen aurkako borroka” lantaldeak proiekzio bat antolatzen du eta gero eztabaida bat prekaritateari buruz, ekainaren 10 ostiralean, 19:00etan, Gaztelu aretoan. Arratsa Jean Baptiste Delpias eta Olivier Payage zinegileek egin “La part des autres” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko da. Gero, solasaldia izanen da Baionako “Table du soir” elkartearen buruarekin. Ekitaldi horren helburua elikadura […]
Bi urtez ezin ospatuta ibili ostean, Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa handia Hendaian izango da aurten, ikasturteari amaiera borobila emanez, hainbat herritako jendeek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko. Jaiaren aurkezpena egin dute Euskaltzaleen Elkarteko Mintzapraktika Batzordearen koordinatzaile Maite Agirrek, Mintzaian Euskara elkarteko Eleuterio Jauregik, Hendaiako Auzapez Kotte Ecenarrok eta Hendaiako Euskararen hautetsi arduraduna Itziar Aizpuruk. […]
Hendaiako postetxea modernizazio programa batean sartzen da. Bezeroen eta postarien segurtasun arrazoiengatik, postetxea itxia izanen da lanek iraun bitartean, hots maiatzaren 6tik (17:00etan) 23ra (9:00etan). Garai horretan, Hendaiarrak postariak abisatu gutun artamendatuak, paketeak eta Chronopost delakoak ondoko helbidean hartzen ahalko dituzte: Posta-Banaketa Zentroa Leku Eder karrika, Intzurako Ofiziale Gunea Irekia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era eta […]
SOS médecins elkarteak Lapurdi Hegoaldeko Kostaldeko bere bigarren kabinetea ireki du 2022ko maiatzaren 2 astelehenean. Hendaiak orain badu, Donibane Lohizuneren ondoren, elkarte horren ordezkaritza bat. Elkartea mediku liberalek osatzen dute eta parte hartzen dute egun orotako eta ordu orotako artamenduen zerbitzuan, etxera bisita eginez edo kontsulta lekuan bertan. Kabinetea Paul Marcel karrikaren 2an dago (udal […]
KOTTE ECENARRO AUZAPEZAREN KOMUNIKATUA «Egun sinatu ditut 2020ko uztailean Hendaia Biltzen (HB) taldeko lau hautetsiri eman nien ordezkapen bana kentzeko 4 aginduak, eta apirilaren 27an Herri Kontseiluak eginen duen bilkuran proposatuko dut Cotinat andrearen eta Legardinier andrearen auzapez karguak legearen arabera ken dakizkien. Urraspide hori 2020ko ekaineko hauteskundeen ondorengo kontseiluaren bigarren bilkuran bertan hasi zen […]
Martxoaren 31n Amurriotik abiatuko den 22. Korrika Hendaiatik apirilaren 9tik 10erako gauean pasako da, Donostian bukatu aitzin. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 22. edizioa dugu. Beti bezala, azkeneko Korrika bukatu zen probintziatik abiatuko da, hots aurten Arabako Amurriotik, […]
Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea heldu zaigu, martxoaren 28tik apirilaren 3ra. Osasun krisia zela eta bi urtez bertan behera utzia izan ondoren, aurtengo aldiak berriz ere gonbidatzen gaitu guztiak, ahalmen urritasun bereziren bat izan ala ez, ahalmen urritasunaren gaia eta laguntzaileen zeregina ezagutzera eta giro atseginean biltzera. Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak izanen dira, bisitariek aukera ukan […]