Deskonfinamendua: aparkatzeak ekainaren 14ko arratsean utziko dio urririk izateari

Stationnement Parking Sokoburu - Bandeau

Amaitzera doa urririk aparkatzea, martxoaren erdialdetik hona Herriak ezarri zuen neurri hori. Hiri barnea eta hondartza aldeko 3. sektorea ukitzen ditu neurri horrek, hau da, Laranjondoen aparkalekua, Txingudi etorbidea, Bidasoa zabaltza eta Armatondo karrika. Aparkatzea urririk eguerdiko atsedenaldian Hondartza aldean, 12:30 eta 14:00ak bitartean  Hiri barnean, 12:00etatik 14:00ak bitartean, bai eta igande eta besta egunetan. […]

Aisialdi zentroak zabalik izanen dira uda honetan

Main Smiley

Udal zerbitzuak uda honetarako haurren eta gazteen harrerak prestatzen ari dira. “Halarik ere, Herriak aisialdi zentroak zabaldu nahi baditu ere oporretan, harrera ahal mugatuak ditugu, oraingoz, nazio mailan dagoen osasun protokoloak hala agindurik”, dio Eugénie Peruarena Herriaren “Hiri bizitza” gunearen zuzendariak. Halatan, bada, uztailaren 6tik abuztuaren 21 bitartean, herriak 6-13 urtekoentzako egitura bat eta 3-6 urtekoentzako […]

Odol bilketa ekainaren 4 eta 5ean

Bandeau don du sang en Juin

Odol bilketak nazio lehentasuna dira oraindik ere, erien artamenduekin jarraitu ahal izateko. EFS erakundeak eginen ditu bilketak Hendaian ekainaren 4, ostegunean eta 5 ostiralean. Jarrai ezazu odola ematen ez baduzu gripe sintomarik Babes neurriak hartuko dira bilketetan. Emaileei honako hauek eskatuko zaizkie: Ez dezatela beste inor uki Beste emaileengandik metro bateko aldea atxiki dezatela Sintomadun […]

De Gaulle Jeneralaren etorbidearen berrirekitzea Atariaren antolaketa Elgarrekin aldagune multimodala

2020ko ekainaren 3tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Mugikortasun Sindikatuak Hendaiako geltokiko aldagune multimodalaren antolaketaren azken urratsa abian jarriko dute. Aitzinikusitako 3 hilabete eta erdiko iraupenekoak, obra horiek geltoki aldeko eta atariko espaloietan egikarituko dira. Mandadutako enpresek babes-neurriak erabat errespetatuz lan eginen dute. Obra horien jarraipena bermatzeko eta inguruko zirkulazioa hobetzeko: De Gaulle Jeneralaren […]

Maskaren bigarren banaketa ekainaren 3an

Maskaren bigarren banaketa ekainaren 3an (asteazkena), 8:00etatik 14:00etara iraganen da, maiatzean antolatu zen lehenaren baldintza berdinetan. NORA JOAN ZURE MASKARAREN BILA? Hautesle zerrendetan direnak Zure etxetik ahal den hurbilen banatu nahirik, banalekuak, gehien-gehienetan, zure bozkalekuaren arabera ezarri dira (klikatu banalekuen mapa ikusteko) BANALEKUAK HELBIDEEKIN LIZARDIKO ama eskola – Enperadore etorbidea, 129 BELTZENIAKO arte martzial gela […]

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Bizi Dantza” ikuskizuna ezeztatua

Bizi Dantza Pirritx Porrotx

Hasieran martxoaren 22an, Hendaia Euskaraz-en baitan aurreikusia zen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuaren “Bizi Dantza” ikuskizuna uztailaren 5era gibelatua izan zen. Haatik, osasun egoera dela eta, ez da antolatzen ahalko, eta antolatzailea den Akelarre elkarteak emanaldia deuseztatzea erabaki du. Txartelak erosi zituzten pertsonek erositako tokian berreskuratzen ahalko dute dirua, ekainaren 15a arte. Arazoren […]

Hondartzaren irekitzea maiatzaren 16tik goiti

Prefet jaunak onartu die itsas hegira joateko baimena hala eskatzeko batu diren euskal kostaldeko herriei. Prefetaren agindua bihar ostiralean da heltzekoa. Hendaiako hondartza, Armatondotik Hondarraitz hondartza handiraino, zabalik izanen da maiatzaren 16 larunbatetik goiti. Berriz irekitze hori erabiltzeko baldintza zorrotz-zorrotzen pean eginen da, COVID 19 pandemiari loturiko osasun arauak betetzeko. Nola joan liteke > soilik […]

“Elkartasun txekea” krisiak jo dituen familientzat

Hetsialdiaren bitartean, familia anitzi diru baliabidea arras eskastu zaie eskola jantokiak hetsirik izan direlako. Herriak gaiari heldu dio pandemia garaian sortu “Elkartasun” lantaldeari esker eta garrantzitsu iruditu zaio eskola jantokia den funtsezko zerbitzu publikoaren eteteari neurri batean bederen ordaina ematea. Ia 2000 haur dira ukituak Halatan, bada, Hendaian bizi eta bertako eskoletan –ama eskoletan, lehen mailako […]

Maiatzaren 11tik goiti jardunari berriz ekiteko planaren neurriak

KOTTE ECENARRO HENDAIAKO AUZAPEZAREN JAKINARAZPENA Maiatzaren 11n hasiko gara hetsialditik pixkanaka ateratzen. Bozkariatzen nau horrek baina zuhur izan behar dugu oraindik. Osasun krisi honen aitzinean, udalaren jardun bakoitzaren gidalerroa elkartasunez, segurtasunez eta arduraz jokatzea izan da eta hala izanen da oraindik ere heldu diren asteotan. Herriko Etxeak antolatu duen berrekite planak aldi baterako lehen fase […]

Maiatzaren 11tik goiti jardunari berriz ekiteko planaren neurriak

KOTTE ECENARRO HENDAIAKO AUZAPEZAREN JAKINARAZPENA Maiatzaren 11n hasiko gara hetsialditik pixkanaka ateratzen. Bozkariatzen nau horrek baina zuhur izan behar dugu oraindik. Osasun krisi honen aitzinean, udalaren jardun bakoitzaren gidalerroa elkartasunez, segurtasunez eta arduraz jokatzea izan da eta hala izanen da oraindik ere heldu diren asteotan. Herriko Etxeak antolatu duen berrekite planak aldi baterako lehen fase […]

Eskoletara itzultzea maiatzaren 14an eginen da

HENDAIAKO AUZAPEZ KOTTE ECENARROREN JAKINARAZPENA Eskolara itzultzea, Frantzian, 2020ko maiatzaren 11rako agindu du gobernuak. Buruhauste galanta zaie hori udal zerbitzuei eta irakasleei, “sartze” berri horri pedagogia berriarekin eta osasun neurri korapilatsuekin ekin beharko diotelarik. Eta zer erranik ez etxeko hetsialdi hori “eskolako hetsialdi” gertatu zaien haurrentzat. Iragan apirilaren 27ko herri kontseiluan erran nuen legez, ikastetxeen […]

Maskaren banaketa

MASKAREN BANAKETA MAIATZAREN 13AN (asteazkena), 8:00etatik 19:00etara EGINEN DA  Euskal Elkargoak 650 000 oihalezko maskara berrerabilgarri eskatu ditu, lurraldeko biztanle guztientzat. Auzapezak baitezpadakoa ikusi du Hendaiako Udalak operazioa lagun dezan, banaketa antolatuz. Lehen hornidura Herriko Etxera iritsiko da ondoko egunetan, 17 000 maskarekin, eta horri esker, Hendaiar bakoitzak berea ukaiten ahalko du. Begiratu zure gutunontzia. Ostiral […]