Lehen Eguberriko apainketa lehiaketa abian da.

Lehiaketarako izen-emateak bukatuak dira abenduaren 11tik. Zuetako anitzek erantzun dute, eta eskerrak ematen dizkizuegu horregatik. Urte amaierako besten karietara, Hendaiako Herriko Etxeak, Hendaia Turismo & Merkataritza eta Besta Batzordearekin elkarlanean, balkoien, leihoen, etxeen eta lorategien eta saltegien erakusleihoen lehen lehiaketa antolatzen du 2020ko Eguberri bestetan. Eguberri izpiritua bizi nahi? Lehiaketa honetan har ezazu parte eta […]

Eskoletako menuak 2020ko azaroaren 30etik abenduaren 18ra

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi,  Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. 2020ko azaroaren 30etik abenduaren 4rako astea Azaroaren 30ean (astelehena) Arabisagarra azukrearekin Makarroi gainerreak (Bio) indioilo xingarrarekin – Alergenoa : ESNEA GARIA / GLUTENA Gasna fresko naturala azukreztatua – Alergenoa : ESNEA Sagar konpota (Bio) Abenduaren 1ean (asteartea) Lursagar entsalada Axuri azpikia […]

Txik Txak Hegobus sarea – Ordutegi aldaketa 3 eta 31 lineetan

Berriz konfinatzeko garaiotan, Txik Txak Hegobus sare osoa ohi bezala funtzionatzen dabil, batez ere etxetik lanerako beharretarako. Erabiltzaile gutxiago dabilela eta zenbait aldaketa eginen dira arratsetan, 3 eta 31 lineetan, azaroaren 21eko larunbatetik goiti. ALDAKETA 3 eta 31 LINEETAN linea: Astelehenetik ostiralera: Baionatik azken abiatzea 19:35ean. Azken abiatzea Hendaiatik 20:04an Larunbatetan: Hendaia-Baiona ibilbide luzeak mantentzen […]

2020ko azaroaren 18, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 414.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, azaroaren hamazortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., […]

2020ko Euskaraldia

2020ko Euskaraldia baldintza berezietan iraganen da Hendaian, konfinamendu bat gainean dugularik. Aurreikusiak genituen ekintza guztiak ezeztatu behar izan ditugu. Halere, bi hitzordu garrantzitsu baditugu: Azaroak 20, ostirala, 19:00 – 20:00, Antxeta Irratiko uhainetan eta Mintzaian elkartearen facebook live bidez: Irekitze-ekitaldia, Borderline Fabrikak prestatu, landu eta aurkeztua (“Inertzia aleak”). Bertan Hendaiako zenbait Arigune aurkeztuko dituzte, saio bizi eta […]

GELDI zikin uzte basak

Euskal Hrigune Elkargoaren bilketa langileek zikin uzte basa anitzez gehiago daudela ikusi dute, batez ere bilketa edukiontzien ondoan. Horrek bitarteko gehiago jartzera behartzen gaitu eta, hartara, zergapeko ororen faktura goratzen da. Zer da zikin uzte basa? Lurrean uzten diren hondakinak, hala leku publiko nola pribatuetan, uzte basatzat hartzen dira, baita bilketagune baten aitzinean utzirik ere. Hondakinak […]

Herriaren erakunde-komunikazioari buruzko galdeketa: emaitzak

436 izan zarete abuztuaren 25 eta irailaren 15a bitarte abian izan den galdeketari erantzun diozuenak. Zundaketa honen helburu nagusiena erakundearen komunikazioaren aldetik espero duzuena jakitea zen. Nola ikusten da informazioaren hedapena? Hona hemen ildo nagusienak. Inkesta honek erabiltzaileek espero dutenari eta beraien beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko komunikatzen lagunduko digu Herriaren erakunde-komunikazioa Udalaren informazioei dagokienean, […]

Herri kontseiluaren bilduma 2020ko urriaren 21, asteazkenean, 18:30ean egin

Erref. KE.IG – 377.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, urriaren hogeita batean, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL […]

Zer eta nola konta Euskaraz haur ttipiei

Azaroaren 4an (asteazkena), 19:00etan, Ondarraitz klubaren egoitzan, Euskal Hirigune Elkargoak mintzaldi animatua proposatzen dizue, Kalakaño euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren kari, Hendaiako Dongoxenia haurtzaindegiaren laguntzarekin. Lehen haurtzaroko literatura zer da? Eta euskaraz zer bada? Nola hautatu eta nola irakurri ttipi ttipiekin? Mintzaldi animatu honetan, adibide konkretuei esker zuen aitzin iritziak berrikustea eta erantzunak atzematea proposatua zaizue. […]

Gripearen kontrako txertatzea

Gripearen kontrako txertatzeari buruz, hona zer jakinarazten duen Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak: gripearen kontrako txertoa jaso nahi duten 60 urtetik gorako Hendaiarrek nahitaez izena eman behar dute GEUZen 2020ko urriaren 28a aitzin. Txertatzea Denak Lagun etxean iraganen da, Aizpurdi karrika, 1, 14:30etik 17:00etara: urriaren 30ean (ostirala) azaroaren 13an (ostirala) 65 urtetik gorakoek beren txertoarekin agertu […]

Eusko Ikaskuntzarekiko hitzarmenaren sinadura

Pasa den urriaren 10ean, Michelle Mounios-Adurriaga eta Itziar Aizpuru hizkuntza politikaz arduratzen diren hautetsiek Eusko Ikaskuntzarekiko hitzarmena ofizialki izenpetu zuten, Hendaian iragan den elkartearen biltzar nagusiaren kari. Eguzki Urteaga, Eusko Ikaskuntzaren lehendakariordeak oroitarazi du Eusko Ikaskuntzaren helburua Euskal Herria maite duten eta haien lanaren bidez haien kultura eta nortasuna sendotu eta lagundu nahi duten pertsonen […]

Euskaraldia 2020: bigarren edizioa abian!

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da Euskaraldiaren 2. edizioa. Egitasmo horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioak herriko etxeak, herrien arteko sindikatuak eta beste egitura publikoak, baita ere elkarteak, saltegiak eta enpresak entitate […]