Belaunaldiartekoa: kolektiboki harremana atxiki

Urrian, aste urdinaren karietara, igurikatu hitzorduak zaizkigu belaunaldiarteko mugazgaindiko topaketak. 2020ko edizioa birpentsatu behar izan zen osasun murrizketengatik, haurren eta adineko pertsonen arteko topaketak ezin izan baitziren, zorigaitzez, egin. Belaunaldien arteko lotura atxikitzeko, ostatatze gabeko Ttiki-handi aisialdi harrerak bertako haurren eta Hendaiako Haizpean eta Hondarribiko CASER zahar etxeetako egoiliarren arteko gutun bidezko harremana sortzea proposatu […]

Gaztelu Udako 1.edizioko programazioaren ezagutza egin

Besta Batzordeak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean, “Gaztelu Udan” 1. ekitaldiaren egitaraua ezagutzea proposatzen dizue. EGITARAUA Informazio gisa, uztailaren 31ko Pintxo Kontzertua gaualdia ezeztatua da. uztailaren 16 eta abuztuaren 13 eta 21ean Pintxo-kontzertu gaualdiak, Lanetik Egina elkartearen eskutik Abuztuaren 2tik 20ra: Hendaiako Euskal Bestaren inguruko erakusketa, Oroitza elkartearen eskutik. Abuztuaren 2tik 4ra 10:30 – 12:30: Kultura-deskubritze tailerrak, […]

2021eko irailaren 8an, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 414.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, irailaren zortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., AIZPURU and., […]

2021eko uztailaren 21ean, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.IG – 374.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, uztailaren hogeita batean, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j. MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzaezordeak) – CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., […]

KONTRA EGITEAK ETA HELEGITEAK (RAPO)

Aparkatzea ez ordaintzeagatik edo ordaindu den denbora baino luzeago egoteagatik aparkatze ondorengo tarifa finkoa ezarri bazaio, erabiltzaileak horren aurkako helegitea aurkez dezake. Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea Erabiltzaileak Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea (BAAH-RAPO) aurkez dezake. BAAH-RAPO hori ezinbestekoa zaio ezarri zaion aparkatze ondorengo tarifa finkoaren aurka auzitegietara jo baino lehen. Jaso den gutunaren «abisu honi nola […]

30 ZONA: antolaketa berriak Txingudi badiaren hiribidean

2021eko uztailaren lehenaz geroztik, Hendaiako Herriak plantan eman du, esperimentazio gisa, mugikortasun eztiko eta abiadura murrizteko lehen baliabidea Hondarraitz auzoan. Horrek ekarri ditu batez ere taula berriak, lurreko seinaletika eta zenbait aldaketa zirkulazioaren eta aparkatzea-ren antolatzeko maneran. Hainbat aldaketa egin dira, batez ere Txingudi badiaren hiribidean eta Amatxi-lili karrikan, era-biltzaileek egin beharreko jokamolde aldaketa markatzeko. […]

Parte hartze bidezko aurrekontua: 27 proiektu emanen dira herritarrek bozka ditzaten

Ganix Grabières, Herritartasunaren arduradun auzapezordeak eta jarraipen batzordeak uztailaren 17rako eman zieten hitzordua proiektuen ekarleei hendaiarren bozketara emanen diren proiektuei buruzko lehen puntua egiteko. Proiektu ekarle ororentzat, elkar ezagutzeko eta banan-banan ezagutzera eman diren beste proiektuetaz informazioa jasotzeko aukera izan da. Kanpaina ofiziala prestatuko da hemendik urria bitartean proiektu guztiak aurkezteko. Gutxienik 9 urte dituen […]

Herria gero eta gehiago engaiatzen da ahalmen urritasuna dutenen gizarteratzearen alde

Herriak helgarritasunaren alorrean lanean darrai. Halatan, «Ahalmen Urritasun Herri-Ville Handicap» gutuna aho batez onartu du Herri Kontseiluak 2021eko ekainaren 30eko bilkuran. Eragile guztiei adituz eta haien guztien (hautetsiak, elkarteak, enpresak…) ekarpenekin egin zeharkako urraspide horrek baieztatzen du, politika publiko orotan integraturik, ahalmen urritasuna bizi dutenekin, haien laguntzaileekin eta adituekin sarean lan egiteko beharra. Gutuna 11 […]

Uztailaren 14 : suziriak aldi berean kostaldeko 7 hiritan

2020. urtea «huts» izan ondoren, osasun neurriengatik ohiko suziriak ezin egin genituelarik, 2021an bazen horretarako gogo handia. Hendaia, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Angelu, Biarritz eta Baiona hiriek, oraindik bizi dugun zaintzapeko osasun egoerak dakarzkigun oztopoak gainditzea hautatu dute eta elkarlanean aritu eta suziri ikuskizunak aldi berean antolatzea: 7 suziri saio eginen dira, beraz, aldi berean, […]

Herriak erretreta hartu duten irakasleak hartu ditu

Garai honetan ohi den gisan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Nicole Butori Hezkuntza, Eskola eta Eskolaldi Ingurukoaren arduradun auzapezordeak, ukituak diren bi eskoletako zuzendariekin batera, eskerrak eman dizkiete 2021ean erretreta hartu duten herriko lehen mailako eskoletako irakasleei. Erretreta on ukan dezatela: Isabelle Lemoine, Eskoletako irakasle Lizardiko ama eskolan 1997ko irailaren lehenaz geroztik. Maïté Larrasa, euskarazko irakasle […]

Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, tokiko festak osoki gozatzeko. Aurten ere, ikastaro hauek mantentzea erabaki da, osasun arauak errespetatuz. Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 2tik 4ra iraganen da, 10:30etik 12:30era eta euskal kantuena abuztuaren 5ean eta 6an, 10:30etik 13:00etara. Aurtengo berrikuntza: ikastaroak Gaztelu Areto berrian gertatuko dira. Euskal dantzak […]

Smartmob

Gaiari buruzko orrialdea ikus ezazu Smartmob Mugazgaindiko mugikortasunak dituen erronken aitzinean, Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuak, Hendaiako Herriko Etxeak, Irungo Udalak, Bidasoa-Txingudi Patzuergoak bai eta haiei lotu 3 partaidek Akitania Berri, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak, Hondarribiko Udalak eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak SMARTMOB proiektua asmatu dute.   Partaideek ikuspuntu berria bultzatzen dute:  erabiltzailea baliabidearen erdigunean kokatzen duen mugikortasun […]