Claire Lambert eta Louisa Raddatz, arte elkarsorkuntza egonaldian Abadia eremuan

IEZI Euskal Itsas Bazterra elkarteak gidatzen duen Nekatoeneako artista egonaldia 1998. urtean sortu zuten Itsas Hegiaren erakunde babesleak (Abadia eremuaren eta hango eraikinen jabea), Hendaiako Herriko Etxeak (gune osoaren kudeatzailea) eta Akitaniako Kultura Ekintzen Eskualde Zuzendaritzak (DRAC), batera zuten asmo batek bultzaturik. Hartara, urtero, hainbat unibertsotako hainbat artista hartzen dira, Abadia eremuaren erdi-erdian, aste zenbaitetik […]

Pertsonen zerbitzuko lanbide eta formakuntzak ezagutzea

Pertsonen zerbitzuko lanbideak funtsezkoak zaizkigu gaur egunean biztanleen zahartzea baldintza onetan egin dadin, hala etxean geratuz nola zahar etxeetan. Euskal Herrian dauden adinekoen partea beste adin kategorien partea baino gehiago handitzen ari da: % 5 handitu zen 2011 eta 2016 urteen artean 75 urtetik gorakoen partea. Bestalde, jende horien % 33 etxean bakarrik bizi dira. […]

2021eko urriaren 13an, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 455.2021 BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., NAVARRON and., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT and., BERNARD j., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., HARAMBOURE and., LABEAU and., JEHAN j., […]

Urriaren 9an, itzal dezagun argia eta pizt izarrak!

Argi kutsaduraz eta gaueko bioaniztasunaz ohartarazteko eragiketa hori, «Gauaren Eguna» ekitaldi horren 13. edizioa, 2021eko urriaren 9 larunbatean eginen da. Hendaia ere lotuko da ekitaldi horretara. Argi kutsadurak eragin jakina du bizi den ororen gainean (harrapakin-harrapakari harremanaren aldatzea, ugalketa zikloen, migrazioen eta abarren nahastea). Intsektuen desagertzearen arrazoi nagusietako bat da argi kutsadura. Osasunean ere nabarmen […]

Azken osasun neurriei buruzko puntua

Atal honetan, azken osasun neurriei eta txertatzeari buruzko azken berriak aurkituko dituzu. GEUZaren bidez, eta Eskualdeko Osasun Agentziarekin loturan, Herria apirilaren hasieratik mobilizatua da hitzordu hartzeak errazteko, eta txertoa jaso dezaketen publiko urrun eta ahulenak laguntzeko. URRIAREN 1EAN (OSTIRALA) Hemendik aitzina, osasun baimena 12 urtetik goiti eskatua da. Prefekturatik datorren informazioa: 64-2021-09-30-00002: Pirinio Atlantikoetako departamenduan […]

Oposizioaren taldea: 2021eko ekaineko udal aldizkariko zatia

Urte honetan Covid 19aren krisiak gogorki jo du hainbat jenderen ekonomia eta ez zaigu ongi iruditzen auzapezak eta gehiengoak agintaldiko lehen urte honetan lur eraikien gaineko zergak %5 emendatu izana. Hendaia da igoera handiena egin duten euskal herrietako bat! Inbestimenduetarako proiektu izartzat lehengo agintaldiko proiektu bera omen dute: igerilekua! Ez da batere argi zein asmo […]

Gehiengoaren taldea: 2021eko ekaineko udal aldizkariko zatia

Askorentzat, uda goxotasun garai bat da eta pandemia kasik ahaztu nahi genuke. Uda aspalditik prestatzen da. Neurrien errespetuari eta txertaketa-lanari esker, Hendaiako osasun-egoera ez da hain kezkagarria eta babestutako pertsonen %50 baino gehiago dira. Osasun arloko profesionalek, hiriko langileek, GEUZak eta udal erreserbako boluntarioek mobilizatzen segituko dute eta lan horretan parte hartu dutenek gure eskerrak […]

Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoak positiboki baloratu du herritarren parte-hartzea Europako Mugikortasunaren Astean

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek positiboki baloratu dute herritarrek Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bidez batera antolatutako ekimenetan herritarren parte-hartzea. ‘Energiaren alde pedalei eragiten’ izan da ekimen nagusia. Udalerri bakoitzean lau bizikleta jarri 3 orduz. Bizikleta horiek ordenagailu batera konektatu ziren, ibilbidea eta sortutako energia erakusteko. Irunen 165 pertsonak parte hartu zuten, Hendaian […]

Aste urdina: hitzordua urriaren 4tik 10era

Hendaiako Herriak, adinekoen alde daraman politikaren harira eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, herritarren nahiei erantzun nahi dieten ekintzak eta jardunak proposatzen dituen gizarte politika darama. “Hendaiako adinekoei adi izatea” Nathalie Camatcho-Sathicq, adinekoen eta haur txikien ardura duen herri kontseilariak aurkezten dizue aurtengo aldia. “Atsegin handia zait zuekin bil eta aste urdina aurkeztea. Aurtengoa ludiko […]

Hegobusen 5 urteak: + % 53 erabilera gehiago eta 3 milioi bidaia eginik

2021eko irailaren lehenean, Hegobus, Hego Lapurdiko garraio sareak 5 urte bete ditu. Bilana. Bost urteotan bide luzea egin du Hegobusek eta egun 18 herritan ematen du zerbitzua, batez ere Hego Lapurdiko eremuan, baina baita Kanbo, Biarritz eta Irunera joanez. 2016ko irailean abiatu zen Hegobus eta 2017. urtea izan zen ustiapeneko lehen urte osoa; 5 urteotan […]

Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan

Irailaren 1etik 30era, bigarren urtez segidan, komunikazio-kanpaina zabala abiatzen du Euskal Elkargoak, helduek euskara klaseetan izena eman dezaten ikasturte hastapenean. “Vivez le Pays Basque en VO” (Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan) lema mantendu du aurten ere, eta umorea baliatzen du erdaldunak euskarara erakartzeko. “Ados ne veut pas dire jeune” (“Ados” hitzak ez du frantsesezko […]

Mugikortasunaren europar astea: mugazgaindiko animazioak Smartmob proiektuaren harira

Mugikortasun iraunkor eta mugazgaindikoaren europar astea 2021eko irailaren 16tik 22ra eginen da eta horren karietara, POCTEFA Smartmob europar proiektuaren partaideek txirrindako zenbait animazio antolatu dute elkarrekin Hendaian, Hondarribian eta Irunen, irailaren 18 eta 19an. ENERGIAREN ALDE PEDALEI ERAGINEZ Klima-aldaketaren aurka jardutearen garrantziaz ohartzea eta konturatzea bizikletaren erabilerak rol erabakigarria izan dezakeela mundu osasungarriago baten aldeko […]