2022ko bilana eta 2023ko aurre – ikuspenak 2022an, udal gehiengoa utzi dugu gure arteko akordioa ez delako errespetatu, eta egun erran dezakegu damurik ez dugula arazo berei aurre egiten segitzen baitugu: metodo eza, mespretxua eta oposizioaren onarpen eza. Neurriak azaletik baizik ez dira lantzen! Udal politikari buruz eta haren aplikazioari buruz dugun ikuspegia eta gehiengoak […]
Sar-Hitza Jasaten ari garen energia krisiak uzten digu pentsatzera 2023an negu gaitzari egin beharko diogula aurre, argindar eskasia arriskuarekin; horrek energia urritasun gehiagorantz jotzera behartzen gaitu. Halarik ere, Hendaiako Herria ez da krisi honen zain egon eta, lehenagotik ere, lan anitzi ekin die bere hornikuntzetan, karrika argiteria modernizatzen, energia berriztagarriak garatzen, elektromugikortasuna balioan ematen edota […]
Abenduaren 7 asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteriaren ardura duen auzapezordeak eta Ganix Grabières Herritartasuna bere kargura duen auzapezordeak gazteen kontseilukideak gonbidatu dituzte parte hartze bidezko instantzia berri horren aurkezpen bilkura baterako. Biltzar orokor horrek gazteen kontseiluaren funtzionamendua ezarri du eta gazteek duten bidezkotasuna eta bazterrezinezko lekua ekarri ditu ere gogora, hala herrian […]
Abenduaren 4an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako Herriko Etxeko Hezkuntza eta Haurtzaroa eta Euskara zerbitzuek antolatu Eskolarteko 9. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Azken urteotan pandemiak sortu traba guztien ondotik, haurrak oso pozik ziren agertokira berriz igotzeaz, eta 200 bat izan ziren txapelketan parte hartzen, Hendaiako 1. mailako eskola guztietatik. Mattin Sorzabalbere (musika […]
Herriak; Hendaia Turismo eta Merkataritzak, eta Besta batzordeak Eguberri egitarau ederra prestatu dute: Eguberri merkatua eta Eguberri ibilketa; merkataritza hamabostaldia, Eguberriaren egutegia, Bizarzurirentzako gutunontzia… Euskaldunak ez dira ahantziak, euskarazko mintzaldi eta pailazo ikuskizun bana baitute, Hendaia Euskaraz egitarauaren harira. Animazio guztiak hemen ikus itzazu: www.hendaye-commerces.com Eguberri magia abenduaren zortziarekin hasiko da, argiztapenei ekinez. Energia neurritasunak […]
2022ko abenduaren 4an (igandea), 16:30ean, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Hezkuntza eta Haurtzaro zerbitzuko eskolaldi inguruko animatzaileek antolatu 9. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren kontzertua iraganen da, Daniel Ugarte pilotalekuan. Lehen mailako ikastetxe guztietako haurrei irekia (CPtik CM2ra), normalean bi urtetan behin iragaten da baina 2021ean iragan beharrekoa pandemiarengatik atzeratua izan da. Proiektu horren bidez, […]
Egungo elikadura segurtasun ezari erantzuteko, urririk jateko proposamen bati ekin dio Herriaren «prekarietatearen aurkako borroka» lantaldeak. Hartara, iragan azaroaren 10ean, 19:00etan, On Egin elkartearen ateak ireki dira lehen aldiz. Egun horretan, elkarte berri-berriaren lantalde osoa, Joël Courtie elkarteburuaren inguruan, lanerako prest zen elikadura segurtasun ezean bizi diren pertsonak hartzeko. Ingurune egoki-egokian hartu nahiz, Saint Vincent […]
Euskaraldiaren baitan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Mintzodromoa antolatu dute 2022ko abenduaren 1ean Hendaiako Gaztelu Aretoan, “Bidasoan biz (h) itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean. 2018an Irunen egin zen azken Mintzodromoaren ondoren, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak berriro antolatu du gune hau, euskaraz lasai hitz egiteko. Ekitaldia Hendaiako Gaztelu Aretoan izango […]
Hainbat urteko elkarlan emankorren ondoren, batez ere enplegu foroen antolakuntzan, Pôle Emploi Hendaian kokatuko da, LAN-EKOren lokaletan. Urriak 11 goiti, Lan-eko laguntza zentroak Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziako langile batzuk hartuko ditu, hango lokalak berriztapen lanetan ukanen baitituzte 18 hilabetez. Pôle emploi hurbiltzen zaigu, beraz, Lan-ekora eta herrira, «zerbitzu eskaintzaren aldi baterako antolaketa» baliabidea gauzatzen […]
AUDAPk Biharko Hiri Txikien programaren baitan eginiko diagnostikoak dioen gisan, 2012tik 2017ra, Hendaian 972 bigarren etxebizitza gehiago badira, eta 320 lehen etxebizitza gutiago. Egun ezinezkoa da urte osorako etxebizitza atzematea parke pribatuan. Eta badelarik, prezioa garestiegia da hendaiar gehienentzat. Sasoian alokatuko duten etxebizitza batean inbestitzeko jabeen hautua da hori gertatzeko arrazoi nagusia, izan ere, etxebizitza […]