Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren 37. aldia 2022ko maiatzaren 19tik 22ra eginen da. Leku zabalen eta mugatu gabeko edukieren itzulera izanen da karrika arteen bestaren inguruan. Herrixka gisa asmatua da, giro atsegineko leku bat sortzeko; gune nagusia Gazteluko frontoiaren eta Gaztelu aretoaren inguruan antolatuko da, baina festibala hainbat auzotan izanen da ere: Harrizabaleta-Partxetegian, Orion eta Kanetan. […]
Herriak zure iritzia ezagutu nahi du ekitaldietarako espero duzunari ahal bait ongi erantzun diezaiogun eta informazioa hobe heda dezagun. Interesatzen zaizunaren berri eman iezaguzu lineako galdetegi honi 2022ko ekainaren 30 baino lehen erantzunez. Paperezko bertsioa ere badukezu eskura herriko etxean, Komunikazioa-Parte Hartze bidezko Demokrazioa Gunean eta Ekitaldiak-Bestak Gunean. Egiten diren hamabost galderen artean, zure aisialdi […]
Herria Europaren tenorean, 2022ko maiatzaren 14, larunbatean Hendaiako Herriaren Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta bere Elkartasunezko Europarren Gorputzeko bolondresen beren kulturarteko, elkartasunezko eta parte hartze bidezko besta antolatzen dute: «DIVERCITY». Festibal horren helburua parte hartzaileak (publiko oro) egungo gai garrantzitsuetaz -hala nola diren mugikortasuna, ekologia eta bakardadea- ohartarazteko. “Azken bi urteotan bizitu dugun osasun krisiarekin, […]
Proiektuaren gidari den lurralde kolektibitatea: Hendaia Proiektua aurkezteko data: 2018ko irailaren 5a Arduradunaren izena: Kotte ECENARRO jn. Funtzioa: Auzapez Helbidea: Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64 700 HENDAIA Telefonoa: 05 59 48 23 23 Helbide elektronikoa: LHParen eremua eta publikoa: Ukitzen duen lurraldea: Hendaia herria Uki ditzakeen haurren kopurua: 2850 haur (horietarik 1958 […]
Aisialdi azokak goiz honetan ireki ditu ateak laket portuan eta igande arte izanen da zabalik. Goiz honetan ireki ditu ateak, Kotte Ecenarro auzapeza eta Philippe Kehrig Hendaia Turismo eta Merkataritza elkartearen burua bertan zirela. Biak poztu dira «azoka honek berriz ere bere lekua hartu duelako bi urtez egin gabe pasa ondoren». Zazpigarren edizio honek hirurogei […]
Herriaren parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, lurrustel ontzi partekatuak emanen dira plantan leku publikoetan. Konpostagailu horiek biohondakinak han emateko eta etxeko hondakinen kudeaketa ingurumenaren begiramen handiagoz egiteko aukera emanen diete horietan parte hartzeko izena ematen duten bolondresei. «Ontzi horien kokalekuak ahal bezain ongi zehazteko, jakin behar da zein auzotan diren horien erabili nahi dituzten pertsonak […]
Munduari 9 egunez itzulia egiteko bidaia iragarria da Ttiki-Handi aisialdi harlekuan. Apirileko oporraldiak itxura ona du Hendaiako Ttiki-Handi udal aisialdi harreran izena eman duten gazte bidaiarientzat! Gazteen irudimena garatu eta mundua eta kultura desberdinak ezagutu eta izpiritu zabala ukan dezaten bultzatu nahiz, animazio lantaldeak egonaldi bat apailatu du artoski hainbat herrialdetan geldialdiak eginez hainbat jostaketa […]
Hiru egun hogeita hamar bat artista profesional argitan ezartzeko, margolaritza, eskultura eta argazkigintza nahasiz, hau da Herriak datorren apirilaren 15etik 17ra proposatzen duena… Lehen hitzordu hau “Kultura” eta “Ekitaldiak” zerbitzuen arteko borondatetik sortu da, arte bisualen arloko artistei eskaini topaketa sortzen ahal izateko. Mendi zolan kulturgunean, eta duela urte batetik Gaztelu Aretoan obrak erakusteko […]
Apirilaren 7an Herriko Etxeak ukrainiar familiak hartu ditu MARTXOAREN 29an Ukrainiar iheslarien harrera: Espainia eta Frantziako gurutze gorriak koordinaturik dira Goiz honetan, Hendaiako Herriko Etxeak proposaturik, bilkura egin dute Frantziako eta Espainiako gurutze gorriek, Herriko Etxean, Estatuaren babesean eta espainiar gobernuaren adostasunarekin. Hiru aste luze dira hautetsiak, udal langileak eta GEUZarenak, gurutze gorria, SNCF langileak […]
Asteazken honetan, apirilaren 6an, Kotte Ecenarro auzapezak hartu zituen beren herria jotzen duen gatazka bitartean Hendaian geratu nahi izan duten ukrainiar familiak. Horrela, berrogeita hamarretik gora iheslari mintzatu ahal izan dira haien artean arratsalde batez. Auzapezak ongi etorria egin die eta herri kontseiluaren izenean ukrainiar herria sostengatzen dutela erran die. Gero, Richard Irazusta elkartasunaren ardura […]