Pasa den ekainaren 22ko Herriko Kontseiluan Kotte Ecenarro auzapezak aipatu zuenez, GEUZeko Administrazio Kontseiluak onartu du 6-18 urtekoen garraiorako familientzako laguntza proposamena. Laguntza horren eskatzeko, familiek bi aukera dituzte: Edo linean, Hendaiako Herriko Etxeko Herritar Gunean, helbide honetan: hendaye.fr/aideccastxiktxak Edo GEUZen iraganen diren permanentzietara hurbilduz. Permanentzien egunak eta orduak: 9:30etik 11:30era: Uztailaren 18an (astelehena) Uztailaren […]
2 urte festarik gabe pasa ondoren, Txipiroi Besta berriz hemen dugu, Hendaiarren eta udatiarren atseginerako. 19:00etatik landa, elkarteak txipiroiak saltsa guztietan eskaintzeko prest izanen dituzue. Zarpai Bandak eta Kaskarot Bandak animatuko dute gaualdiaren hasieran, eta ondotik, Alaiak eta Arpège taldeak izanen dituzue Palmondoaren biribilgunean, eta Xistors Taldea Eukalitu karrikan. Hemen dituzue jaki goxoak eskainiko dizkizueten […]
Geltokiko ama eskolako haurrek beren eskola koloreztatu dute ikasturte hondar honetan. Izan ere, bi astez, eskola garaian aritu da Nina Garcia, hendaiar artista gaztea, arterako gogoa pizteko pedagogia programa baten harira. Kanpoaldeko fresko horren asmatzeko, artista eta haurrak oihan eta paisaia exotikoen irudikapenengatik ezagun den Rousseau mugazain margolariaren unibertsoaz inspiratu dira. Ikas-maila orotarako egoki izateko […]
Groupama taldeak, 9. urtez jarraian jadanik, berriz ere ekin dio nortasun eskumuturrekoen prebentzio eragiketari uretako salbatzaileekin, CRS eta SDIS 64 edo Sute eta Sokorrirako Departamendu Zerbitzuaren igerizain zibilekin batera. Hendaiako Herria baliabide horretara lotu da, bere hondartzan familia anitz ibiltzen baita. Uztailaren 5 astearte honetan, Alex Casteret, Groupama taldearen Departamendu Federazioaren lehendakariak eta Jean-Claude Saint-Jean, […]
«Elgarrekin» izena emanik inauguratu zuten, ekainaren 27an, Hendaiako aldagune multimodala Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoaren buruak, Jean-François Irigoyen, Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuaren buruak, Alain Rousset Akitania Berriko Eskualde Kontseiluburuak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren buruak, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluburuak, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak, bertan zirela ere Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefeta eta Marlène Dolveck, SNCF […]
Iragan ekainaren 22 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkuran, Kotte Ecenarro, auzapez eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren (GEUZ-CCAS) lehendakariak, Euskal Hirigune Elkargoak bozkatu berri dituen eskola garraioen tarifa berrien aitzinean, familiei laguntza emateko asmoa azaldu du. Honako hau erran du, halatan, auzapezak: «berehala ohartu ginen Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuaren erabaki horrek hendaiar familien eroste ahalmenarengan ukan zitzazkeen […]
Hauteskundeak Goazen Aitzina gure taldeari irabazteko zernahi egin eta zentzugabeko aliantza horrek krak egin die orain. Guk eztabaida demokratiko lasaia eta begiramenez nahi dugu, baina auzapezak ez du hori onartzen eta mikroak mututzeraino heldu zaigu zenbaitetan. Horrekin aski ez eta orain, auzapezak guri pagarazten digu haien arteko desadostasuna eta udal aldizkarian genuen lekua Hendaia Biltzen […]
Agintaldia hasi denetik, gure lan-metodoa argia da: proposatu, kontsultatu, egin. Izpiritu horrekin, ekintza ugari hasi dira 2020ko uztailetik: Herri barnea berriztatzeko proiektuaren hastapena, Biharko Hiri Txikiak programaren barnean, Udal igerileku berrirako proiektuaren hautaketa eta kredituen aurreikuspena, 30 zona hondartzan, Intzura auzoan, eta laster herri barnean, Mugikortasun eztien garapena, Lan Eko zentroarekin eta Turismo Merkataritza Bulegoarekin […]
Ekainaren 23 ostegun honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Nathalie Camacho-Sathicq adinekoen arduradun auzapezordeak eta Ganix Grabières herritartasunaren arduradun auzapezordeak adinekoen kontseilukideak bildu dituzte, parte hartze bidezko instantzia berri honen aurkezteko lehen bilkura batean. Elkartze horrek adinekoen kontseiluaren funtzionamendua ofizialdu du eta gogora ekarri ditu ere adinekoek duten zilegitasuna eta duten ezinbesteko lekua parte hartze aktiboa izateko […]
Erref. KE.IG – 184.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, ekainaren 22an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) – BERNARDj., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]
2022ko ekainaren 16an, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga Kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin Animazioen eta Besten hautetsi arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik 9ra iraganen da. 2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen handiak ekarri ditu Hendaiara, […]
Meteo Francek Hendaian 20:00etatik goiti aurreikusia duen euria eta ekaitzarengatik, Hiriaren zerbitzu kulturalak Hondarraitz auzoan antolatuak ziren kontzertu batzuk barnean egitea erabaki dugu: Gaztelu Aretoan, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) ETATS D’ESPRITS ILUMA YOUNG SUMMER Arteknik-ek antolaturik Mendi Zolan kulturgunean, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) BEYROUTH OUEST BUSHIDO Lanetik Eginak antolaturik. Horrez gain, […]