SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA HENDAIAKO PLAZAN ! Hainbat erronka badira herriko plazaren gainean ; lurralde antolaketa eta hirigintzarekin dute lotura, plazaren erabilera, mantenu eta helgarritasunari dagokienez. Haren inguruan hartzen diren erabakiek zuzenean eragiten diete erakargarritasun ekonomikoari zein bizi kalitateari. Ezinbestekoa da erdiguneko eremu hau goxatzea, segur eta atsegina izan dadin. Hala, plaza oinezkoentzat […]
300etik GORA LANPOSTU BETETZEKO – 2024ko APIRILAREN 18, OSTEGUNA Huts egin ezinezko hitzordua zaie jadanik lurraldean kontratatzen duten enpresei eta kolektibitateei. Bosgarren edizio honetan, Hendaiako Enpleguaren Foroa heldu den apirilaren 18an eginen da, 9:00etatik 13:00etara, Hendaiako Irandatz gimnasioan. Berrogeita hamarretik gora enpresek dute jadanik izena eman ehundaka lanpostu eta formakuntza proposatzeko, kontratu mugagabe nola mugatuak, […]
Ekainetik goiti eskuragarri hiriko webgune eta saltokietan.
12 urte arrakastatsuren ondoren, Guitaralde izeneko gitarra festibalak adio erran digu. Egun, izan ere, publikoek dituzten kultura jokabide berriak direla eta ekitaldi horren formatua eta nondik norakoa berraztertu beharrak eraman ditu Hendaiako Herria eta Jean-Marie Ecay ekitaldiaren zuzendari artistikoa festibala orain arteko moldean bertan ebhera uztera. Urte hauetan guztietan, Herriak beti nahi ukan du aldi […]
Duela 15 urtetik, udaberri guztiz bezala, Hendaiak bere indarrak bateratzen ditu martxoa Euskararen hilabetea izan dadin. Aurten berriz ere, proposatutako programak Hendaiar guztiei, ttipienei zein adinekoei, euskarazko edo euskararen inguruko jarduera batean parte hartzeko aukera emanen die. Egitarau aberatsa eskaintzen zaizue: ikuskizunak, bisita gidatuak, literatura-topaketak, eta abar… Asisko Urmeneta eta Eneko Bidegain idazleak, Maialen Errotabehere […]
Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian Urtarrilaren 16tik martxoaren 23ra Asteartetik larunbatera: 10:00 – 12:00 / 14:00 – 17:30 Pêcheurs en Pays Basque, Arrantzaleak Euskal Herrian Arrantzaren lanbideen inguruko erakusketa elehiruduna, Delphine Le Corff Ricau eta Anne-Sophie Susperregui-ren eskutik. Asporotsttipin – Euskal Erlaitzaren etxean Otsailaren 28tik martxoaren 16ra Asteazkenetik larunbatera: 10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00 […]
URTE BERRI ON! 2024a urte ederra izatea opa dizuegu guztioi. Denek izan dezatela teilatu bat buru gainean eta zer jan bere platerean, bizitzeko ingurugiro atsegina, eta lagunak momentu goxoak partekatzeko. Gure herri politikek bermatu behar dute hendaiar guztiak duintasunez eta bete-betean bizi daitezen. Etxebizitzaren alorrean, kargualdiaren hastapanetik galdegin dugun bezala, ontasunak identifikatuz eta estimatuz, proiektu […]
2023ko abenduaren 21eko ostegun honetan, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Batzordearen (SGPB-CLSPD) eragile guztiak bildu ziren osoko bilkuran. Elkar aditzeko tokiko instantzia horren eragile guztiak bertan zirela, Jérôme Bourrier Errepublikaren prokuradoreak, Fabrice Rosay Baionako suprefetak eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak segurtasun ezaren aurka eta gaizkintzari aurrea hartzeko eginiko lanaren emaitza onak goraipatu zituzten. Emakumezkoei edota senideartean […]
Herriak eta Hendaia Turismo eta Merkataritzak egitarau ederra paratu dute Eguberritarako: Eguberriko azoka eta ibilketa, merkataritza hamabostaldia, Abendu egutegia, Bizarzuriren postontzia, kontzertuak,… Animazio guztiak hemen atzeman itzazu: www.hendaye-commerces.com Eguberriko magia pixkanaka joanen da hedatzen asteburu honetan bertan hasiz argiteriaren lehen piztearekin Herriak Eguberri azoka berritu du Abenduaren 9 eta 10ean, ia hamabost bat erakusmahai ukanen […]
Urririk eta erreserbarik gabe Eguraldi txarra dela eta, azaroaren 10ean (ostirala) Hendaiako igerilekuari agur esateko prestatua zen gaualdia, azaroaren 13ra (astelehena) atzeratua da (18:00etatik goiti). Hala eta guztiz ere, Udalak festa momentu bat mantendu nahi izan du 20:30ak arte, DJ Raksax eta DJ Pondamicek (Le bal du Samedi Soir) eskainiko duten musikarekin. Igerilekua apainduta eta […]
EUSKARA Hizkuntza eskubide bermatzeko Protokoloaren udal aplikazioaren gainean bi urtez elkarlanean aritu ondoren, Euskalgintzaren Kontseiluak gomendio txostena aurkeztu zion Hendaiako Herriko Etxeari, herri mailako hizkuntza politika garatzeko. Txostenaren ondorioa adierazgarria da: «Oinarriak badira, jauzi egiteko garaia da. Orokortasunari begiratzeko aukera badago orain, eta, beraz, Hendaiako Herriak zerbitzu osoa euskaraz [ere] bermatzeari begira koka dezake bere […]
EGUNEROKOAN ARITU ETORKIZUN IRAUNKORRAREN ALDE! Norbanakoen nola taldeen egite guztiek balio baitute, eguneroko keinutxo oro garrantzitsu delako, Hendaiako Herriak eta IEZI elkarteak eskolak, enpresak, elkarteak, kirol klubak gonbidatu dituzte beraiekin batera asmo handiko egitarau bat osatzeko urteroko ekitaldi honetarako. Garapen Iraunkorraren Hendaiar Aste berri honek ahal beste jende ohartarazi nahi luke ekologia trantsizioak dituen jokagaien […]