Hemen beherean dituzu 1983 urteaz geroztik Hendaiaren hizkuntza politikak ukan duen bilakaeraren etapa nagusiak, urteka eta denboran gibelka emanik. 2000 urtetik honakoa 2017 Kultura eta Hizkuntza Politikaren zuzendari postuaren sortzea 2016 Euskararen Plan Estrategikoa Herritarrekin hainbat bilkura antolatu ondoren, euskararen egoera herrian neurtzeko eta egoera hori hobe lezaketen ekimenak proposatzeko xedearekin, Euskararen Plan Estrategikoa osatu […]
2015eko urtetik Herriko Etxeak antolatzen du ahalmen urritasunaren hendaiar astea! Normalki apirilean igarotzen da. Helburuak Helburuak dira : de permettre aux personnes en situation de handicap de se produire dans des domaines variés et, plus largement, de sensibiliser le grand public et tout particulièrement les jeunes En effet, la proximité et la connaissance sont essentielles […]
Hendaia izena Jatorrian, Urruñako auzo ttipiño bat baizik ez zen Hendaia, Lapurdiko parrokia zaharrenetarikoa. 1654ko apiril edo maiatzean bereizi zen Hendaia Urruñako herritik, “Andaye” izenaren pean. Hendaiako armarria 1660tik goiti osatu zen armarria. Armarriak duen errege-koroa Luis XIV.aren pasatzearen oroigarri da, eta Hendaiak erregeari dion esker ona erakusten du, 1654an herri independente bilakatzeko baimena eman […]
Hendaiak bere iraganari buruzko interesa du. Orri bat proposatzen dizu Hendaiako izena, armarriak eta auzapezak azalduz. Deportazioari buruzko bideo bat eginarazi du zeinean deportatua izan zen Vilalta andre hendaiarraren lekukotza ageri da. Gure hiriaren oldarrari buruzko orriak ere ikus itzazu. Hendaiaren izena, armarriak eta auzapezak Deportazioa, historia gertakariak Pertsonaia famatuak Garapen ekonomikoa Informazio gehiago Oroitza […]
Hendaiak lehen mailako 5 ikastetxe publiko ditu; horietan badira ama eskola eta lehen mailako eskola bana. Eskola ordutegiak honako hauek dira: 8ak eta 30etatik 12etara eta 14etatik 16ak eta 30era. Eskola guztiak frantses-euskara elebidun dira, salbu Hondarraitzekoa, non nazioarteko atala eskaintzen baita lehen mailako 3. urtetik goiti. Izena emateko bideak eta eskola oporraldien egutegia ikus […]
Hego Lapurdiko hiriguneak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta Turismo bulegoarekin lankidetzan garatu duen “Wifi Territoriale” (Lurraldeko Wifi) izeneko programari esker, wifi gune berriak sortu dira Hendaian: Turismo Bulegoan Sokoburu plazan Mediatekan Inturako Autoport gelan Itsaso Zentroan Erreplublikan plaza Eskaintza honek Wifi zerbitzua osoki baliatzeko aukera ematen du, toki publikoan eta segurtasun osoz. Berriki, Errepublika plazara iritsi da konektatzeko […]
Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da. Espainiaren hurbil-hurbil da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da. Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da. Hendaiako kantonamendua Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Urruña eta Hendaia; […]
Hendaia Ipar eta Hego Euskal Herriaren erdi-erdian dugu «Euskal Herria» Frantzia aldean den Euskal Herria (3 probintzia) eta Espainia aldean dena (4 euskal probintzia) da. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herri edo Iparraldeak ia 300 000 biztanle ditu, 158 herri eta 2992 km² Honako probintzia hauek ditu: Lapurdi 41 herri, 245 000 bizt.; hiriburua: Baiona […]
Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute. Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite […]
Oposizioa sistematikoki egin ordez, jarrera eraikitzailea dugu herritarrei zerbitzuak eman eta Hendaiaren estetika eta ingurumena zaindu nahiz. Herri barnea berritu behar zen eta igerilekua azkenetan zen eta, halatan, aldaketa horiei on deritzegu. Aparkalekuen arazoa beti hor dugu eta Gaztelu Zaharreko eta Kanetako aparkalekuak berrantolatuz herri barnetik hurbil diren aparkatzeko aukerak emanen genituzke. Legarraldia etxaldea hasi […]