2020ko martxoaren 14an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ibilaldi sentikorra proposatzen dizue, Bidasoaren ertzetik. Bidasoa ongi ezagutzen dugu, gure txokoan baitugu, gure historia eta bizitzan. Baina, zer garraiatu du, zer erakartzen edo erakarri dio ibaiak nire biziari, nire egunerokotasunari? Zer gelditzen da gure baitan? Ibilaldi honen bitartez, hori ikusi, berrikusi, berrezagutzeko […]
Martxoaren 28an (larunbata), 11:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, Maialen Alfarok “Altxorraren Bila” haur ttipientzako istorio partizipatiboa eskainiko du Hendaiako mediatekan. Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den! “Altxorraren bila!” liburuaren bitartez, etorri sofrologia ariketa jostagarriak deskubritzera. Ikuskizun hau Euskal Hirigune elkargoarekin elkarlanean proposatua da. Iraupena: […]
2020ko martxoaren 13an (ostirala), 20:00etatik landa, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako Integrazio taldeak bertso afaria proposatzen dizuete Ondarraitz klubaren egoitzan. Hendaiako Gure Ikastolako Integrazio taldea ikastolan diren ikasleen behar berezi eta ezberdinak kudeatzen saiatzen da. Bere ekintzetan aitzina jarraitzen laguntzeko, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin euskal giro goxo batean murgiltzeko aukera eskaintzen dizue. 25 […]
Martxoaren 28an (larunbata), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Kultura zerbitzuak, Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak Abbadia jauregia (ber)deskubritzea proposatzen dizuete, Miren Artetxe eta Alaia Martin bertsolariekin. Landuko diren gaiek Antton Abadiak euskarari eta euskal kulturari egin ekarpena azalduko digute. Guztia lore jokoen sorkuntzarekin eta Abadia gazteluko geletan dauden euskarazko idazkunekin zipriztindurik. Alaia Martin Etxebeste […]
Martxoaren 18an (asteazkena), 14:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz! Zoaz Balearen atzetik, altxorrera eramanen zaituen helbide misteriotsuaren bila! Abiatzea Herriko Etxearen aitzinean izanen […]
Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian). Euskaldun izan edo ez, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren euskalduntze bidean. Baina gure zereginak ez ditugu […]
2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko. Urtero bezala, aurten ere itsasbazterra auzolanean garbituko dugu udaberria etortzearekin. Eko-hiritarra sentitzen bazara, zatoz zure eskularruekin eta hainbat elkarte eta kolektibo bezala, bazterretan uzten dugun zaborra garbitzera […]
Martxoaren 21ean (larunbata), 16:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Bi’Arte elkarteak Hendaiako Mediatekara gonbidatzen zaituzte, Amalur izeneko haurrentzako kamishibaia ezagutzera. Amalur kamishibaia Zubilanak proiektuko lehen mitoa da. Hodei Hernando ilustratzaile/grafistak aurkeztuko du eta Ixabel Millet kontalari/idazleak kontatuko du. Eta salgai jarriko da. Zubilanak proiektu hau duela 3 urte hasi zen, eta euskal mitologia bere alderdi sinbolikoan aurkeztea […]
2020ko martxoaren 22an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Bizi Dantza”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du. aldikotz, eta orain Hendaia Euskaraz-en baitan, Akelarre elkarteak bere Udaberriko Besta antolatuko du. Horren karietara, ikusgarri hau proposatzen dizue, haur elbarrituak eskolan integratzeko helburua duen Seaskako Integrazio Batzordearen alde. Lurra sortu […]
Martxoaren 22an (igandea), Hendaia Euskaraz-en kari, Mutxiko elkarteak mutxikoen eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Eguneko egitaraua honako hau izanen da: 10:00: Txistularien diana 11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan 13:00: Zintzur-bustitzea 14:00: Bazkari herrikoia Ondarraitz klubaren egoitzan 16:00: mutxikoak eta dantza herrikoiak. 20 eurotan proposatzen zaizuen menua […]
2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 14:30etik 17:30era, Hendaiako Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabaltzen dizkizue arratsalde baterako, Geltokiko 1. mailako eskolan kokatutako egoitzan. 2018ko bukaeratik irekia, udal ludoteka elebidunak, aisialdia eskaintzeaz gain, belaunaldiarteko jendea elkartzeko leku aproposa suposatzen du eta jokoa da bertan sortuko diren harreman guztien oinarria, beti ere denon errespetu eta onberatasun osoz. 6 […]
Martxoaren 24an (asteartea), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako gurasoen elkarteak euskarazko mintzaldia proposatzen dizue Mediatekan, Urko Ikardo Enparan soziologoak animaturik. Mintzaldiaren gaia “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izanen da. Familia bidezko transmisioa kolokan da bertan eta hezkuntza sistemak funtsezko rola jokatzen du belaunaldi berriak euskalduntzen. Ingurumaria horretan, guraso batzuek beren seme-alabak […]