2020ko martxoaren 4an (asteazkena), 18:00etan, Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen 11. edizioa ofizialki estreinatu da. Hautetsiak, parte hartzen duten elkarte zein udal zerbitzuak, eta publikoa gonbidatuak ziren. Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf – 3,17 MB – nouvelle fenêtre) Hautetsiek 11. aldi horren momentu nagusiak aurkeztu dituzte, eta hilabete osoan Herriko Etxeko sartzean egonen den adierazpen-taula […]
2020ko martxoaren 12an (osteguna), 20:30ean, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua den Iparragirre Gogoan kantaldia, Hendaiako Variétés antzokian! Bere sortzearen bigarren mendemuga dela eta, Euskal Herrian himnoa bihurtutako “Gernikako Arbola” idatzi zuen Iparragirre bertsolaria omenduko da kantaldi honen bitartez. Horren karietara, Variétés antzokiko agertokian bilduko dira Hendaia eta Garazi-Baigorriko kolegioetako 80 gazte, Petti […]
2020ko martxoaren 10ean (asteartea), 18:30etik 20:30era, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak hizkuntzak jokoaren bidez lantzea proposatzen dizue. Joko gaualdi hau Ondarraitz klubaren egoitzan iraganen da. Gaualdi honetarako jokoak 2018ko azarotik irekia eta Geltokiko 1. Mailako eskolan kokatua den Udal Ludoteka elebidunak utziko ditu. Hautatutakoak hizkuntza eta adierazpen jokoak dira, giro goxoan aritzeko. Izan […]
Martxoaren 8an (igandea), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Iduzkilore konpainiak “Herriko Bozak” antzezlana eskainiko dizue euskaraz, Mendi Zolan kulturgunean. Herri txiki batean, udal hauteskundeen aurreko azken hamabostaldia da. Bi zerrenda lehian: gorriak eta txuriak. Ostatuan, bi barrika arno zabaldu dira, hautagaiek eskainirik: gorritik bat, zuritik bestea. Herritar bakoitzak hauta dezala zeinetarik edan nahi duen. Edo zergatik […]
Martxoaren 7an (larunbata), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, bisita oso berezia proposatzen dizuegu Abbadia gazteluan. Binakako oren t’erdiko bisita horretan, Xumai Murua bertsolariak alaituko ditu gidariaren iruzkinak bertsoak kantatuz. Antton Abadia Euskaldunen Aita deitua zen bere biziaren bukaeran. Lore jokoak hasi zen antolatzen Euskal Herrian eta, euskal kultura eta euskararen defendatzaile handia zen. Bere lore jokoetan, […]
Martxoaren 7an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak “Mugazabaldu: Mugak eta Giza Eskubideak” erakusketaren bisita gidatua proposatzen dizue euskaraz. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urtemuga kari (1948 – 2018) IEZIren partaideak diren Donostiako Hezi Zerb Elkarteak eta Iruñeko Navarra Nuevo Futuro-k ekoizturiko erakusketa hiru eledun honek hiru belaunaldien eskubideen arteko ibilaldia eskaintzen […]
Martxoaren 3tik 14ra, Hendaia Euskaraz-en karietara, Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan, erakusketa eta Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatuaren bitartez. Txillardegi euskara batuaren aita izan da eta horrela aitortzen dute zenbait euskaltzainek, Ibon Sarasolak edo Jean-Louis Davantek kasu, nahiz eta Euskaltzaindiak berak orain arte behar bezalako aitortzarik ez egin. Hamasei urte ibili zen erbestean eta epe […]
Martxoaren 11n, Hendaia Euskaraz-en baitan, Variétés zinegelan aurreikusia zen zine-topaketa Ben Sharrock-en “Pikadero” filmaren inguruan ezeztatua Halere, filma ikusten ahalko duzue jatorrizko bertsioan (euskaraz), frantsesezko azpitituluekin, martxoaren 13an (ostirala), 21:00etan, martxoaren 14an (larunbata), 17:00etan, eta martxoaren 15ean (igandea), 17:00etan. Krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen etxean bizitzera behartua den bikote gazte baten bizipenak kontatzen ditu “Pikadero” filmak. […]
Martxoaren 26an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Atx Teatroa konpainiak “Kaskarot” euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean. Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere jenio eta […]
2020ko martxoaren 14an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ibilaldi sentikorra proposatzen dizue, Bidasoaren ertzetik. Bidasoa ongi ezagutzen dugu, gure txokoan baitugu, gure historia eta bizitzan. Baina, zer garraiatu du, zer erakartzen edo erakarri dio ibaiak nire biziari, nire egunerokotasunari? Zer gelditzen da gure baitan? Ibilaldi honen bitartez, hori ikusi, berrikusi, berrezagutzeko […]
Martxoaren 28an (larunbata), 11:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, Maialen Alfarok “Altxorraren Bila” haur ttipientzako istorio partizipatiboa eskainiko du Hendaiako mediatekan. Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den! “Altxorraren bila!” liburuaren bitartez, etorri sofrologia ariketa jostagarriak deskubritzera. Ikuskizun hau Euskal Hirigune elkargoarekin elkarlanean proposatua da. Iraupena: […]
2020ko martxoaren 13an (ostirala), 20:00etatik landa, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako Integrazio taldeak bertso afaria proposatzen dizuete Ondarraitz klubaren egoitzan. Hendaiako Gure Ikastolako Integrazio taldea ikastolan diren ikasleen behar berezi eta ezberdinak kudeatzen saiatzen da. Bere ekintzetan aitzina jarraitzen laguntzeko, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin euskal giro goxo batean murgiltzeko aukera eskaintzen dizue. 25 […]