HENDAIA TRAIL
Kotte Ecenarro auzapezaren prentsa agiria 2025eko urtarrilaren 27an Hendaian, 2024. urte hondarrean eta 2025. urte hastapenean gertatu diren hausteen eta hauste saioen kopurua etengabe handitzen joan dela ikusirik, «Ene karrika argiztatzen dut» baliabidea gelditzea erabaki dut. Energia trantsiziorako baliabide horren eta oieskerien areagotzearen arteko harremanik ezin froga badaiteke ere, ulertzen dut hendaiarrek pentsa dezaketela gauean […]
Herria katuen ongizatearen eta tokiko ekosistemaren babestearen alde aritzen da zehatz-mehatz. «Les Chamis de Mamie» elkartearekin eta Hendaian ditugun bi albaitaritza klinikekin elkarlanean, antzutze eta identifikatze jardunak eman dira plantan Hendaiako katu kopurua arduraz kudea dadin sustatu eta bultzatzeko. Urraspide horien abantailak eta herriak proposatzen dituen baliabide bereziak ezagut itzazu. Antzutzearen onurak Katua zaintzea nor […]
Hendaia Turismo eta Merkataritzak iragan urtarrilaren 17an egin zizkien agiantzak bere partzuerrei. Bi hamarkada dira Hendaia Turismo & Merkataritza etengabe ari dela berrikuntzak egiten bisitariei oroitzapen on-onak eskaintzeko eta turismo lekuaren bilakaeran parte hartzeko. Alabaina, azken proiektua, «Oroitzapenen Hiria», ireki berri dugularik, hona hemen erronka handi bat: kostalde osoan bizitegi turistikoak mugatzeko elkargoaren araudi berria. […]
ARma gutxiago, ARbol gehiago, Urte bukaera kezkagarri honek interpelatzen gaitu ; Alde batetik ezkerrekotzat jotzen genuen alkatearen erabakiak (hots : polizia munizipalaren armatzea) azken delituen estatistikak kontuan hartzen ez dituenak. Eta bestalde gure ondoko hirietan ; Aspen , Balentzian eta Almerian gertatutako hondamendiak ; betoia etorkizuneko ideia bat ez dela gogoratzen digutenak. Olentzeroren erara itxaropen […]
Proiektuaren gidari den lurralde elkargoa: Hendaia Lurraldeko Heziketa Proiektu honek hezkuntza proiektu gisa baliatua da Herriko Etxeko adigabeen harrera-gune kolektiboetan. Proiektua aurkeztu den data: 2024ko martxoaren 15a Arduradunaren izena: Kotte ECENARRO jn. Funtzioa: Auzapez Helbidea: Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64700 HENDAIA Telefonoa: 05 59 48 23 23 Helbide elektronikoa: LHParen eremua eta […]
Hendaiako Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketa astearte honetan (azaroaren 15ean) abiatu da, Intzurako lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin. Aurten pixka bat berezia izanen da, lehen aldikotz kontzertua ez baita abenduan iraganen baizik eta 2025eko martxoaren 30an (igandea), 16:30ean, Daniel Ugarte pilotalekuan. Emanaldi horrekin, ederki amaituko da euskararen hilabetea. Izan ere, hautetsiek proiektua berriz landu […]
Larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Programa osoa Euskal Elkargoaren webgunean aurkituko duzue www.communaute-paysbasque.fr AZAROAREN 24an (igandea) – 16:30 LURRAREN XUXURLA Familientzako ikuskizuna […]
Real Union Club-ek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Hendaiako Udalarekin eta Hendaiako AS Les Eglantins futbol taldearekin. Horren bidez, Real Union Club-aren lehen taldeak, Bixente Lizarazu futbol zelaiko instalazioak erabili ahal izango ditu astean bitan entrenamendu-saioak burutzeko. Bestalde, klub txuribeltzak konpromisoa hartu du Beltzeniako belar naturala mantentzeko, bere esperientzia eta dituen giza baliabideak eta baliabide materialak […]
Euskal kostaldeko herri anitzetan eman da, azken hilotan, oieskerien areagotzea eta Hendaia ez da horretatik libro. 2007ko martxoaren 5eko legeaz geroztik, auzapezek zeregin handiagoak dituzte segurtasun publikoan eta gaizkintzaren prebentzioan. «Lan taldeetan eta herri batzordean egin lanaren ondoren, ondasunen andeatzeak (karabanetako ohointzak) arras areagotu direlarik eta, azkenotan, ondasunen aurkako eraso delituak (etxeetan egin ebasketak) ere […]
Herria kultura proiektu horren partzuerretako bat bihurtu zen 2024ko apirilean, Pirinioetako mugazgaindiko beste 13 egitura eta kolektibitaterekin batera. «Zirkuko EkoPirinioak», zer da hori? EKO trantsizio ekologikoa egiteko europar lankidetza proiektu bat da mugazgaindiko zirku eragileen gaitasunak garatzeko asmoarekin, formakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa nahastekatuz. Hiru urtetarako proiektua da, 2024ko apiriletik 2027ko martxo bitartekoa, eta Europar Batzasuna […]