Sasoiko lanpostuak – 2024ko uda sasoia

Lantaldeen azkartzeko 2024ko udako sasoian, Hendaiako Herriak sasoilariak kontratatzen ditu. Hainbat lanpostu mota proposatzen ditu beharren arabera. Lanpostu horietako batzuek gaitasun eta diploma bereziak behar dituzte.

EGUTEGIA

Hautagaitzak 2024ko otsailaren 15etik martxoaren 15 bitartean igorri behar dira.

Sasoilari gazteak ekainaz geroztik irailaren hondarra bitartean izan litezke udal zerbitzuetan laneko.

Onartu izanaren edo ez izanaren arrapostuak posta bidez igorriko zaizkizue, maiatzaren lehen hamabostaldian berantenez.

BALDINTZAK & IRIZPIDEAK

Hautatuak izanen direnek gehienez hilabeteko zeregina egiten dute urte zibil bakoitzeko, salbu gaitasun bereziak behar dituztenetan, zeinetan herriak hainbat urtetarako kontrata baitezake hautagai bera.

Kontratatzeko irizpide batzuk bete behar dira, hala nola adin txikikoen zaintzaile kopuruari buruzko legea betetzea (Animazio Zerbitzua), zinpeko izatea (Ordainpeko aparkatzea) edo hautagaiek behar dituzten diplomak edukitzea (BAFA edota BEESAN).

Kolektibitatearen zerbitzu bakoitzaren eskari bereziak (ordutegi berezietan lan egitea edota asteburuetan, adibidez) kontuan har eta hautagaiak gutxienik 18 urtekoak behar dira izan urte horretako ekainaren 30ean.

NOLA AURKEZTU HAUTAGAI?

2024ko otsailaren 15etik martxoaren 15 bitartean berantenez.

https://www.hendaye.fr/fr/mairie-services/services-municipaux/hendaye-recrute/candidature-a-un-emploi-saisonnier/

FROGAGIRIAK

Zeinahi euskarritan izanik ere, honako hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • Familia liburuaren fotokopia (familia osoa azalduz)
  • Bizileku frogagiri bat: eskatzailearen helbidea dakarren eskola agiria edo EDF, ENGIE… faktura)

PAPEREZKO HAUTAGAITZA

Hautagaitza inprimakia herriko etxearen atarian izanen da eskuragarri lehen aipatu aldi osoan zehar. Inprimakia bete eta erantsi beharreko agiriekin itzuli beharko duzu postaz edo hona ekarriz:

Hendaiako Herriko Etxea
«Giza Baliabideen Zerbitzua»
Errepublika plaza
64700 HENDAIA

HAUTAGAITZA DIGITALA

Hautagaitza inprimakirako esteka bat atzemanen duzue Hendaia.eus webgunearen «Lan eskaintzak» atalean. Frogagiriak bide digitalez eransteko eskatuko zaizue.

EZ DA OSORIK EZ DEN DOSIERRIK BIDERATUKO

HARREMANETARAKO:

Giza Baliabideen Zerbitzua E-helbidea:

Navigation de l’article