Sailkapenaren kalitatea hobetzeko informazioak

Azken garaiotan, Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuek birziklatzeko hondakinen sailkapenean huts gehiegi ageri direla eman dute jakitera

Izan ere, sailkako bilketetan (kutxa edo zaku horiak) ageri diren hondakinen % 30 beste bidetatik bideratu beharko ziratekeen.

Maskara gehiegi, kartoi lodi gehiegi, etxe hondakin gehiegi eta oihal gehiegi ageri dira behar ez diren edukiontzietan eta horrek ez du birzikla litezkeen materialak behar bezala balioztatzen uzten eta segurtasun arazoak sortzen dizkie sailkapenaren langileei.

Hona zenbait ohar egoera hobe dezagun:

– Kutxa horietan ez zikin zakurik eman.

– Kutxa horietan, hondakinak solte eman behar dira (ez da zaku beharrik), plastikozko botilak edo flaskoak (garbitasunerako edo elikadura produktuenak), elikagaien brikak edo kartoi finak, paperak, metalezko ontzi eta estalkiak.

– Berinazko pote eta ontziak, bai eta ehunak ere, beste bidetatik sailkatu behar dira. Badira berina biltzeko eta ehunak biltzeko guneen sareak jendeen zerbitzura.

– Kartoi lodi marroiak traste handiak dira eta hondakindegira eraman behar dira.

– Maskarei dagokienean, zakutto hetsietan eman behar dira eta gero etxeko hondakin arrunten zakura eman.

Sailkaguneen eta ehunen guneen sarea Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean ikus liteke: https://www.communaute-paysbasque.fr/carte-interactive-pav eta aplikazioen bitartez geolokaliza liteke (sailkapenaren gida aplikazioa).

Navigation de l’article