Rousseau mugazainaz inspiratu fresko bat geltokiko ama eskolan

Geltokiko ama eskolako haurrek beren eskola koloreztatu dute ikasturte hondar honetan.

Izan ere, bi astez, eskola garaian aritu da Nina Garcia, hendaiar artista gaztea, arterako gogoa pizteko pedagogia programa baten harira. Kanpoaldeko fresko horren asmatzeko, artista eta haurrak oihan eta paisaia exotikoen irudikapenengatik ezagun den Rousseau mugazain margolariaren unibertsoaz inspiratu dira.

Ikas-maila orotarako egoki izateko asmatu den arte proiektua

Halatan, bada, koloreak ikasten aritzeaz gain, marrazki moldeak egiten aritu dira txikienak; sail ertainetako haurrak xehetasunak eta fruituak marrazten aritu dira; handienek abereen zirrimarrazkiak asmatu dituzte. Ekintza horrek bere zaletasuna partekatzeko aukera eman dio Nina Garcia-ri eta «artistagai» horien jakinmina pizteko.

Sorkuntza «jori» hori udal zerbitzu teknikoek kokatu dute jostalekuaren hormetan.

Zuzendariak, irakasleek, AELLB-ATSEM, haurrek eta artistak gurasoak gonbidatu dituzte eskola osoaren harrotasun elementu den elkarlan handi-handi horren ikustera!

 

Navigation de l’article