KOTTE ECENARRO AUZAPEZ JAUNAREN PRENTSA AGIRIA
Goiz honetan, tristura handiz jakin dugu Hendaiako Auzapeza 1981etik 2001era eta Kontseilari Orokorra izan zen Raphaël Lassallette zendu dela, 85 urterekin.
Une honetan, gure pentsamendu guztiak bere familia eta ahaide hurbilengana doaz.
“Rafak”, Hendaiar anitzek amultsuki deitzen zuten bezala, oroz gainetik maite zuen herria sakonki bestelakotu zuen. Gaur, gutako anitz oroitzen gara bere gizatasunaz, kargu publikoetan zein adiskideen arteko topaketetan, bere konbentzitzeko indarraz eta bere elkarretaratzeko gaitasunaz. Herriak anitz zor dio, eta nahi zuen eta bere bizitza markatu zuen sinpletasunez omentzen jakinen du.