Animazio/bestak sailak antolatu «apar arratsak» baino lehen, Herriaren Gazteria eta Numerikoa Sailak partzuergo berritzaile bati ekin dio herriko zenbait elkarterekin. Helburu bikoitza du horrek: elkarteei beren sustapena egin dezatela eta xede den publikoarengana heltzea (13-18 urte) prebentzioa egiteko honako gai garrantzitsu hauetan: mendekotasunak, jazarpena, indarkeria, bide prebentzioa eta ahalmen urritasuna.
Egitarau engaiatu eta jostagarria
Arrats saio horien printzipioa sinple baina eraginkorra da: atelier elkarreragileak proposatzea 18:30etik 20:30era, eta horrela denborapasa aberasgarri eta hezitzailea eskaintzea nerabeei apar arrats saioen aurretik.
Horrekin batera, partzuer ditugun elkarteek edangi-jantoki gune bat zabalduko dute beren jardunen sostengurako.
Atelierren egitaraua
- Uztailaren 18, ostegunarekin: Hendaiako judo elkartea
- Atelierra: “autobabesa, judoa josteta bidez” Nerabeek judoaren eta autobabesaren oinarriak giro jostagarrian ezagutzeko aukera ukanen dute eta beren burua babesteko funtsezko teknikak ikasiko dituzte.
- Bide segurtasunaz ohartaraztea
- Uztailaren 25, ostegunarekin: Hendaiako errugbi elkartea
- Atelierra: errugbi jardunaren inguruko atelierrak proposatuko ditu «Stade de Rugby Hendayais» deitu elkarteak.
- Jazarpenaz/buru osasunaz ohartaraztea
- Abuztuaren lehena, ostegunarekin: Handisport pays basque / Club de Natation Hendayais elkarteek
- Kirol egokitua ezagutzea, saskibaloia aulki gurpildunean Saskibaloi egokitua ezagutzeko saioa proposatuko da, gizarteratzeaz eta ororentzako kirolaz ohartarazteko.
- Bereizkeriaz ohartaraztea / ahalmen urritasuna
- Abuztuaren 8, ostegunarekin: herri kirolak bai
- Atelierra: euskal kirol tradizionalak ezagutzera emanen ditu «Herri Kirolak Bai» elkarteak
- Mendekotasunetaz ohartaraztea (alkohola / droga / jokoak / pantailak…)