“Gaztelu Udaberrian” ekitaldiaren harira, Herriaren Ekitaldiak eta Bestak zerbitzuak poesia kabareta antolatu du martxoaren 26rako, Gaztelu Aretoan.
Saioa 19:00etan hasiko da kontzertu zare batekin. Hona printzipioa: “Sasoiko zure piknika ekar ezazu, guk elikatuko dizkizugu belarriak”, Molto Bene taldearekin. Musika une horren ondoren, Petit Théâtre de Chechenias konpainiaren antzerki saio bat. Azkenik, 21:00 orenetan, “La Roue” konpainiak “Où que j’aille” kabareta eskainiko dizue. Arrats goxo bat poesiaz beterik udaberria ongi hasteko.
Poesia kabareta
“La Roue” konpainia hiru artistek dute osatzen: Marie Surget, Alexis Kune eta Jo Zeugna artistek, Hanokh Levin-en kabaret testuen iturritik edaten dutenak. Hanokh Levin Israeleko egungo antzerkian oso ezagun den norbait handia da eta berrogeita hamar bat antzerki piezen egile, bai eta hainbat poesia bildumena ere. Testu haietatik abiatuz, berea sortu zuen konpainiak eta, gitarra elektrikoak eta akordinak lagun, honako hauen kontaketak aterarazten ditu: Raviva, Max, Beba, l’Inconnue, Alex, Ruth.
“Musika, kantuak eta testuak nahasten dituen kabaret horrek maitasuna xerkatzen duten baina beren bizitzak hurrupatzen dituen pertsonaiak emanen ditu taula gainean. Konpainiak beren ahotsak, gorputzak, musika eta mugitzeko lekua emanen dizkie.”
Laburpen bat esteka honetan klikatuz dukezu: La Roue – Où que j’aille (Bande-annonce) – YouTube