Hasieran martxoaren 22an, Hendaia Euskaraz-en baitan aurreikusia zen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuaren “Bizi Dantza” ikuskizuna uztailaren 5era gibelatua izan zen. Haatik, osasun egoera dela eta, ez da antolatzen ahalko, eta antolatzailea den Akelarre elkarteak emanaldia deuseztatzea erabaki du.
Txartelak erosi zituzten pertsonek erositako tokian berreskuratzen ahalko dute dirua, ekainaren 15a arte.
Arazoren bat balitz, Akelarre elkartearekin sartzen ahal zarete harremanetan, +33 (0)6 60 64 24 91 telefonora deituz.