Petizioa hetsia da 2019ko martxoaren bukaeratik. 820 pertsonek bozkatu zuten interneten bidez eta 1440 Udal Etxean. Milesker zure parte hartzearengatik!
Auzapez jaunak, engaiatu zen bezala, desmartxak segitu ditu Hendaiako Diruzaintza atxikitzearen alde.
Petizioa paperean izenpetzeko aukera Herriko Etxean duzue, 2018ko abenduaren 31 arte. Petizioa on-line izenpetzeko, behe honetan ikus.
Hemen petizioa parte hartzeko
Azaroaren 14an asteazkenez, Kotte ECENARRO, Vincent BRU diputatuak, eta ESPAGNAC eta SAINT-PÉ andere senatariek lagundurik, Parisen elkartu da M. DARMANIN, Ekintza eta Kontu Publikoetako ministerioko kabinetearekin.
Bercyn gertatu elkarretaratze horren ondoren, Hendaiako bulegoa hesteko erabakia berretsia izan da, 2019ko urtarrilaren 1etik goiti.
Finantza Publikoetako zuzendaritzako zerbitzuek proposamenak egin behar dituzte, HENDAIAN permanentziak antolatzeko aukeraz zeinen baldintzak beranduago zehaztuko diren.
Orain, Hendaiako Auzapezak errepikatzen ditu erabaki bidegabe horren kontrako protesta biziak, lurralde antolaketa eta hurbileko zerbitzu publikoaren kontra doana.
Auzapezaren deialdea
Hendaiar guztiak deitzen ditu zerbitzu publikoak atxikitzeko petizioa izenpetu dezaten.
Gaur diru zaintza, postetxea eta polizia-etxearen aldia da.
Bihar zein izanen dira Pariseko administrazioen jomuga berriak?
Herritarren erreakzio bat beharrezkoa da, bidezko galderei indarra emateko.
Sasi-errentagarritasun baten izenean, eguneroko arazoak konpontzeko, herritarrak kilometroak egitera eta giza harremanak urruntzen dituzten teknologia berrien erabiltzera behartzeak ez du zentzurik. Ehunka pertsona mugitzera behartzea nahiago dute, bakar batzuk hurbileko zerbitzu publikoak mantentzeko izendatzea baino.
Zertan dira kutsadura murrizteko neurriak horrelako erabakien ondorioz?
Zertan dira erabiltzaileen gastuak?
HENDAIAKO hautetsien eta biztanleen hautua da amore ez ematea.