Pertsonen zerbitzuko lanbideak funtsezkoak zaizkigu gaur egunean biztanleen zahartzea baldintza onetan egin dadin, hala etxean geratuz nola zahar etxeetan.
Euskal Herrian dauden adinekoen partea beste adin kategorien partea baino gehiago handitzen ari da: % 5 handitu zen 2011 eta 2016 urteen artean 75 urtetik gorakoen partea. Bestalde, jende horien % 33 etxean bakarrik bizi dira.
Hori hala dela jakinik eta gure bizi arroan lanbide horietan gero eta kontratatze behar handiagoak direla ikusirik, Hendaiako Herriko Etxeak, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziak, Hendaiako Aizpurdi lanbide lizeoak eta Lan-eko laguntza zentroak honako hauek proposatzen dituzte:
- Alde batetik, etxeko laguntza lanbideen balio emate eta sustatzeari buruzko informazio aldi bat;
- Eta, beste aldetik, formakuntzei buruz eta haietara heltzeko bideei buruzko informazioa, kontuan hartuz jendeen ibilbidea, hastapeneko formakuntzan edo lanbide birmoldaketan.
Horren egiteko, pertsonen zerbitzuko lanbideei eta Hendaian dauden formakuntzei buruzko informazio bilkura bat antolatu da urriaren 28 ostegunerako, 10:00etatik 12:00etara, Aizpurdi lanbide lizeoan.
Bilkura lanbide horiei buruz eta haietara heltzeko bideei buruz informazioa nahi duen orori da zabalik. Izena eman behar da, honako e-helbide honetan:
EGITARAUA
- Aizpurdi lanbide lizeoak eskaintzen dituen formakuntzen aurkezpena
- Lanbideen aurkezpena, bideo euskarrien bidez eta Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren azalpenekin
- Parte hartzaileekin solastatzea
- Gure bizi arroan kontratatzen duten erakundeei buruzko informazioak
Bigarren aldi batean, miniforo bat antolatuko da heldu diren asteotan.