Herriak, parte hartze bidezko bere lehen aurrekontuaren harira, emaitzetarako etxola bat ireki du, Denentzat Gizarte Zentroaren aitzinean, Richelieu karrikaren 29an, 2022ko azaroaren 30ean.
Jérôme Jabin, proiektuaren gidariak ideia hori proposatu zuenean, jadanik, halako ekimenaren interes guztia zuen gogoan: «kioskoaren xedea partekatze lekuak eta jardunak areagotzea eta gure gauzei bigarren bizitza ematea da, alde batetik, eta beste aldetik, auzo bizitzan parte hartzen duten biztanleen arteko gizarte lotura sortzea; eta, azkenik, herritarrak tokiko garapen iraunkor jokagaietara lotzea ere.
ZER UTZ LITEKE HOR?
Etxeko tresnatxoak utz litezke, egoera onean diren jantziak, oinetakoak, liburuak, usteltzen ez diren elikagaiak, apaindurak, eta, besta garai honetan, eguberri apaindurak eta jostailuak. Etxolaren kudeaketa Denentzat gizarte zentroaren eskuetan utzi da, herriko elkartasun jardunean ezin baztertuzko partzuerra baita. Etxolan erabiltze azalpen zenbait daude, frantsesez eta euskaraz, Herriaren hizkuntza politikaren aginduak betez.
EGINTZA HORI GIZARTETIK BAKARTURIK IZATEAREN ETA PREKARIETATEAREN AURKAKO BORROKAN KOKATZEN DA
Proiektua, hasi zen unetik bertatik, elkartasun gogoari jarraikitzen zitzaion. Izan ere, Pauen kokatu Le fond des Hirondelles Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) asmatu du etxola. Egiazko elkartasun kate bat da, ahalmen urritasunen bat duten pertsonak laneratzen eta gizarteratzen laguntzen baitu, Lanaren bidez Laguntzeko Zerbitzu edo Erakundeetako (LLZE-ESAT) zurginak aritu baitira, ADAPEI 64 (Buruko Ahalmen Urritasunen bat dutenen Ahaide eta Adiskideen Departamendu Elkartea) elkartearekin egin partzuergo baten bidez.
Bestalde, kontzeptua urrunago doa, etxola lokalizatzeko edota traste handiagoak emateko aukera ematen duen aplikazio bat baita.
Ganix Grabières, Herritartasunaren ardura duen auzapezordearen ustez, «berehala ulertzen da, noski, elkartasunerako nolako interesa duen diru sarrera eskasak dituztenei egoera onean diren eta baliagarri zaizkien gauzak atzemateko aukera ematen dien leku batek. Baina badira kontuan beti hartzen ez diren beste 2 interes ere, hala nola, alde batetik, diruzko interesa udalarentzat, jendeek jadanik behar ez dituzten gauzak emanez gero ez baitira zaborretara botatzen eta, hartara, «hondakin» gisa hartu balira, egoera onean izanik, haien bilketa eta tratamendua egiteko behar zatekeen dirua aurrezten da. Beste aldetik, baliabideak aurreztearen interesa da ere. Berriz erabiliz ez dira lehengaiak xahutzen, ez baita jadanik baden eta oraindik balia daitekeen gauza bat berriz egiten.
KOKAGUNE ESTRATEGIKOA
Lehen esperientzia honetan, lekuaren hautua oso modu naturalean egin da leku sinboliko baten ondoan kokatzeko, hau da, Denentzat gizarte zentroaren aitzinean, honako arrazoi hauengatik:
- Lokal horietan ibiltzen diren gisa orotako jendeen kopuru handia; horrek emaile edota hartzaile ere izan litezkeen gisa orotako jendeen kopuru handia baitakar
- Erregularki, ia egunero, behatua izan dadin, elkartasun kiosko hori egiazko kalitatezko lekua izan dadin luzaz
«Elkartasun kiosko horrek ukanen duen arrakastak haren haurrideak herriko beste auzoetan egiteko beharra ekarriko digunaren esperantza dudanez, eskerrak eman nahi dizkiot Jérôme Jabin-i, herri kontseilukide ororen izenean eta jarraipen batzordearen izenean, proiektu eder hori proposatu digulako». Bukatu du Ganix Grabières-ek.