Herriak, Bil Ta Garbi Sindikatuak lagundurik, partekatzeko bi konpostagailu kokatu berri ditu leku publikoan, bat Pellot karrikan, Partxetegia auzoan, bestea Flora biribilgunean, Zokoburun.
Hainbat lan hilabete behar izan dira parte hartze bidezko aurrekontuaren bederatzagarri proiektu horren gauzatzeko: galdeketa bat prestatzea kokaleku egokienak zehazteko, herritarrei galde egitea erabili nahiko lituzketen pertsonak eta erreferente izateko prest liratekeen pertsonak ezagutzeko; bigarren galdeketa bat egin da herritarrek galdekatze anitz egin zituztelako Harrizabaleta-Partxetegian egin herritar kafe batetan… «Baina lortu dugu» poztu da Gabrielle, proiektu eramaileetako bat, eta honela jarraitu du «jende guztiek beren hondakin organikoak utz ahal ditzan lehiaz nago. Proiektu horri esker, gauzak pixkanaka etxeko hondakinen murrizten aitzina goaz»
Auzoan gizarte lotura sortzea
Konpostagailu kolektibo batek ongi funtziona dezan hogeita hamar bat familiek behar dute erabili (gutxien-gutxienez hamar bat) eta erabiltzaile horien artean erreferente izanen diren pertsonak behar dira ongi funtzionatzen ari dela egiaztatzeko. Horrek egiten du baliabidea erabiltzeko zaila eta horregatik behar izan da plantan emateko denbora luzea. 19 eta 20 familiak azaldu dira horretarako prest, 19 Harrizabaleta-partxetegia auzoan eta 20 Zokoburu auzoan eta zenbait erreferente azaldu dira jadanik: Gabrielle, Katie, Tom, Pauline, Laurence.
Ganix Grabières, Herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren arduradunaren hitzetan «Proiektu honek ingurumena ukitzen du eta ekoherritartasuna, baina baita elkarbizitza ere. Etxeko hondakinak balioan eman eta gutxitzeko helburuaz gain, gizarte lotura bultzatu nahi du ere hainbat unetan (lurrustela hartzitze ontzira pasatu behar denean, materia egituratzailea gaineratu behar denean, lurrustela familien loreontzietarako banatzean…). Ea lehen bi konpostagailu horiek bultzatzen dituzten beste auzoetako biztanleak ere aritzera eta aurkeztera».
Hondakinak balioan emateko bitarteko eskuragarria
Lorategirik gabeko edota etxe multzoetako bizitegietan badira zakarrontzi beltzera ez beste lekutara joan litezkeen beste hondakinak. Maitena Curutchet, Bil Ta Garbi sindikatuaren lehendakariordeak erran duen bezala «biohondakinak gure zikinontzi beltzaren % 30 dira. Jokagai garrantzitsua da, are eta gehiago 2024ko urtarriletik goiti Frantziako etxe bakoitzak bere etxeko hondakinak sailka eta lurrustel egiteko moduan izan beharko duelarik. Etortzeko den ilara luze baten lehen bi konpostagailuak izanen ahal dira hauek. Atherbea izeneko gizarteratze enpresa batek egin ditu. Proiektu bertutetsu honen itzulia osorik egina da!»
Nork eman dezake izena eta nola?
Konpostagailu hauek giltzaturik dira. Izena eman duten familiek beste inork ezin ditu erabili bateragarri diren hondakinak besterik sar ez daitezen (hartzitu litezkeen etxeko hondakinak: fruitu eta barazki zurikinak, barazki zimelak, kafe hondarrak irazki eta guzti, te/egoskin xakuttoak, arroltze kusku txikituak, edota hondakin berde txikiak, hala nola loreak eta landare zimelduak, hosto idorrak, adaxkak, belar kopuru txikiak, poteetarako lurbeltz zaharra). Interesik baduzu, e-postaz emazu izena hemen: edo telefonoz hemen: 05 59 48 23 14
Auzo batean interesa duten aski jende badira eta haietan 3 pertsona erreferente izateko prest, konpostagailua koka liteke auzo horretan.
Legeak dio 2024ko urtarrilaren lehenetik goiti, Frantziako etxe bakoitzak beharko du bere elikagai hondakinak sailkatzeko aterabide bat ukan, honako lege honek hala agindurik: 2020ko otsailaren 10eko legea, gehiegizko xahutzearen aurkako eta ekonomia zirkularraren aldeko borrokari buruzkoa.
Konpostagailu bat eskuratu nahi? Bil Ta Garbi Sindikatuak eta Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) hainbat aterabide eskaintzen dizu: nor bakoitzaren konpostagailua, zizarekonpostagailua edota konpostatze kolektiboa: Valerie Merienne e-helbidea: