Pariseko aireportuen pribatizatzeari buruzko erreferenduma

Ekimen Partekatuzko Erreferendum proiektu bat (EPE-RIP) jarri da abian egun, ekainaren 13an, ostegunarekin, Pariseko aerodromoak pribatizatzearen aurka. Indarra har dezan, 4,7 milioi herritarren sinadura bildu behar ditu.


Zer da ekimen partekatuzko erreferenduma?

Ekimen partekatuzko erreferenduma Konstituzioaren 11. artikuluak aurreikusia du 2008. urteko berrikuskapenaren ondoren. Konstituzioaren 11. artikuluak aipatu alorrei buruzko erreferenduma «legebiltzarkideen bosten baten ekimenez antola liteke, hautes zerrendetan izen emanik diren hautesleen hamarren batek sostengatzen badu».


Nork sostenga lezake erreferendumerako lege-proposamen bat?

Bere herriko hautes zerrendan edo bere kontsulatukoan izena emanik den frantziar herritar orok sostenga litzake erreferendumerako lege-proposamenak.


Zer dakar sinatzeko testuak?

Alderdi politiko orotako diputatu eta senatariek aurkeztu dute erreferendumerako lege-proposamena eta honako asmo hau du: «Pariseko aerodromoen ustiatzeak nazio mailako zerbitzu publikoaren eitea duela goraki erratea». ADP taldeak honako aireportu hauek biltzen ditu nagusiki: Charles-de-Gaulle, Orly, Le Bourget eta hamar bat aerodromo.


Nola sostenga testua?

Testua sostengatzeko hiru bide proposatu dira:
• linean, referendum. interieur.gouv.fr webgunean (leiho berria)
• internet sarbide batez, GIB-BIJ bulegoan, Portu karrikaren 15ean
• paperezko inprimaki batez (leiho berria), Herriaren Gai Orokorretarako Zerbitzuan

Navigation de l’article