Uztailaren 12an ufatuko dugu ofizialki Peebles (Eskozia) eta Viana do Castelo (Portugal) hiriekin ditugun parekatzeen 20 kandelen gainean: 1999 – 2019!
Ekitaldi ofiziala Herriko Etxean eginen da Portugal, Eskozia eta Arguedas hirien ordezkariekin, gurera etorri baitira!
Urteurren horren inguruan besta egitarau bat proposatzen zaizue eta honako webgune honetan ikus dezakezue: hendayefetelete – Frantsesez (leiho berria)
Parekatzeari buruzko gure orria ikus ezazu
Egitaraua hemen beherean ikusgai
Uztailak 11, osteguna
18:00: Portugaleko dantza folklorikoak, Outeiro taldeak eskainirik – Croisière zabaltzan – 40 min
Le Rancho Folclórico partaide da Centro Desportivo e Cultural de Outeiro (Portugal-eko Viana do Castelo udalerriaren parrokia zibila) kirol eta kultura zentroan. Outeiroko kideen kultura eta kirol garapenean aritzen da. Aitzinean ematen ditu hango dantzak, abestiak eta jantzi ederrak. Hainbat jaialditan hartu du parte, besteak beste Espainian, Frantzian eta Andorran, eta, horrez gain, urtero antolatzen du folklore jaialdi bat.
Uztailak 12, ostirala
19:00: Associação Cantadeiras do Vale do Neiva abesbatza – Palmondoaren biribilgunean – Orenbetez
Abesbatza 1982ko abenduan sortu zen eta 22 kidek osatzen dute. Vale do Neiva aldeko lurretako bilketa jardunak sustatzen ditu, bai eta haien atxikitzea eta hedapena, bide egokienak baliatuz, hau da, museo bat sortzea, kantuen eta erran zaharren (lengelengas) eta ohituren grabaketa eta hedapena, “cantadeiras” eskola sortzeko proiektua. A cappella kantatzen dute, hiru eta lau ahotsetan, bereziki landuz fintasuna eta kanpoko ahotsa, descante-a edo oihua.
Uztailak 13, larunbata
11:30: 2 taldeak izanen dira bertan: portugaldar abeslariak eta dantzariak – Croisière zabaltzan