Egun olinpiko bat ezagutze giroan Hendaian

Ekainaren 23an, egun olinpikoa mundu osoan ospatzen da eta nor bakoitzari kirol olinpikoak egiten hasteko aukera ematen dio elkar partekatzean eta olinpismoaren baloreetan arituz. Gero eta ekitaldi gehiago antolatzen dira horren barnean, urtero, Frantzian eta gero eta jende gehiago biltzen dute, hala atletak nola herritar soilak. Hendaiak, 2024ko Jokoen Lurralde labeldunak, besta horietan parte hartuko […]

Jokoen lurra Hendaian

Aurkezpena Jokoen lurra Hendaian Urrezko bolondresak Parte hartzen dut Kontakta gaitzazu ASTE OLINPIKO ETA PARAOLINPIKOA Otsailaren lehenetik 6ra bitartean, Hendaiako hainbat ikastetxek parte hartuko dute beren ikasleekin gazteen artean kirola sustatzen eta heziketaren mundua olinpismoaren eta paraolinpismoaren ADNan diren herritar eta kirol baloreen inguruan mugiaraziko dute. 2021an, ikasleak osasunaren eta egunero ariketa fisikoa egitearen onuraren […]

HENDAIAKO KANTU TXAPELKETA: PARTAIDETZA DEIALDIA

Osasun neurriek hala uzten badute, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren bederatzigarren edizioa, lehen mailako ikastetxeetako haurrentzat, 2021eko abenduaren 12an (igandea) iragan beharko litzateke, 16:30ean, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan. Bi urtetan behin iragaten den txapelketa honen helburua bikoitza da: gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza eta euskararen praktika ludikoa haurrengan bultzatzea ; […]

ELKARLAN – Enplegurako ikerketa kolektiboko taldea Hendaian

Lan-eko laguntza zentroak, Pôle Emploi erakundeak eta Interstices Jarduera eta Enplegurako Kooperatibak, orain dela zenbait hilabete, enplegu ikerketa kolektiboko talde bat eman dute abian. Elkarlan astelehenero biltzen da Lan-ekoren egoitzan, 10:00etatik 12:00etara, gai jakin baten inguruan, autonomoki edo baliabidea gidatzen duten egituren laguntzarekin. Landuriko gaien artean: Pôle Emploi erakundearen tresnak, lurraldean dagoen lan merkatua, nola […]

“Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren” inguruko hitzarmena izenpetua izan da, Kontseilua elkartearen eta Uharte, Arrigorriaga eta Hendaiako herrien artean

Azken hilabeteetan egindako lanketa egikaritu da gaur goizean Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren Gelan: Euskalgintzaren Kontseiluak eta hiru lurralde ezberdinetan udalerri banak proiektu pilotu bat landuko dute hizkuntza politikak garatzeko. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, eta hiru udaletako ordezkariak bildu dira; hain zuzen, Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapeza, Maite Ibarra, Arrigorriagako Alkatea, eta Edorta […]

HENDAIA EUSKARAZ 2021: bilan baikorra, osasun-krisiagatik ere

Osasun-krisiak eragin handia izan du Hendaia Euskaraz 2021 ekitaldian, baina halere, euskararen hilabetea ospatu da martxoan Hendaian. Jarduera gutxi batzuk baizik ez dira proposatu ahal izan, gehienaz kanpoan eta parte hartzaile kopuru mugatu batekin. Hala eta guztiz ere, edizio murriztu horren bilana baikorra dela erran daiteke. Izan ere, lehenik eta behin, bi elkarte berriren parte […]

HENDAIA EUSKARAZ 2021, ekitaldi murriztua baina borondate baieztatua

2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urte guzti hauetan, hainbat gai landu dira. Urte pixka bat berezi honetan, Euskara Batzordeari garrantzitsua iduritu zaio Hendaiako egutegian sartzen den hitzordu hau atxikitzea, osasun egoerak proposa daitezkeen jarduerak anitz murrizten baditu ere. Euskararen egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herriak bere transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzen ditu. Badu urte […]

Hendaia Euskaraz 2021 – Egitaraua

COVID-19 Programa honetan aipatutako jarduerak alda edo deusezta daitezke, osasun egoeraren eta gobernuaren azken neurrien arabera. Maskara janztea eta hesi keinuak errespetatzea derrigorrezkoa da jarduera guztietan. Martxoaren 6an: bizikleta euskaraz konpon ezazu! Martxoaren 6an (larunbata), 10:30etik 12:30era, Recycl’Arte elkarteak bizikletak konpontzeko tailerra proposatzen dizue euskaraz. Zure bizikleta eraman eta aztertzen zein konpontzen ikas ezazu, animatzaile […]

Hendaiako Herriko Etxearen otsaileko kultura hitzorduak bertan behera utziak, gibelatuak edo aldatuak

«Bakarrik taulagainean» festibala otsailaren 12, 13 eta 14an egitekoa zen baina bertan behera utzi da eta So Artistikoen erakusketa linean ikusi ahalko da. Egitarau aberats eta erakargarria eginagatik ere, otsaileko ekitaldiak ezin izanen dira, zorigaitzez, egin, krisi testuinguru honetan, ikuskizunetarako aretoak, zinemagelak eta erakusketa aretoak ateak publikoari zabaldu ezinik baitira oraindik. Azken hil hauetan guztiotan […]

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezaren 2021erako agiantzak

Osasun krisia dela eta Herriak komunikatzeko zituen bideak berritu behar izan ditu. Halatan, bada, lehen aldia da Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak bideo baten bidez eman nahi dizkiela hendaiarrei agiantzak. Urte Berri on eta zoriontsua. Hendaiar maite horiek, Andre eta jaun horiek, 2020 bukatzera doa eta gutako anitzek ez dugu faltan botako, inoiz ezagutu gabeko osasun […]

Téléthon Hendaia Indarra Zuekin kausa sostenga ezazu

Aurten, osasun krisiak hankaz gora jarri du Téléthon Hendaia Indarra Zuekin delakoaren antolakuntza. Hala eta guztiz ere, Hendaian urtero mobilizatzen den taldeak ikerketa aitzin joan dadin egiten den hitzordu hori atxiki eta sostengatu nahi ukan du. Halatan, bada, osasun arauak betetzeko egokitu egitarau batekin atxiki dute. Nola mobilizatu? Abenduaren 5ean, larunbatarekin Egun osoan zehar: musukoen salmenta […]