Hendaiako arratseko mahaia proiektua

Hendaia Herriaren elkartasun batzordearen “Prekaritatearen aurkako borroka” lantaldeak proiekzio bat antolatzen du eta gero eztabaida bat prekaritateari buruz, ekainaren 10 ostiralean, 19:00etan, Gaztelu aretoan. Arratsa Jean Baptiste Delpias eta Olivier Payage zinegileek egin “La part des autres” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko da. Gero, solasaldia izanen da Baionako “Table du soir” elkartearen buruarekin. Ekitaldi horren helburua elikadura […]

Mintza Eguna Hendaian ekainaren 5ean

Bi urtez ezin ospatuta ibili ostean, Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa handia Hendaian izango da aurten, ikasturteari amaiera borobila emanez, hainbat herritako jendeek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko. Jaiaren aurkezpena egin dute Euskaltzaleen Elkarteko Mintzapraktika Batzordearen koordinatzaile Maite Agirrek, Mintzaian Euskara elkarteko Eleuterio Jauregik, Hendaiako Auzapez Kotte Ecenarrok eta Hendaiako Euskararen hautetsi arduraduna Itziar Aizpuruk. […]

Lanengatik, Hendaiako postetxea itxia izanen da maiatzaren 6tik 23ra

Hendaiako postetxea modernizazio programa batean sartzen da. Bezeroen eta postarien segurtasun arrazoiengatik, postetxea itxia izanen da lanek iraun bitartean, hots maiatzaren 6tik (17:00etan) 23ra (9:00etan). Garai horretan, Hendaiarrak postariak abisatu gutun artamendatuak, paketeak eta Chronopost delakoak ondoko helbidean hartzen ahalko dituzte: Posta-Banaketa Zentroa Leku Eder karrika, Intzurako Ofiziale Gunea Irekia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era eta […]

SOS Médecins elkarteak ordezkaritza bat kokatu du Hendaian

SOS médecins elkarteak Lapurdi Hegoaldeko Kostaldeko bere bigarren kabinetea ireki du 2022ko maiatzaren 2 astelehenean. Hendaiak orain badu, Donibane Lohizuneren ondoren, elkarte horren ordezkaritza bat. Elkartea mediku liberalek osatzen dute eta parte hartzen dute egun orotako eta ordu orotako artamenduen zerbitzuan, etxera bisita eginez edo kontsulta lekuan bertan. Kabinetea Paul Marcel karrikaren 2an dago (udal […]

Lehendakari hauteskundeak – 2. itzuliaren emaitzak Hendaian

Bozetako parte hartzea:  6 380 bozkatzaile – 71,25 % Bozka zerrendetan direnen kopurua: 8 954 Bozkatzaileen kopurua: 6 380 Abstenzioen kopurua: 2 574 Txuriak: 656 Baliogabekoak: 247 Adierazitako bozkak: 5 477 Emmanuel Macron : 3 467 Marine Le Pen : 2 010 Emaitza zehatzak erantsiriko taulan. Bertsio irisgarria eskura daiteke  (pdf – 125,83 KB – nouvelle fenêtre) helbidera eskaera eginez […]

Auzapezak Hendaia Biltzen taldeari zituen ordezkapenak kendu dizkio

KOTTE ECENARRO AUZAPEZAREN KOMUNIKATUA  «Egun sinatu ditut 2020ko uztailean Hendaia Biltzen (HB) taldeko lau hautetsiri eman nien ordezkapen bana kentzeko 4 aginduak, eta apirilaren 27an Herri Kontseiluak eginen duen bilkuran proposatuko dut Cotinat andrearen eta Legardinier andrearen auzapez karguak legearen arabera ken dakizkien.  Urraspide hori 2020ko ekaineko hauteskundeen ondorengo kontseiluaren bigarren bilkuran bertan hasi zen […]

Lehendakari hauteskundeak – 1. itzuliaren emaitzak Hendaian

Bozetako parte hartzea:  6 836 bozkatzaile – 76,37 % Bozka zerrendetan direnen kopurua: 8 951 Bozkatzaileen kopurua: 6 836 Abstenzioen kopurua: 2 115 Txuriak: 86 Baliogabekoak: 47 Adierazitako bozkak: 6 703 Nathalie Arthaud : 0,52% Fabien Roussel : 3,40% Emmanuel Macron : 24,93% Jean Lassalle : 7,33% Marine Le Pen : 16,13% Éric Zemmour : 6,22% Jean-Luc Mélenchon : 25,45% Anne […]

Korrika badator… Hendaiara!

Martxoaren 31n Amurriotik abiatuko den 22. Korrika Hendaiatik apirilaren 9tik 10erako gauean pasako da, Donostian bukatu aitzin.  1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 22. edizioa dugu. Beti bezala, azkeneko Korrika bukatu zen probintziatik abiatuko da, hots aurten Arabako Amurriotik, […]

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea, martxoaren 28tik apirilaren 3ra

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea heldu zaigu, martxoaren 28tik apirilaren 3ra. Osasun krisia zela eta bi urtez bertan behera utzia izan ondoren, aurtengo aldiak berriz ere gonbidatzen gaitu guztiak, ahalmen urritasun bereziren bat izan ala ez, ahalmen urritasunaren gaia eta laguntzaileen zeregina ezagutzera eta giro atseginean biltzera. Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak izanen dira, bisitariek aukera ukan […]

Hendaia Euskaraz 2022 – Egitaraua

Euskal ondarearen inguruko erakusketa Otsailaren 23tik martxoaren 12ra Asteazkenetik larunbatera 10:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00 EGAK artista plastiko taldearen eskutik. Mendi Zolan kulturgunean Ornitologia Martxoaren 1ean, 9:30 – 11:30 Txingudiko badian Natura ateraldia euskaraz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik. Izen-ematea (berantenaz bezperan): 05.59.74.16.18 / . Hitzordua izen-ematean zehaztua. Zine-topaketa Martxoaren 1ean, 20:30 Lander Garroren […]