Abadia Eremuko ezpondak: kasu, arriskuak

Debeku agindua – frantsesez (leiho berria) (pdf – 1,04 MB – nouvelle fenêtre) Diren arriskuak eta litezkeen aterabideak azterturik, Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eta Hendaiako Herriko Etxeak erabaki dute marearteko zonara Abadiako eremuko ezpondetatik jaistea debekatzea. Zenbait gertaera izan direla eta Zenbait gertaera eta istripu larri bat izan direla eta Itsas Hegiaren Erakunde Babesleak eskatu […]

Homofobiaren aurkako Mundu Eguna – Egitaraua

Homofobiaren aurkako Mundu Eguna ospatzeko, aurten, Hendaian lehen aldikoz, hainbat ekitaldi eginen da bi egunetan zehar eta zenbait lekutan. EGITARAUA Maiatzaren 17an, ostiralarekin:  20:30: Antzerkia «Le projet Larami» Jour de Fête konpainiak jokaturik, B. Lizarazu – Beltzeneko estadioaren ondoan. (ikus Antzerkiaren maiatzaren egitaraua (leiho berria). Maiatzaren 18an, larunbatarekin: 11:00: Mintzaldia, Natacha Chatcuti-Osorovitz soziologoak emanik: «Usage […]

Gurasotasun arratsa urririk eta orori zabalik – Maiatzaren 24an, ostiralarekin

2019ko maiatzaren 24an, ostiralarekin, 18 orenetan, Geltokiko lehen mailako eskolan, Doléac karrikan. Nork bere buruarekiko estimu eta konfiantza… “Nola lagundu gure haurrak bere buruarekin estimu eta konfiantza ukan dezaten eta, halatan, lora daitezen?” Hendaiako GEUZak eta Denentzat Gizarte Zentroak, Geltokiko eskolako eta Irandatz kolegioko ikasleen gurasoen elkartearekin elkarlanean, honako arratsa hau antolatzen dute: Gurasotasuna senitartean […]

Kirolaren Jaia: 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Urtero bezala, 2001 urtetik, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalak osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, 3 udalerrietako 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Kirolaren Jaiaantolatzen du. Ficoka, Maiatzak, 22 Partzuergoak, arlo desberdinetako mugaz gaindiko proiektuak egiten ditu, eskualdea dinamizatzeko baterako ekintzak proposatuz. Kirol Jaian, haurrek, hizkuntzaren muga gaindituz, udalerritako kirol klubek proposatutako tailer desbedinetan parte hartzeko […]

Lurraldeko lantegi jostagarriak orori zabalik: Euskal Herriko Klima Ekintza Plana

Lehen «Euskal Herriko Klima Ekintza» foroaren ondoren, Euskal Elkargoak, Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin elkarlanean, orori zabalik diren lantegiak antolatzen ditu bere lurralde osoan, maiatzean eta ekainean. Eta horretarako molde berezia hautatu du: «serious game» moldea. Hendaiatik hurbilen den hitzordua: ekainaren 5ean, 18:30ean, Hego Lapurdiko Eremuaren egoitzan, Urruñan Elkargoaren oharra ikusi eta izena emateko – frantsesez […]

1945eko maiatzaren 8ko Garaipen Egunaren zeremonia

Publikoa gonbidatua zen Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak, Defentsa solaskideak, eta Gudari Ohi, Erresistentziako Kide eta Deportatuen Elkarteek Deportazio Egunaren oroimen zeremoniara gonbidatu zituzten: 2019ko maiatzaren 08an (asteazkena) – 12:00etan Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan. Euri xehe baten pean Euri xehe-xehe baten pean egin zen […]

35. Antzerkiaren Maiatza: kalitatezko ikuskizunak eta giro atsegina bermaturik dira!

2018an ia 7000 pertsona ibili dira 3 egunetan Antzerkiaren Maiatzean! Festibal horrek honako hauek egin nahi ditu: Kalitatezko ikuskizun profesionalak, Gustu eta adin orotakoentzat, Proposamen gehienak urririk eskainiz, Solas eta eztabaida lekua da! 2019an, Hendaiako Herriko Etxea ekitaldiaren antolatzaile bakarra bilakatu da: Théâtre des Chimères konpainiaren eskuetatik egin den aldaketa eztiki egin da. Egitarau osoa ikus […]

DIVERCITY: elkartasunezko eta parte hartzeari zabaldu kulturen arteko besta

Hirugarren aldiz, Faidra eta Alessandro Europar Zerbitzu Bolondresek, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak lagundurik, DIVERCITY proposatzen dizuete. Helburua Festibalaren helburua parte hartzaileak (jende oro) egungo gai garrantzitsuetaz ohartaraztea da, hala nola mugikortasunaz, migrazioaz eta ekologiaz. Aurtengo aldi hau bi egunetan eginen da: Egitaraua Gure Facebook : divercity#3 (nouvelle fenêtre) Euskarazko egitaraua (leiho berria) ; Programa en castellano (ventana […]

Bidasoaren Itzulia: zirkulazio oztopatua maiatzaren 10ean

Bidasoaren Itzuliak 2019ko maiatzaren 10ean, ostiralarekin, zeharkatuko du Hendaia Aurreikusia den ordutegia Maiatzaren 10ean, ostiralarekin, 12etatik 14:30era bitartean. Zirkulazioa Zirkulazioa honako ibilbide honetan izanen da oztopatua: Ohiko ibilbidean lanak egiten ari direnez, ibilbidea honako hau izanen da: Gaztelu-Zahar frontoia, De Gaulle jeneralaren hiribidea (Gaztelu-Zaharreko hiribidearen eta Geltoki karrikaren arteko zatia), Geltokiaren karrika, Hostailbidea, Santiago karrika, […]

Harrabotsa eta auzoen errespetatzea, araudiaren oroitaraztea

Eguraldi onarekin, baratzezaintzaren garaia datorkigu, eta soinu-kalteak sortzen dituzten tresnak erabiltzen hasiko gara, hala nola soropil mozkailuak, sasi garbitzeko makinak… Elkar errespetatzeko eta bakoitzaren lasaitasuna babesteko asmoz, oroitarazten dugu Departamenduko osasun-araudiak (V. titulua, 101. artikulutik 104 bis artikulura) profesionalen zein partikularren jarduerak gidatzen dituela. Honen azpian, gogorarazten ditugu hartu behar diren neurriak, eta makinak erabiltzen ahal diren […]

Mugaz Gaindiko Partzuergoaren 4ko margo lehiaketa!

Historia eta naturaren arteko lotura protagonistak izango dira “Ibai izena duen eskualdea” izeneko margo lehiaketako laugarren edizioan Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen eskualdea” izeneko mugaz gaindiko margo lehiaketaren laugarren edizioko oinarriak argitaratu dituzte. Gaia Aurten lehiaketara aurkeztuko diren lanek Bidaso-Txingudiko mugaz gaindiko eskualdean historia eta naturaren arteko […]

2020ko apirilaren 27ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren bilduma

Herriko Kontseiluaren bilkura ikusi  Hastapeneko aurrekontua ikusi (frantsesez) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) KE.RS – 032.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, apirilaren 27an, astelehenarekin, 15:00etan, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BILKURA ARETORA BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ARRUABARRENA j. (Auzapezordeak),  LEGARDINIER and. […]