Zuntza dator

Berri ona, emari oso handia Hendaia osoan eskuragarri bilakatzen zaigu. 2016ko ekainean, Herriak zuntz optikoa hedatzeko programatze eta jarraitze hitzarmena sinatu zuen. Hedapena pixkanaka egin da 2017ko ekainaren hondarretik egun arte. Zure galdera guztiei arrapostua emateko, Orange truck delakoa zuregana datorkizu. Uztailaren 4 ostegunean ETa 5 ostiralean 11etatik 18etara, palmondoaren biribilgunean, LECLERC etorbidean. Etxean hitzordu […]

Legarralde eremuan laborantza eginen dabio

Egiaztaturik da, Legarralde eremua laborantza alorra izanen da. Laster, lau laborari hartuko ditu leku horrek. Orain dela 6 urte, Legarralde eremuan 400 bizitegi eraikitzea aurreikusia zen. 2019an, berriz, oso bestelako hautua egin du Herriko Etxeak. 11 hektareako laborantza eremu hori lurraldeko laborariei alokatuko zaie. SAFER erakundea ados agertu da SAFER erakundearen zuzendaritza batzordeak aldeko erabaki […]

Bilkura publikoa Elgarrekin 2019ko uztailaren 4an

Kotte Ecenarro, Maire d’Hendaye / Hendaiako Auzapezak Claude Olive, Président du Syndicat des Mobilités Pays Basque – Adour/ Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren Lehendakariak ont le plaisir de vous convier à une réunion publique atseginez gomitatzen zaituzte bilkura publiko batera Jeudi 4 juillet 2019 à 18h30 Mairie d’Hendaye, salle du Conseil, Place de la République 2019ko […]

Uztailaren 14ko oroimen zeremonia

Publikoa gomitatua da Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, eta Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak eta Defentsa solaskideak Festa Nazionala kari iraganen den oroimen zeremoniara gomitatzen zaituzte: 2019ko uztailaren 14an (igandea) – 11:45ean Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan.

Parekatzearen 20. urteurrena, ospa dezagun!

Uztailaren 12an ufatuko dugu ofizialki Peebles (Eskozia) eta Viana do Castelo (Portugal) hiriekin ditugun parekatzeen 20 kandelen gainean: 1999 – 2019! Ekitaldi ofiziala Herriko Etxean eginen da Portugal, Eskozia eta Arguedas hirien ordezkariekin, gurera etorri baitira! Urteurren horren inguruan besta egitarau bat proposatzen zaizue eta honako webgune honetan ikus dezakezue:  hendayefetelete – Frantsesez (leiho berria) […]

2019ko ekainaren 26ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, ekainaren 26an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and.,  (070.2019 zk. deliberamendutik 078.2019 zk.eta 081.2019 zk.ra), CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., […]

Guitaralde jaialdia “berrikusia”

Zirraraz eta talentuz beterik izan den 7 urteko lehen ziklo baten ondoren, Guitaralde festibalaren 8. aldi hau itxura bihotz berogarria hartzen ari da. Urte berri honek lehen kategoriako nazioarteko egitarau baten hastapena ekarriko du. Scott Henderson ospetsua fusio gitarraren ezin baztertuzko figura da, Chick Corea edo Joe Zawinul bezalako musikarien ondoan eman zen ezagutzera eta […]

Hegoaldea hiri-barnearen berritzeari bide egiten

Badira 18 urte higiezinen hiri proiektu handi hori abiatu zena eta azkenik gauzaturik dugu. Konplexutasun juridikoagatik eta arkitekturazko balentria izanik etorkizunerako erronka zuen. Halarik ere altxatua izan da erronka. Ekainaren 25 honetan ireki zen lehen aldiz “Hegoaldea” multzo horren bigarren zatia.  Hiriko zauri bat desagertu zaigu Oroitzen direnentzat, eraikin horren lekuan betoizko lauza bat genuen, […]

Hiru erretreta herriko eskoletan

Patrick COUET-LANNES, Lizardiko lehen mailako eskolaren zuzendaria, Nathalie PELAGE, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (Hondarraitzeko lehen mailako eskola) eta Véronique TREBUCHET, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (lehen mailako Jean Jaurès eskola) erretretarako eskubideaz baliatu dira. Bi irakasle horiek eta zuzendari horrek erretreta hartzen zutela eta Hendaiako Herriak ekitaldi bat antolatu zuen ekainaren 21ean. Ekitaldi horretan, Kotte ECENARRO […]

Simone Vilalta-k Herriaren medaila hartu du

Simone VILALTAk, senideez eta adiskideez inguraturik, Herriaren medaila jaso du ekainaren 21ean, ostiralarekin. Emozio handiko ospakizuna izan da herriko etxearen ezkongelan egin den hori. «Egun garrantzitsua dugu hala Simonerentzat nola Herri Biltzarrarentzat ere, egin zituen balentriengatik ohoratzen dugularik emazte besteak ez bezalako hau, bai eta Frantziaren alde borrokatu diren deserritu guztiak ere» erran du Kotte […]

Zerbitzu publikoak: solas hobekitzaileak Errepublikaren Lehendakaritzarekin

Hendaye se mobilise pour défendre le service public

Hendaiarrek Errepublikaren lehendakariari igorri zerbitzu publikoei buruzko eskariaren ondorioz, lehendakari jaunak bere kabineteari eskatu zion Hendaiako auzapezarekin harremanetan jar zedin. Harreman hori 2019ko ekainaren 19an, asteazkenarekin, egin zen lurraldeen kohesioaren ardura duen Errepublikaren Lehendakaritzaren kontseilariarekin. Berrogei minutuko elkarrizketa Berrogei minutu horietan, hendaiarrei zerbitzu publikoen desegiteak eragin dien “sumindura” azaldu zuen auzapez jaunak eta zehaztu zuen […]

Kultura eta arteko etorkizuneko hirugarren lekua bide onean da

Borderline Fabrika kultura eta arteko hirugarren lekuaren proiektuaren taldeak ekainaren 19an aurkeztu zuen SNCF Gares & Connexions delakoak egin “Open Gare” proiektu deialdiaren karietara geltokiaren lehengo ostatu zenaren lekuan kokatuko den proiektuaren lanen egoera. Célia ASSELIN, koordinatzaileak eta Ander FERNÁNDEZ komunikazioaren arduradunak gogora ekarri digute geltokiko auzoa berriztatzeko proiektu orokorraren barnean den urraspide horren oinarrian […]