2019ko erremonte profesionaleko nazioarteko zirkuitua

2019ko Erremonte Profesionaleko Nazioarteko Zirkuitua Hendaiara etorriko da, Daniel Ugarte frontoira, abuztuaren 2an, astelehenarekin, 21 orenetatik goiti. SEI ERREMONTISTA PROFESIONAL ONENEN AURKEZPENA  Urriza – Uterga – Ezkurra II  Etxeberria III – Ion – Agirrezabala Sartzearen prezioa 10 € da eta urririk 16 urte arteko haurrentzat. Txartelak lekuan berean erosi behar dira. Sarreren dirua Les Deux […]

Bi oilo oporretan mediatekan

Proiektua asteazken plana (leiho berria) delakoaren barnean egiten da. Izan ere, duen interes pedagogikoa ludotekako animazio taldeen eta geltokiko lehen mailako irakaslearen intereskoa gertatu da. Halatan, bada, bi oilo horiek momentuz oporretan dira eta eskola sartzea irailean eginen dute ikasturte osorako. Ikastaldi ingurukoen talde animatzaileak ere jarraituko du proiektua elikagaien hondakinen murrizketaren barnean.   Egitura […]

2019ko irailaren 18ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, irailaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 193,13 KB – nouvelle fenêtre) KE.RS –  477.2019 BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ […]

Zuntz optikoa: jadanik bizitegien % 64 horni litezke

Uztailaren 18ko ostegun honetan azken armairu optikoa kokatu dute Hendaian, guztira 40 direlarik. Azken hornidura hori kokaturik, beste 700 bizitegi gehiagok eskura ditzakete emari eta erabilera berritzaileak. Orotara, 9800 hendaiar etxe, enpresa eta saltegi dira internet zuntza bidez jaso dezaketenak. Aitzina ongi doan pixkanakako hedapena Eric ARDUIN, Hego Akitania Eskualdeko Orangeren ordezkaria, Eric BOZ, Landetako […]

Intzurako jostalekua arauetan emanik

Herriak, bere jostalekuak arauetan emateko daraman bidean, Intzurakoa berriztatu du aurki. Leku oso onean kokaturik da, ama eskolaren ondoan, Richelieu karrikaren 102. zenbakian; 200 m2 zabal da eta 2tik 12 urte arteko haurrentzako da.  Lanak lehendik ziren jostailuak aldatzea eta zola aldatzea izan dira. Lanen kostua: 50 000 € ZG. Hemendik egun batzuetara, piknikatzeko mahai-bankuekin […]

2019ko FFF Tour berriz ere ukanen dugu hondartzan uztailaren 27 eta 28an

2019ko FFF Tour 2019 (futbola) delakoak berriz ere eginen du geldialdia Hendaiako hondartzan uztailaren 27 larunbatarekin eta 28 igandean. Egitarauan badira hainbat animazio urririk, orori zabalik, txiki nola handientzat, lizentzia dutenentzat nola ez dutenentzat. Agindu bakar batekin, josta eta plazer hartzea.

Txingudi badiako hondakin handien bilketa

Hegaztien uhartearen kudeaketa barnean, Hendaiako Herriko Etxeak eta Abadia eremuak hondakin bilketa egin dute iragan uztailaren 5ean, ostiralarekin. Watersport center tokiko enpresarekin elkarlanean, hamar bat urririkako laguntzaileko talde bat bildu da, Abadiako eremuaren itsas hegiko zaintzaileen gidaritzapean, eta 2 orenetan 100etik gora kilo hondakin atera dituzte hegaztien uhartetik, itsasoak ekarriak. Urak ekarri hondakin horiek guztiak tokiko […]

Lidl «belaunaldi berriko» saltegia irekia

Lau hilabetez hetsirik izan ondoren, LIDL saltegiak berriz zabaldu ditu ateak. Zazpi urteko lan eta solasen ondoren, Herriaren sostenguarekin, azkenik hor dugu proiektu korapilatsu horren emaitza» azpimarratu du Christiane L’HIGUINER konpainiaren merkaturatze arduradunak. IRUDI BERRI BAT BEZEROENTZAT ETA LAN BALDINTZA HOBEAK LANGILEENTZAT Hendaian, Frantzia osoan bezala, konpainiak estrategia berria hartu du eta bere estandarrak aldatu […]

Hondartzarako hiribus berria uztailaren 13tik goiti

Herriak galde egin eta Euskal Hirigune Elkargoak hiribusen sarea azkartu du uda honetarako Hendaian. Uztailaren 13tik abuztuaren 18 bitarte, hondartzara eraman zaitzaten utz ezazu! HENDAIARRENTZAT URRIRIK Irandatz-Hiri barnea-Hondartza lotuko ditu elkarrekin eta hendaiarrei hiri barnetik hondartzara eramanak izateko aukera emanen die. Linea hori arratsaldero ibiliko da, 13:30etik 19:30era, 30 minutuz behin. Hendaiako biztanleek urririk balia […]

Nicolas Jolivot, Pierre Loti sariduna

Kotte Ecenarrok eta hautetsiek Herriko Etxean hartu dute Nicolas Jolivot 2019ko Pierre Loti sariduna “JAPON, à pied sous les volcans” Hongfei argitaletxeak argitaratu liburuagatik. Egitaraua: Nicolas Jolivot Serge Blanco talasoterapia zentroan dugu uztailaren 7 igandetik 14 igandera. (Talasoterapia zentroak eskaini saria) eta Hendaia eta Euskal Herria bisitatzeko baliatzen ari da egonaldia. Mintzaldi bat eskainiko dio […]

Zerbitzu publikoen itzulera

Bederatzi urtez herrian izan gabe, Eritasunen Asurantzarako Lehen mailako Kutxa eta Familia Laguntzarako Kutxa berriz ere herrira datozkigu handizki. Baionako Eritasunen Asurantzako Lehen mailako Kutxaren zuzendariak ekainaren 25eko gutun batez baieztatu digu Administrazio Kontseiluak onartu duela Eritasunen Asurantzako lehen mailako Kutxaren harrera bulego iraunkor bat kokatzea Hendaian. Bulego horrekin batera, Familia Laguntzarako Kutxaren harrera bat […]

Txipiroi besta: uztailaren 13an, Hondartza auzoan

Uztailaren 13an, larunbatarekin, Txipiroi besta udako lehen hitzordu handia da hendaiarrontzat… eta gure bisitarientzat! Zatoz Hondartza auzoko karriketara!. Elkar gaitezen eta hendaiar elkarteek urtero prestatzen dizkiguten txipiroi goxoak dasta ditzagun, egun horretan ezti nahi dugun eguraldiari begia luzatuz betiere! 11:30ean, parekatzearen 20. urteurrenaren karietara, Viana Do Casteloko dantzari eta abeslari portugaldarren ikuskizuna dugu Kasino ondoan […]