Errepublikaren omenaldia Jacques Chirac lehendakari ohiari

Egun dolu nazionaleko eguna dugu Jacques Chirac Errepublikaren lehendakari izan zenaren omenez, irailaren 26an ostegunean, hil baitzen. Haren oroimenean eta gure Errepublikaren protokoloa betez, minutu bateko isilaldia eginen dugu administrazio orotan 15 orenetan. Kotte ECENARRO auzapezak eta Herri Kontseiluak gonbidatzen zaituztete, hala nahi duzuen guztiak 15 orenetan Hendaiako Herriko Etxearen aitzinean biltzera Errepublikaren omenaldi horren egiteko.  

Hizkuntza Jokoak

Hurrengo gaualdiak: 2019ko urriaren 3an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean (ostegunarekin), 18 :30ean, Ondarraitz klubaren egoitzan Hendaiako Herriko Etxeko Gazte Informazio Bulegoak hizkuntza jokoak antolatzen ditu, parte hartzaileen arteko topaketak errazteko eta hizkuntza-adierazpena bultzatzeko, modu dibertigarrian eta giro goxoan. Hizkuntza joko hauek hilabetean behin programatuak dira, Ondarraitz klubaren egoitzan. 2 ordu inguru irauten dute. Dohainik dira.  […]

G7 gailurra: ezagun dira merkatariei kalte ordainak emateko moldeak

Ekintza Publikoaren eta Kontu Publikoen Ministerioak eta Ekonomia eta Finantzen ministroaren ondoko Estatu Idazkaritzak sinatu dute, egun, irailaren 25ean, Biarritzeko G7 gailurraren antolakuntzaren ondorioz galera handiak jasan dituzten merkataritza, eskulangintza eta zerbitzu enpresentzako laguntza bereziari buruzko ministerioaren zirkularra. Zirkular horrek zehazten ditu ekitaldi horren ondorioz kaltetuak izan diren merkatariei kalte ordaina emateko baldintzak. Kalte ordainak […]

Lehengo Haizpean zahar etxearen berritzea abian da

Irailaren 18ko Herri Kontseiluaren bilkuran, lanen gidaritza hitzarmen bat onartu da Herriaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren artean, Haizpean eraikina zaharberritzeko, Lizardi auzoko Mermoz karrikan. Herria lekuen jabea da eta 1800 m2  dituen eraikin hori zaharberritu nahi du eta ostatatze gabeko aisialdi harreren eta elkarteen erabileretarako egokitu, bai eta Giza Elkartasunen Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak ere han kokatzeko, […]

« Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak » Rubik konpainia

2019ko irailaren 21, larunbateko zure arratserako, Hendaiako Kultura Zerbitzuak guztiaz arduratu eta RUBIK-en azken sorkuntza proposatzen dizue «Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak». Zatozte saldoka euskal eta kataluniar artistez osaturik den eta Bilbotik zuzenean datorkigun konpainia hori ezagutzera! Horretarako, hitzordua ematen dizuegu 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian. Ikusgarri hori ZU-BI sareak sostengatzen du; Hendaiako Herriko […]

Europako Ondarearen Egunak

Ondarearen 36. Europar Jardunaldia 2019ko irailaren 21 eta 22an eginen da. Honako animazio hauek proposatzen dira Hendaian. Irailak 20, ostirala Ilunabarreko ibilaldi kontatua.  Asporotsttipi – Erlaitzaren Etxea. Turismo Bulegoan izena eman behar da. Irailak 21, larunbata Abadia gazteluaren bisita. Leku kopuru mugatua. Txartelak bertan erosi behar dira. Kultura ibilaldia “Au coeur de la cité basque” (Euskal […]

Igande bat Erlaitzean

2019ko irailaren 22an, igandearekin, Erlaitza, naturagune bikain hori, ibiltarientzat izanen da soilik. Goizeko zortzietatik arratseko zazpiak eta erdi arte joan zaitezke Erlaitzean lasai ibiltzera, motordun ibilgailu ororentzat hetsirik izanen baita. Ibilmolde eztientzat izanen da soilik!   Jardunaldi hori 64 Departamentu Kontseiluak antolatzen du, ohiko partaide anitzen laguntzaz, haien artean Hendaiako Herriko Etxea dugularik. Egitaraua

“Elgarrekin” aldagune multimodala

Hastera doaz hendaiako geltokiko lanak ; 2019ko irailaren 16tik urte hondarra arte iraunen dute Hendaiako geltokiaren antolaketaren aitzineko zenbait lan. Elgarrekin proiektuak aldagune multimodal bat sortuko du Hendaian, trenbidezko garraioa indartu eta nor bakoitzaren autoa ez bestelako garraio moldeak bultzateko. Helgarriago egin nahi ditu SNCF eta Euskotren geltokiak eta beste mugitzeko zerbitzuekin lotu (TER, Topo […]

Urri arrosa: bularreko minbiziaren aurka mobilizatzeko hilabetea

Badira 20 urte luze “Urri arrosa” izeneko jarduera ari dela jende guztia bularreko minbiziaren detekzioari buruz ohartarazten eta ikerketarako funtsak biltzen. Urriko hilabete hau emakumeen minbiziagatiko heriobide nagusia denaren inguruan mobilizatzeko aukera zaigu. Hona hemen Hendaia Turismo bulegoak eta hainbat eta hainbat partaidek (merkatariek, elkarteek, Kirolen Udal Bulegoak…) Hendaian proposatu ekitaldiak: Urriak 5 larunbata Errepublika […]

VELIBLEU, argindarrez lagundu bizikleta autozerbitzuz

Euskal Elkargoaren eta haren Mugikortasunen Sindikatuaren ekimenez, Velibleu zerbitzu berria irailaren 2az geroztik da eskuragarri euskal kostaldean. Bizikletaz mugitzea gero eta zabalduagoa da eta nor bakoitzaren autoaren ordezko mugitze bidetzat hartua da gero eta gehiago. 2019ko irailaren 2az geroztik, Euskal Elkargoak argindarrez lagundu bizikletak autozerbitzuz erabiltzeko sistema eskaintzen die biztanleei. Eskaintza hori Txik Txak euskal […]

Lanerako leku partekatua proiektu eramaileentzak 

Bere egitekoen artean, Hendaia-Euskal Herriko Enplegua eta Jarduna Laguntzeko Zentroak (Lan-Eko) lanerako leku partekatu bat irekiko du laster Intzurako jardun eremuan (Garraio bitartekarien eraikina, Lekueder karrika 16, Hendaian). Hendaian proiektuak daramatzatenak laguntzeko asmoz, laguntza zentroak jarduera bat sortu eta atxikitzeko proiektuetarako laguntza eta aholkularitza behar dituzten jendeak, kolektiboak eta enpresak har eta orientatzen ditu. Enpresari, […]

Irailaren 7an, zuen elkarteekin topatzeko aukera

Tokiko bizitzan ezin galduzko topagunea da elkarteen foroa, Herriko Etxeak antolaturik. Aurten, irailaren 7an, larunbatarekin, eginen da Daniel Ugarte pilotalekuan, 14etatik 18etara. Egun eta leku berean bilduko dira elkarte guztiak, hala kultura elkarteak nola kirol edo aisialdikoak… Hendaiar elkarteen mundua eta eskaintzen dituzten jarduerak ezagutu 19. aldi hau berriz ere gertatuko zaigu familiak eta elkarteak une […]