Téléthon: 9 974.19 € bildu dira

Hendaiarrak eskuzabal agertu zaizkigu 2019ko aldi honetan, emaitzak anitz emendatu baitira aitzineko urteetatik hona. Hendaiako AFM Téléthon elkartearen lanak eskertzen ditugu egin duen antolaketarengatik, bai eta elkarte anitzen engaiamendua ere: Gurutze Gorria, Lion’s club, Art is Folies, Club pleine forme, Carioca, Zumbra, Muxiko elkartea, Kantu, Denak lagun, Gospel etan, le petit théâtre de chechenia, Club […]

Kantu Txapelketa: 180 haur euskaraz kantuz, itsas ospitaleko egoiliarren alde

Abenduaren 8an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako eskolarteko 8. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Aurten, 180 bat haurrek parte hartu zuten txapelketan, Mattin Sorzabalbere (musika tresna anitzen jolea, irakaslea Lanetik Egina elkartean) eta Ander Fernandez (gitarrista, Rouge Elea konpainiaren eta Borderline Fabrika elkartearen kidea) musikari profesionalek lagundurik. Musikariek haurrak musikaz lagundu zituzten proiektu […]

Eguberri animazioz betea

Turismo eta Merkataritza Bulegoaren lantaldeak urte amaiera eder-ederra antolatu dizue. Opariak eta berrikuntzak dituzue eskura 2019ko abenduaren 9tik 2020ko urtarrilaren 5a bitarte. 2019ko UNE NAGUSIAK ABENDUAREN 7TIK URTARRILAREN 5ERA Bira-bira batek hartuko ditu, giro goxoan, haurrak eta gurasoak. Egunero ibiliko da, goiz eta arratsaldez, Gaztelu Zahar frontoian. 2019KO ABENDUAREN 9TIK 2020KO URTARRILAREN 3RA Merkataritza hamabostaldia […]

Herria 2024ko jokoen alde engaiatzen da

Paris 2024 antolatzeko batzordeak “Terre de Jeux 2024” labela atera du abentura olinpiko eta paraolinpikoan engaiatu eta kirolak beren herritarren egunerokoan duen lekua indartu nahi duten lurralde kolektibitateentzat. Hendaiako Herriko Etxeak urraspide horretara lotzea erabaki du, hendaiarrok parte har dezagun, nork bere ahalen arabera, Paris 2024 dinamikan. Izan ere, herriak aukera ederrak ditu horretarako: ur […]

Urri arrosa: 5163 € bildu dira

Emazteak bularreko minbiziaren detekzioaren alde ohartarazi nahi dituen “Urri arrosa” eragiketaren emaitza goiz honetan eman da turismo bulegoan. Philippe Kehrig, turismo bulegoaren lehendakariak, Frédéric Tranché, merkataritza eta turismo auzapezordeak, Jean-Michel Arruabarrena, gazteria eta kirolaren auzapezordeak, Louisette Calvo, Kirolen Udal Bulegoaren lehendakariak eta Jacky Termeau, Kirolaren Udal Bulegoaren diruzainak ofizialki eman diete bildu den diru kopurua […]

Téléthon, partekatu uneak!

Téléthon, elkartasuneko bost egun eri genetikoen, bakanen eta ezintasun handien sortzaile direnen alde.   EGITARAUA: Abenduaren lehena, igandea Gaztelu Zahar  frontoian (euria bada, udal dojora eramanen da) 10etatik 13etara: Zumbathon – Sartzea 10 € (Téléthon-arentzat) Abenduaren 6a, ostirala Mendi Zolan kulturgunean: 20etatik 23etara: “Kantu eta dantza” ikuskizuna Abadia gazteluan: 20etatik 21:30era: “La mort d’Agrippine” antzerkia – […]

2019ko azaroaren 14ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG –  583.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, azaroaren 14an, ostegunarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO […]

Gurasotasuna: Familien astea berriz ere hemen ukanen dugu azaroaren 20tik 24ra

Azaroaren 20tik 24ra Gurasoak, haurrak eta haurtzaroaren profesionalak bost egunez topatuko dira animazioekin, mintzaldiekin eta elkarrekin mintzatu eta partekatzeko tarteekin GEUZak eta haren partaideek artoski apailaturik. Gurasoak eta guraso izatera doazenak dituzten egitekoetan laguntzea, Hendaian diren udal eta elkarte egituretan proposatu jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea, gurasoei haurrekin izateko tarte bat eskaintzea…horra azaroaren 20tik 24ra […]

2019ko EUSKARAREN URTAROA: EHUN BAT EKITALDI EUSKARA BIZIARAZTEKO

Euskararen Urtaroaren helburua, euskararen erabilera sustatzea da. Herriko Etxe eta elkarteen elkarlanari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira, lurralde osoan, azaroaren 14tik 30era: ikusgarriak, mintzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, ibilaldiak… Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf – 936,15 KB – nouvelle fenêtre) Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan: 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi […]

Tokiko Hirigintza Planaren berritzea: galdeketa ireki da

vue aérienne d'Hendaye de la plage vers la baie de txingudi, au loin, la montagne de la rhune

Tokiko Hirigintza Planaren berritze proiektuari buruzko jendeen aitzineko galdeketa publikoa ireki da azaroaren 25, astelehenetik abenduaren 27 ostirala arte. Galdeketaren arduradun nagusia jendeak hartzeko prest izanen da herriko etxean, batzordeen aretoan, bigarren solairuan: azaroaren 27an, asteazkenarekin, 9etatik 12etara abenduaren 5ean, ostegunarekin, 14:30etik 17:30era abenduaren 11n, asteazkenarekin, 9etatik 12etara abenduaren 27an, ostiralarekin, 14:30etik 17:30era abenduaren 21n, larunbatarekin, […]

Azaroaren 11ko ospakizuna: Herriak Pierre Ampen omentzen du

Azaroaren 11 honetan, Nazioak Frantziaren alde hil guztiak omendu zituen eta bereziki Frantziaren alde kanpoko eragiketetan hil soldaduak bereziki. Herriak, oroitzarre egun horretan, Pierre Ampen, 1968. urtean «La Minerve» itsaspekoan hil zena, omendu nahi ukan zuen, geure artean genituelarik haren Gérard anaia eta familia. »Pierre Ampen gure adiskidea, lagunek «Pépite» deitzen zutena, 18 urte bete […]

Hiztegia eskuan, euskara ahoan!

10 gai berri eskuragarri sakeleko hiztegi bilduman. Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Baiona, Miarritze eta Hendaiako Herriko Etxeen arteko lankidetza baten baitan ekoiztutako sakeleko hiztegi bilduma osatua izan da. Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide […]