Eskoletako menuak Irailaren 1ean asteartea Urriaren 2an ostirala

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi,  Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. MENUA 2020ko irailaren 1etik 4ra Irailaren 1ean (asteartea) Pastanari porroskatuak (tokikoak) Espagetiak (bio) Boloniako eran “Petit moulé” baratxuri eta belar finezko gasna Sasoiko fruitua Irailaren 2an (asteazkena) Erremolatxak (bio) Abadio xerra meunière erara limoiarekin Garia barazkiekin “Fondu Président” gasna Sagar konpota […]

Covid-19aren bigarren detekzio saioa abuztuaren 26an

Akitania Berri Eskualdeko Osasun Agentziak eta Hendaiako Herriko Etxeak Covid-19aren beste detekzio saio bat antolatuko dute urririk abuztuaren 26an, asteazkenarekin, 14etatik 16etara. Medikuntza taldea Jean Jaurès eskolaren aterpean kokatuko da. Sartzea Pierre Loti karrikatik. Hendaiako Herriko Etxeak logistika laguntza ematen du urraspide honetarako. Nola eginen da detekzio saioa? Egin nahi dutenek nortasun agiria ekarri behar dute, […]

Espainiako etorbideko lanak; Elgarrekin aldagune multimodala

2020ko abuztuaren 10etik goiti, Hendaiako tren geltokiko aldagune multimodalaren antolaketa lanen mandatua duten enpresek Espainiako etorbideko gainaldea antolatzeko lanei ekinen diete. Eragiketa horren xedea etorbidearen izaera aldatzea da, batez ere geltokiarekin lotuko duen bi norabideko bizikleta bidea eginez. Lan horiek bi hilabetez luzatuko dira eta inguruko zirkulaziorako eta SNCF PLEITA gunera sartzeko trabagarri gertatuko dira. […]

Beltzenea trinketeko pala txapelketa

Beltzenea trinketeko pala txapelketa Hendaiako Herriko Etxeak antolatu du eta abuztuaren 11n, asteartean, bururatuko da lehen sailaren finalarekin. Xabi Zamora kirol zerbitzuko teknikariak prestatu du lehiaketa ezarriak diren osasun baldintzak izanik ere. Uztailan abiatu zen txapelketa zuzeneko kanporaketeko moldean, eta 32 talde bildu dira lehiaketara,hiru kategoriatan. Emaitzak saila: Bixente Hiriart- Xanti Esnaola 40 Alain Aguinaga […]

Detekzio kanpaina ostegunean herrian

Hetsialditik ateratzeari loturiko nazio mailako test egite estrategiaren harira, Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziak Covid19a detektatzeko zenbait ekintza egitea erabaki du, urririk (Erien Asurantzak % 100ean hartzen du bere gain) eta errazki turismo egonlekuetan eta turistei harrera egiten zaien lekuetan. Hendaiako Herriko Etxea osasun urraspide horretara lotu nahi izan da, noski. Hartara, kanpaina bat antolatu […]

Batzordeak

bandeau-home-jumeaux

UDAL BATZORDEAK Hendaian zenbait batzorde osatu dira. Auzapezordeak gidatzen ditu eta zerbitzuburuek parte hartzen dute. Beharren arabera biltzen dira. KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA Michelle MOUNIOS-ADURRIAGA and.,  Nicole BUTORI and., Claire LEGARDINIER and., Claudie ROMAN and., Itziar AIZPURU and., Maika HARAMBOURE and., Marie CEZA and., Paulo ARZELUS ARAMENDI j., Xabier MANTEROLA j.,  Peio POUYFAUCON j., Jean-Baptiste […]

Covid-19aren detekzio testa urririk abuztuaren 6an, ostegunarekin

Osasunaren Eskualde Agentziak galdeginik, Hendaiako Herriko Etxeak Covid-19 birusaren detekziorako zentro bat emanen du plantan, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 14:00 orenetatik 17:00 orenetara. Jean Jaurès eskolan kokatuko da, De Gaulle jeneralaren etorbidean. Herrian kasurik agertu ez bada ere, urririk den halako ekintza motak birusaren nondik norakoa ikusteko aukera ematen digu, bai eta kasu positibo berriekin harremanetan […]

2020ko uztailaren 29an, asteazkenarekin, 18:30ean egin Herriko Kontseiluaren Bilkuraren Bilduma

Erref. KE.IG – 256.2020 2020. urtean, uztailaren 29an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., NAVARRON and., AIZPURU […]

Guirec Soudée, Pierre Loti sariaren irabazle

Kotte Ecenarro eta hautetsiek Herriko Etxean hartu dute Guirec Soudée, 2020ko Pierre Loti lehiaketaren irabazlea “Le monde selon  Guirec et Monique, un marin, une poule, un incroyable voyage” bere liburuarengatik, Flammarion argitaletxean argitaratua. Eskaintza Ulysse liburudendan ukanen duzue, Itsas Etorbidearen 2an, liburuaren eskaintza idazten, uztailaren 31n, ostiralarekin. Bretoi gaztea da, tematsu eta bere ametsak bazter […]

Haur ttipia hartzeko moduak eskatzeko dosier bakarraren funtzionamndu araudia

Helburuak: Harrera modu bat xerkatzen duten familien egitekoa erraztea, Gurasoei, beren haurrarentzat egokien den harrera modua jakinaren gainean hautatzen laguntzea, Guraso bakoitzari, zaintza modu bat sistematikoki eskaintzea, Harrera eskaria zehazkiago neurtzea. Zein zerbitzutan Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia) Dongoxeniako Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia) Etxe Haurtzainen Bitartekariak – Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartea «Au clair de […]

Hondartzako bitartekariak osasun arauak betearazteko

COVID 19 krisiaren peko udaldi honetan, Hendaiako Herriko Etxeak 8 gazte kontratatu ditu udako lan oso berezia egin dezaten: hondartzako bitartekari lana, hain zuzen ere. Uztailaren 9tik goiti, Cylia, Maiana, Tom, Xan, Xabier, Esteban, Pablo eta Philippe hondartzan zehar dabiltza eta erabiltzaileengana hurbildu eta osasun eta distantzia arauak ekartzen dizkiete gogora. 14:00 orenetatik 18:00 orenetara, […]

Hondakinak: espaloia ez da zakarrontzia!

Udaldian, Euskal Hirigune Elkargoak, hondakinei balioa ateratzearen ardura duelarik, borondatezko ekarpen-guneen (edukiontzi kolektiboak, eta ez indibidualak) bilketaren maiztasuna areagotu du, bereziki hondartza aldean. Astean 4 aldiz etxeko hondakinak (astelehen, astearte, ostegun, larunbatetan) Astean 2 aldiz hondakin sailkatuak sasoiaren gorenean (ostegun eta larunbatetan) Kartoien bilketa atez ate profesionalentzat eginen da astean 3 aldiz (astelehen, asteazken, ostiraletan). Merkatariek aski dute honako […]