Euskaraldia 2020: bigarren edizioa abian!

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da Euskaraldiaren 2. edizioa. Egitasmo horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioak herriko etxeak, herrien arteko sindikatuak eta beste egitura publikoak, baita ere elkarteak, saltegiak eta enpresak entitate […]

GEUZak Aste Urdina antolatzen du urriaren 6tik 8ra

GEUZarentzat, aste urdina antolatzen duten partaideentzat bezala, ez pentsatzekoa zen aste hori bertan behera uztea. Atxiki dute, beraz, egitarau murriztu eta egokitu batekin, halere, osasun aginduak betetzeko. Aurten, aste urdinak isolamenduari egiten dio leku berezia. Izan ere, konfinamendu garaian adineko jende anitz bakarrik gertatu dira etxean, hurbilekoengandik bereizturik. Une nagusiak Urriaren 6a, asteartearekin, eta 8a, […]

Jokoen lurra

Hendaye est labellisée Terre de Jeux

Aurkezpena Jokoen lurra Hendaian Urrezko bolondresak Parte hartzen dut Kontakta gaitzazu Hendaiak ofizialki du «Terre de Jeux 2024» (Jokoen lurra 2024) labela. Hendaiak, engaiamendu horren bidez, talde dinamika bat bultzatu nahi du eta hendaiar orori jokoen zirrarak sentiarazi nahi dizkie eta ahal beste jenderi abentura olinpiko eta paraolinpikoa berehalatik bizitzeko aukera eman. Heldu diren 4 […]

Urria arrosaz datorkigu bigarren aldiko

Hendaia bularreko minbiziaren prebentzio eta detekzio kanpainari lotuko zaio datorren urrian URRIA ARROSAZ ekimenarekin. Minbiziaren aurkako Ligaren Departamentuko Batzordearekin elkarlanean, Hendaiako Herriak eta partaide diren hainbat eta hainbat merkatarik ekintzak, kirol animazioak eta mintzaldiak proposatzen dituzte. Une nagusiak Urriaren 3, 17 eta 31eko larunbatak – 17:45 “Abadiako anderea”: Virginie, Antton Abadiaren emazte zenaren bizitzari buruzko […]

2020ko irailaren 24an, 18 :30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 334.2020 2020. urtean, irailaren 24an, ostegunarekin, 18:30 orenetan, herri kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINATand., ARRUABARRENAj., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak) – ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT […]

Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa eta Familia Laguntza Kutxa harleku berean bildurik

Irailaren 22ko astearte honetatik goiti, Familia Laguntza Kutxa Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa ere dagoen Herriaren lokaletan kokatu da, Elorri xuri karrikaren 10ean. Bi kutxa horiek koordinaturik ematen duten harrera hori hexagonoan irekitzen den bigarrena da Gard departamentuko Beaucaire hiriarenaren ondoren. Gizarte asurantzako bi erakunde horiek elkarlana azkartu eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu hurbila eskaintzen diete, […]

COVID 19: herria gorrira sarturik dugu

Irailaren 12ko larunbat honetan prefetak eman aginduak jende anitz ibiltzen diren Hendaiako zenbait zonatan musukoa baitezpadakoa bilakatu ondoren, Herriak bere zaintza batzordea eman du berriz abian. Izan ere, irailaren 14ko astelehen honetan, gidaritza batzordekideek bildu eta puntua egin dute prefetaren agindua Herriko Etxera heldu bitartean, ez baitzaigu oraindik heldu. Halatan, bada, prefetaren xehetasunak jaso bitartean, […]

Intzurako industrialdea: lanak abian dira

Hendaiako Intzura industrialdea birkalifikatzeko lanak astelehen honetan, irailaren 14an, hasiko dira eta udaberrian bururatuko. Helburua: industrialde hori lanpostu ekarle handia, «21.mendeko jardun eremua» bilakatzea. «Euskal Hirigune Elkargoak, bere ekonomia politikaren barnean, ekonomia ekoizlea sostengatzeko asmo handiko hautua egin du, lanpostu kalifikatuen eta jardunen dinamikaren bermetzaile baita hori. Hendaiako Intzura industrialdeko birkalifikatze lanak atal horretan sartzen […]

Osasun egoerari egokitu sartzea

Irailaren leheneko astearte honetan, Hendaiako lehen mailako 10 eskola publikoak ikasleak, irakasleak eta udal langileak hartzeko prest genituen COVID-19 pandemiari loturiko osasun protokoloa zorrozki betez. Hona hemen sartze horren puntua Nicole Butori Hezkuntzaren, Eskolaren eta Ikastaldi Ingurukoaren ardura duen auzapezordearekin. Nola ikusi duzu sartze berezi hori? Sartzea arazorik gabe egin da. Halarik ere, ez da […]

Berriz baina daiteke

Berriz ere baina daiteke Hendaiako Hondarraitz hondartzan abuztuaren 31 astelehen honetatik goiti. Abuztuaren 29ko informazioak Azken orduetako euriteak direla eta hondartzako ura, aldi baterako, zikinegi izan liteke bainurako. Halatan, bada, Herriak, abuztuaren 29 larunbat honetan, arrisku oro desagertu arte bainua eta ur jarduera guztiak debekatzen dituen udal agindua eman du. 704-2020 Herri Agindua 2020ko abuztuaren […]

2020ko abuztuaren 26an, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 295.2020 2020.urtean, abuztuaren 26an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY […]

Udalaren komunikazioa: zure iritzia interesatzen zaigu

Herriak komunikatzeko duen manerari buruzko iritzi galdeketa bat eman du abian.  Herritartasunari eta parte hartze demokraziari buruz daraman politikaren barnean, udalak herritarrengana egiten dituen komunikazio jardueren eragina ebaluatu nahi luke. Komunikatzeko duen moldeak hendaiarren beharrei erantzuten ote die? Zuei da erratea lineako galdetegiari erantzunez irailaren 15 bitartean. Egiten zaizkizuen 16 galderen artean, informazioa biltzen duzuen moduaz […]