Aparkatzea, arauak zehatzak dira

Herri Kontseiluan 2019ko maiatzaren 22an eman deliberamenduaren ondoan, Hendaiako Herriko Etxeak hemen beherean jakinarazten dizkizu hartu diren erabakiak. Arauak Eremuak Eremu urdina: hiri barnea Hiri barneko eremuan: ez da aldaketarik Eremu gorria: hondartza Eremua hiru azpieremutan banaturik da: azpieremua – itsas hegia: urte osoan ordainpean Itsas etorbidearen eta Zokoburuko aparkalekuaren eremua da azpieremua – ordainpean […]

2019ko erremonte profesionaleko nazioarteko zirkuitua

2019ko Erremonte Profesionaleko Nazioarteko Zirkuitua Hendaiara etorriko da, Daniel Ugarte frontoira, abuztuaren 2an, astelehenarekin, 21 orenetatik goiti. SEI ERREMONTISTA PROFESIONAL ONENEN AURKEZPENA  Urriza – Uterga – Ezkurra II  Etxeberria III – Ion – Agirrezabala Sartzearen prezioa 10 € da eta urririk 16 urte arteko haurrentzat. Txartelak lekuan berean erosi behar dira. Sarreren dirua Les Deux […]

2019ko irailaren 18ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, irailaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 193,13 KB – nouvelle fenêtre) KE.RS –  477.2019 BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ […]

Udal lokal bat Kanetan Hendaitz elkartearentzat

Uztailaren 15ean, astelehenarekin, Herriak ofizialki utzi du Hendaitz elkartearen esku, Zentro Mediko Psikopedagogikoa izan zenaren Kanetako lokala, luza litekeen urtebeteko epe baterako. Kotte ECENARRO auzapezak, Richard IRAZUSTA, Bizitegien eta Elkartasunaren ardura duen auzapezordeak eta Jean-Michel ARRUABARRENA, Gazteria eta Kirol auzapezordeak eman dizkiete lokalaren giltzak Julen ROBIDART elkartearen buruari eta elkartekideei. URRIRIK UTZI lokala 98 m2 […]

Txingudi badiako hondakin handien bilketa

Hegaztien uhartearen kudeaketa barnean, Hendaiako Herriko Etxeak eta Abadia eremuak hondakin bilketa egin dute iragan uztailaren 5ean, ostiralarekin. Watersport center tokiko enpresarekin elkarlanean, hamar bat urririkako laguntzaileko talde bat bildu da, Abadiako eremuaren itsas hegiko zaintzaileen gidaritzapean, eta 2 orenetan 100etik gora kilo hondakin atera dituzte hegaztien uhartetik, itsasoak ekarriak. Urak ekarri hondakin horiek guztiak tokiko […]

Aldagune multimodalaren lanen hastapena irailean

Uztailaren 4an, ostegunarekin, Chantal Kehrig lehen auzapezorde eta garraioen ardura duen Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariordeak, Jean-Pierre Echegaray aldagune multimodalen ardura duen Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariordeak eta Romain Mathey Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren misio arduradunak jendeekiko elkar aditzearen bilana aurkeztu dute eta heldu den irailean hasiko diren lanen nondik norakoa azaldu. […]

Hondartzarako hiribus berria uztailaren 13tik goiti

Herriak galde egin eta Euskal Hirigune Elkargoak hiribusen sarea azkartu du uda honetarako Hendaian. Uztailaren 13tik abuztuaren 18 bitarte, hondartzara eraman zaitzaten utz ezazu! HENDAIARRENTZAT URRIRIK Irandatz-Hiri barnea-Hondartza lotuko ditu elkarrekin eta hendaiarrei hiri barnetik hondartzara eramanak izateko aukera emanen die. Linea hori arratsaldero ibiliko da, 13:30etik 19:30era, 30 minutuz behin. Hendaiako biztanleek urririk balia […]

Ludotekaren opor egitaraua

Udal ludoteka elebidunak bere «Ludoland» egitaraua aurkeztu du, 6 eta 13 urte arteko haurrentzat. Uztailaren 8 astelehenetik abuztuaren 2 ostiralera bitarterako.  Geltokiko lehen mailako eskolan kokaturik da, Doléac karrikan, ludoteka eta astelehenetik ostiralera izanen da zabalik, 14:30etik 17:30era. Haurrak ur jokoetan, mahai jokoetan eta kirol jokoetan aritu ahalko dira, bai eta eskuzko jardueretan, hala nola […]

Zuntza dator

Berri ona, emari oso handia Hendaia osoan eskuragarri bilakatzen zaigu. 2016ko ekainean, Herriak zuntz optikoa hedatzeko programatze eta jarraitze hitzarmena sinatu zuen. Hedapena pixkanaka egin da 2017ko ekainaren hondarretik egun arte. Zure galdera guztiei arrapostua emateko, Orange truck delakoa zuregana datorkizu. Uztailaren 4 ostegunean ETa 5 ostiralean 11etatik 18etara, palmondoaren biribilgunean, LECLERC etorbidean. Etxean hitzordu […]

Bilkura publikoa Elgarrekin 2019ko uztailaren 4an

Kotte Ecenarro, Maire d’Hendaye / Hendaiako Auzapezak Claude Olive, Président du Syndicat des Mobilités Pays Basque – Adour/ Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren Lehendakariak ont le plaisir de vous convier à une réunion publique atseginez gomitatzen zaituzte bilkura publiko batera Jeudi 4 juillet 2019 à 18h30 Mairie d’Hendaye, salle du Conseil, Place de la République 2019ko […]

Parekatzearen 20. urteurrena, ospa dezagun!

Uztailaren 12an ufatuko dugu ofizialki Peebles (Eskozia) eta Viana do Castelo (Portugal) hiriekin ditugun parekatzeen 20 kandelen gainean: 1999 – 2019! Ekitaldi ofiziala Herriko Etxean eginen da Portugal, Eskozia eta Arguedas hirien ordezkariekin, gurera etorri baitira! Urteurren horren inguruan besta egitarau bat proposatzen zaizue eta honako webgune honetan ikus dezakezue:  hendayefetelete – Frantsesez (leiho berria) […]