Araudia

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako sar hitza: PRINtzIPio orokorra Herritarren parte hartze urraspide bati jarraikiz, Parte Hartze bidezko Aurrekontu bat plantan ematearen xedea herritarrei Hendaiako Herriko Etxearen inbestimendu aurrekontuaren zati bat zertan erabiliko den erabakitzen parte hartzeko aukera ematea da. Halatan, bada, parte hartze bidezko aurrekontuak herritarrei erabaki eskubidea eta inoiz ikusi gabeko […]

Aparkatzea: ez ahantz harpidetza berriztea

Aparkatzea arauturik dugu astelehenetik igandera bitarte, urte osoan zehar, Hondarraitz auzoko zenbait sektoretan eta Herri Barnean. Urte osorako zure aparkatze abonamendua berritzeko garaia duzu orain edo, oraindik ez baduzu abonamendua eginik, egin dezazun. Partikular eta profesionalek bi eskaintza dituzte zenbait eskubiderekin Abantailadun tarifa urtean 15 €tan. Hendaian bizi bazara (bizitegi nagusia edo bigarren bizitegia) edo enpresa edo […]

Besten Udal Batzordearen oharra

Egun bizi dugun osasun egoera eta hari lotu debekuak direla eta Besten Udal Batzordeak 2021eko BIXINTXO ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki behar ukan du, ondikoz. Pelloten eskolen ibilaldia, arroltze moleten lehiaketa, tanborrada, hendaiar abesbatzak, mus txapelketa, pilota partidak ez dira, beraz, aurten eginen. Batzordekide guztiok ditugu urtero urte hastapeneko ezin utzizko hitzordu hau besta […]

Simone Vilalta joan zaigu

Galera handia Hendaiako herriarentzat. Simone Vilalta 2021eko urtarrilaren 1ean joan zen eta hutsune handi bat utziko du. Vilalta andereak 2019ko ekainaren 21ean jaso zuen Hiriko domina, erresistentea zen aita laguntzeagatik 1943an atxilotutako emakume bikain hura ohoratuz. Simonek bi urte eman zituen kontzentrazio-esparruan, batez ere Ravensbrücken. 1945eko apirilean ihes egin zuen eta ezkutatu egin zen Armada […]

Eskoletako menuak 2021eko urtarrilaren 04tik 29rako astea

Menuak, Hendaiako eskola publikoetan: Geltokia, Jean Jaures-Hiri barnea, Hondartza, Lizardi eta Joncaux-Boulaert. 2021eko urtarrilaren 04tik 08rako astea Urtarrilaren 04an (astelehena) Beterrabak (Bio) Lasagnak boloniar erara – ALERGENOA : ESNEA GARIA / GLUTENA ARRAUTZA APIOA Ilar leka horiak Vache qui rit – ALERGENOA : ESNEA Txokolatezko natillak (Bio) – ALERGENOA : ESNEA Urtarrilaren 05ean (asteartea) Irrisa […]

Hondakinen sailkapena: zaku horien 2021eko banatze egunak

Hego Lapurdin Bil ta Garbiren ordezkapena egiten duten sailkapenaren enbaxadoreak hilero izaten dira lurraldeko hondakindegietan erabiltzaileei zaku horiak emateko eta sailkapenaren garrantziaz ohartarazteko. Jadanik kutxa horia ez dutenei zaku horiak banatuko zaizkie Hendaiako Txakamartegiko bideko hondakindegian (ikus gure mapa elkarreragilea). Gogoan hartu beharreko datak 8:30etik 12:30era eta 13:15etik 17:30era Txakamartegiko bideko hondakindegian · Urtarrilaren 30ean […]

2020ko abenduaren 16, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

KE.IG – 446.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, abenduaren hamaseian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., NAVARRON […]

2020ko abenduaren 16ko kontseiluaren bilkura agiria

Kontseiluaren urteko azken bilkura atzo egin zen eta 20 puntu aztertu zituen, guztiak aho batez bozkatuak alde batera uzten baditugu Euskal Herriko Bizitegien Tokiko Plana (BTP-PLH) onartzean izan ziren bi abstentzioak; gai horretan mintzaldi anitz izan dira. Joera politiko guztiek ukan dute lurraldean egiazko arazo dugun gai horretaz mintzatzeko aukera. 2020-2025 aldirako 2656 bizitegi egiteko […]

Osasun neurriak: azken berriak

Abenduaren 15 (asteartea), 8:30 Etxeratze agindu denboran deskargatu eta bete beharreko agiria Barne Ministerioak linean jarri du ateratzeko frogagiriaren bertsio berria. Dokumentu hau derrigorrez eduki behar duzue, 20:00ak eta 6:00ak bitartean ateratzen bazarete. Klikatu salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiria deskargatzeko Abenduaren 14an, astelehenarekin, 16:30ean 2020ko abenduaren 15etik goitiko agindu berriak Adingabeen kirol jardunetarako Kirol jardunak ez […]

Berriak ala gezurreria: «muga gainditzen duen» «gazteentzako» gida

Info ou Intox : un guide “jeunes” qui “dépasse la frontière”

Segurtasunerako tokiko batzordean, «mendekotasun jokamoldeei aitzina hartzeko eta haien aurka borrokatzeko eta arriskuak gutxitzeko lantaldean» gogoetan aritu dira gazteei bi gurpilen, trotineta elektrikoen eta mendekotasun jokamoldeen (alkohola eta drogak) gaineko araudiei buruz ematen zaien informazioaz. Hausnarketa horrek 14-15 urtekoentzako gida baliagarri bat egitera eraman du. Muga hor dugunez eta Frantzian eta Bidasoaz bestalde, Irun eta Hondarribin, […]

Pierre BENSUSAN-en abenduaren 19ko kontzertua EZEZTATUA

Pierre BENSUSAN-en abenduaren 19ko kontzertua EZEZTATUA, gobernuaren azken neurriengatik. Pierre Bensusan-en kontzertua eginen da. Antzerkiak abenduaren 15ean berriz zabaltzearekin, Hendaiako Herriko Etxeak kontzertu bikain hori atxiki nahi ukan du, betiere osasun egoerari loturiko aginduak betez. Hasiera batean 2020ko abenduaren 12rako zen aurreikusia, baina azkenean abenduaren 19an izanen da, 19:00 orenetan, Mendi Zolan kulturgunean. Pierre Bensusan musikagilea […]

Gai zerrenda – 2020ko abenduaren 16 asteazkeneko bilkura

I – 2020KO AZAROAREN 18KO HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 137.2020 – Herri Kontseiluak eman ordezkaritaz auzapezak hartu erabakiak 138.2020 – Horniduretatik hartzea – Besta Batzordearen auzibidea 139.2020 – Aurrekondu nagusia – 4. aldaketa erabakia 140.2020 – 2021eko hastapeneko aurrekontuaren aitzinetik inbestimendu gastuak egiteko baimena Txostengilea: Richard IRAZUSTA j. […]