Herriak energien taldekako erosketa zerbitzuaren eskaintza berritu du.

Informazio bilkura azaroaren 7an (osteguna), 19:30etan, Antoine d’Abbadie entzun-aretoan Hendaiako Herriko Etxeak herriko familiei eta enpresei luzatzen die gonbita elkartu eta energia fakturan aurrez dezaten eta %100ean berde den argindarra balia ahal dezaten Aldi berean, argindar, gas eta argindarrez lagundu bizikleten fakturan aurrezteko aukera emateko: Hendaiako Herriaren taldekako erosketak. Ekintza horretan, Hendaiako familia eta enpresek […]

Aldagune multimodalaren lanen bisita

Alain Iriart, Euskal Elkargoaren saneamendu eta euri uren ardura duen lehendakariordeak bultzaturik, De gaulle etorbidearen bisita egin dute urriaren 22an, asteartean, berak eta Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig lehen auzapezordeak, elkargoaren teknikariek lagundurik. De Gaulle jeneralaren etorbideko saneamenduaren eta edateko uraren sareen lanak egin bidean dira. Lan horiek Euskal Elkargoak inbestimendurako duen urte zenbaitetarako […]

«Dantza arratsa» Baionako Illicite Konpainia

Hendaiako Herriko Etxearen kultura zerbitzuak, Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, eskapaldi bat proposatzen dizu «Dantza arrats» batean, Illicite Bayonne konpainiak aurkezturik. Konpainia hau 2015ean sortu zen eta Baionan da kokaturik; Fabio Lopez koreografoa du zuzendari, izan ere, Malandain Ballet Biarritz dantza taldean dantzari aritu zena. Hainbat erritmotako lau piezen inguruan antolaturik, dantza ikuskizun horretan, gorputza eta […]

2019ko urriaren 16ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 199,91 KB – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 538.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urriaren 16an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. […]

Meteorologia egoerak aldarazi du “Hendaia arrosan” lasterketa

Badira 20 urte luze “Urri arrosa” izeneko jarduera ari dela jende guztia bularreko minbiziaren detekzioari buruz ohartarazten eta ikerketarako funtsak biltzen. Urriko hilabete hau emakumeen minbiziagatiko heriobide nagusia denaren inguruan mobilizatzeko aukera zaigu. Hona hemen Hendaia Turismo bulegoak eta hainbat eta hainbat partaidek (merkatariek, elkarteek, Kirolen Udal Bulegoak…) Hendaian proposatu ekitaldiak: Urriak 16 asteartea Denak […]

Aste urdin belaunaldiarteko eta mugazgaindikoa 2019

GEUZak aste urdina antolatzen du urriaren 7tik 12ra. Horren karietara, adinekoekin aritu ohi diren partaideak (GEUZa, Haizpean zahar etxea, CASER egoitza, Denentzat gizarte zentroa, …) mobilizatzen dira.  Aste horretan, adinekoentzako hainbat animazio antolatzen dira, gure gizartean adinekoek duten gizarte zeregina eta lekua berresteko. Aste urdin horren gidalerroa belaunaldiartekoa izanen da, sukaldaritza lehiaketa batekin, Hendaiaren historiari […]

SDIS zentroak Hendaian formatzen ditu hego-mendebaldeko zona osoko urpekariak

Herriak ohitura duen bezala hartu ditu urpekaritzako “Sécurité civile de niveau 1” (1. mailako segurtapen zibila) deitu formakuntzaren diploma jaso berri duten 2019. urteko suhiltzaileak. SDIS 64 izeneko zentroa da Akitania Berri osoan eskafandralari autonomo arinen formakuntza emateko baimena duen zentro bakarra eta ia lau astez aritu da Gers, Gironda, Garona Garaia, Vienne eta Pirinio […]

Txingudi Korrika lasterketa

Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN XXI. ALDIA antolatuko dute 2019ko urriaren 5ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean. Irristailukoak oinezkoen lasterketa baino 10 minutu lehenago abiatuko dira, hau da, 16:20an. […]

Hizkuntza Jokoak

Hurrengo gaualdiak: 2019ko urriaren 3an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean (ostegunarekin), 18 :30ean, Ondarraitz klubaren egoitzan Hendaiako Herriko Etxeko Gazte Informazio Bulegoak hizkuntza jokoak antolatzen ditu, parte hartzaileen arteko topaketak errazteko eta hizkuntza-adierazpena bultzatzeko, modu dibertigarrian eta giro goxoan. Hizkuntza joko hauek hilabetean behin programatuak dira, Ondarraitz klubaren egoitzan. 2 ordu inguru irauten dute. Dohainik dira.  […]

G7 gailurra: ezagun dira merkatariei kalte ordainak emateko moldeak

Ekintza Publikoaren eta Kontu Publikoen Ministerioak eta Ekonomia eta Finantzen ministroaren ondoko Estatu Idazkaritzak sinatu dute, egun, irailaren 25ean, Biarritzeko G7 gailurraren antolakuntzaren ondorioz galera handiak jasan dituzten merkataritza, eskulangintza eta zerbitzu enpresentzako laguntza bereziari buruzko ministerioaren zirkularra. Zirkular horrek zehazten ditu ekitaldi horren ondorioz kaltetuak izan diren merkatariei kalte ordaina emateko baldintzak. Kalte ordainak […]

Lehengo Haizpean zahar etxearen berritzea abian da

Irailaren 18ko Herri Kontseiluaren bilkuran, lanen gidaritza hitzarmen bat onartu da Herriaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren artean, Haizpean eraikina zaharberritzeko, Lizardi auzoko Mermoz karrikan. Herria lekuen jabea da eta 1800 m2  dituen eraikin hori zaharberritu nahi du eta ostatatze gabeko aisialdi harreren eta elkarteen erabileretarako egokitu, bai eta Giza Elkartasunen Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak ere han kokatzeko, […]