Oposizioaren iritzi orria

Hendaiar maite horiek, Atzean dugu jadanik 2020. urtea, nolako urtea 2020 hori! Nork asma zezakeen iragan martxoan gu guztion bizitza hala aldatuko zenik… Guztiok izan gara, gutxi edo aski, birusak jorik eta oraindik badugu zalantzarik etorkizunerako ere; horregatik, zuen ondoan gaituzue, oposizio eraikitzailea egiten Hendaiaren eta hendaiarren alde beti. Ongi gogoan ditugu birusak pertsonalki edota […]

Gehiengoaren iritzi orria

Hendaiarrekin egin 2021ean sartu gira ! Urte aldaketa desiragarria edo beldurgarria ? Nola ausartu 2021 urte ona opatzen ? Urtarrila hilabete honetan, pentsatu nahi dugu azken hilabeteetan, pertsonalki nahiz profesionalki, hunkituak izan diren Hendaiar guztiei. Historiako liburuek garai berri hau gogoratuko dute, bizitzako plazer sinpleenentzako trabagarria, gure jarduera ekonomiko, elkarte, familiar edo egunerokoetarako hunkigarria. Neurri […]

Guitaralde 2021: 10 urte jadanik!

2021ko apirilaren 9 honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin animazioen eta besten arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde festibalaren hamargarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik bederatzira eginen da, osasun egoerak uzten badu. 2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen […]

2021ko martxoaren 31n, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 132.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, martxoaren hogeita hamaikan, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO […]

Proiektuak

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Publiko zabalarentzako foroa – Urriaren 2an (larunbata) Zatozte proiektu eramaileak ezagutzera, beren proposamenak aurkeztuko dizkizuete Martxoan, Herriak 62 proiektu jaso zituen, eta jarraipen batzordeak aztertu zituen,  araudiaren 4 eta 5 artikuluetan ezarri irizpideen arabera. Jasotako 62 dosierren artean, 49 partikularrengandik heldu ziren (%79), eta 13 Hendaiako elkarte edo […]

De Gaulle jeneralaren hiribidearen berriz irekitzea

Ur eta saneamendu sareen berritzeko lanak burutu direlarik, berriz ere ireki da trafikora, martxoaren 30, astearte honetan, De Gaulle jeneralaren hiribidearen geltoki auzoko aldea. Hendaiako De Gaulle jeneralaren hiribidean egin diren ur eta saneamendu sareko lanak bukatzen ari dira. Lehen batera zihoan saneamendu sarea banatu da (ur zikina eta euri ura) eta edateko ura banatzeko […]

Haurtzainen Etxe berria Atabala auzoan

“Il était une fois un rêve” Haurtzainen Etxean, 2 etxe-haurtzain onetsi ariko dira, 100 metro karratuko apartamendu eder batean, Atabala auzoan. Haur ttipien beharrak errespetatzen dituen ingurune goxo batean, Carole TORRES eta Stéphanie PROVE etxe-haurtzain onetsiek 10 aste eta 3 urte bitarteko 6 haur hartuko dituzte apirilaren 1etik landa, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 18:00etara. Banakako eta […]

Eskoletako menuak 2021eko martxoaren 29tik apirilaren 9ra

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Intzura eta Hiri barneko eskoletan zerbitzatu bazkariak 2021eko martxoaren 29tik apirilaren 2ra Martxoaren 29an (astelehena) Azalorea arroltze eta mostaza saltsan alergenoak: glutena, arrautza, itsaskiak, soja mustarda Xerri-sorbalda (tokikoa) mustarda saltsan alergenoa mustarda Semula bio alergenoa : glutena Jogurta bio (tokikoa) Sasoiko fruituak Martxoaren 30ean (asteartea) Apio entsalada alergenoa: arrautza, […]

2021eko udaberriko garbiketa

Martxoaren 20an, boluntario talde batek itsasbazterraren udaberriko garbiketan parte hartu du. Larunbat goiz eguzkitsu batean, adin guztietako hirurogei bat hendaiar bildu dira Herriko Etxearen eta Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra, edo IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen deiari erantzuteko. Batzuentzat ohitura bihurtu den ekitaldi hau giro onean eta hesi keinuak errespetatuz iragan da. Parte hartzaileak hiru biltze […]

Eskoletako menuak 2021eko martxoaren 22tik 26ra

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Intzura eta Hiri barneko eskoletan zerbitzatu bazkariak 2021eko martxoaren 22tik 26ra Martxoaren 22an (astelehena) Semola Andaluziako erara (Sarran) alergenoak: glutena, sulfitoak Xerri-sorbalda (tokikoa) mustarda saltsan alergenoak: esnea, glutena, sulfitoak, mustarda Brokoliak alergenoa : esnea Jogurta bio (tokikoa) alergenoa : esnea Sasoiko fruituak Martxoaren 23an (asteartea) Artoa bi biperrekin (uraza, […]

Raphaël Lassallette zendu da

KOTTE ECENARRO AUZAPEZ JAUNAREN PRENTSA AGIRIA Goiz honetan, tristura handiz jakin dugu Hendaiako Auzapeza 1981etik 2001era eta Kontseilari Orokorra izan zen Raphaël Lassallette zendu dela, 85 urterekin. Une honetan, gure pentsamendu guztiak bere familia eta ahaide hurbilengana doaz. “Rafak”, Hendaiar anitzek amultsuki deitzen zuten bezala, oroz gainetik maite zuen herria sakonki bestelakotu zuen. Gaur, gutako […]

Covid birusaren aurkako txertatze zentroa zabalik martxoaren 15etik goiti

Prefekturaren zerbitzuek Hendaian zentro bat irekitzeko baimena eman berri dute, Herriak hala galdegin ondoren, iragan urtarrilean, txertatze zentro bat herrian hartzeko hautagai aurkeztu zelarik. Zenbait egunetatik hona, Herriaren zerbitzuak eta GEUZaren zerbitzuak lanean ari dira martxoaren 15erako zentroa lanean has dadin. Zentroa Hondarraitz kiroldegiko egoitzan kokatuko da. Oraingoz, Hego Lapurdiko pertsona ahulen eta arrisku handien […]