Karraka eta irabaz!

Hendaiako merkatariek jokatzera gonbidatzen zaituzte! Otsailaren 11tik martxoaren 17ra, egiten duzun erosketa bakoitzeko karrakatzeko txartel bat emanen dizute, irabaz edo galtzen da. Hendaia Merkataritzaren opari txekeetan 600 euro arte irabaz ditzakezu! 60tik gora saltzailek hartzen dute parte eragiketa horretan; hendaiar saltegietara lot zaitez eta  irabazteko aukera gehiago ukanen duzu! Txartel irabazlearekin turismo bulegora jo ezazu. Gehiago […]

Eskola oporraldien egitaraua eska ezazu!

Presta ezazu otsaileko zure oporraldia 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 6ra. Hendaiako Herriko Etxearen Haur eta Gazte Animazio Zerbitzuaren “Gazte” sailak 14-17 urte artekoentzako jarduerak proposatzen ditu: kirola (Futsal txapelketa, lerratokia, ur jarduera, saskibaloia…); aisialdi jarduerak (birlaberriak, MUS jokoaren ezagupena, laser quest..) edo arrats “gormantak” (pizza, matahamiak) Izena ematea urririk da (jarduera gutxi batzuek besterik ez dute […]

Nerabeentzako opor animazioen egitaraua

14 urte urtean betetzen duten edo hortik gorako gazteentzako jarduerak Argibide gehiago Harremanetarako: Anne-Laure TEMPORAO: +33 (0)6 31 01 90 30 Facebook orria: Hendaiako Herriko Etxearen Gazte Harrera Jarduera mantentzen da parte hartzaile aski bada (8 gutxienik). Izena emateko, jar zaitez gurekin harremanetan jarduera eguna baino bi egun lehenago berantenez. Egitaraua taldeen asmo eta nahien […]

Kultura: lineako txartel salmenta balia liteke jadanik

Jadanik gure webgunearen haussiera orritik zuzenean erreserba dezakezu zeure lekua Hendaiaren kultura sasoian proposatzen diren ikuskizun guztietarako www.hendaye-culture.fr >   Txartel salmenta Linean ordain daiteke, segurtasunez, banku txartelaren bidez. Leku bakoitzeko 0,50 € gehiago kobratuko dizkizugu (Tarifa arrunta: 12,50 € / Tarifa murriztua, haietan abonatuentzakoa: 6,50 € / 8 urte gabekoentzako tarifa: 4,50 €) linean erreserbatuz gero. Tarifa […]

Orioko biribilgunearen antolaketa lanak otsailaren 3an hasiko dira

Aitzin doa Enperadore bidearen segurtatze egitaraua Orio karrikaren parean hirugarren biribilgunea antolatuz. Halatan, bada, etorbidearen eta Uharka karrikaren arteko bidegurutzea lehenik eta gero Teileriko karrikarekikoa egin ondoren, orain Orioko biribilgunea antolatzeko lanak hasiko dira otsailaren 3an, eta martxoaren 6 arte iraunen dute (eguraldiaren arabera betiere). Bidegurutzea hetsiko da eta autoak beste karrika hauetara bideratuko. • […]

5 ibilgailu hibrido berri Baiona-Hendaia linean

Urte hastapen honaz geroztik, bost ibilgailu berri ari dira zirkulatzen Baiona-Hendaia linean. Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak, Transdev Sud Ouest enpresarekin elkarlanean, urraspide ekoarduratsu batean engaiatu da Baiona-Hendaia linearako Zerbitzu Publikoaren Eskuordetza kontratua berritzean, Elkargoaren eremuaren ipar eta hegoa elkarrekin lotzen dituen Txik Txak sarea egituratzen funtsezko ardatza baita. Bost autobus hibrido, Irizar I3 modelokoak, gaineratu […]

Bertakoen aparkatzea: abonamendua berritza ezazu

Urtarrilaren 8tik goiti, Udalak Hendaiarrak aparkatze-abonamendua berriztatzera gonbidatzen ditu. Horretarako, permanentziak antolatuak dira Herriko Etxean (behe-solairuko bulegoan): asteazkenetan 9:30etik 11:30era eta 13:30etik 17:00etara; ostegun eta ostiraletan 9:30etik 11:30era. Abonamendua berriztatzen baduzu Aski duzu aitorpena ohorea berme betetzea. Inprimakiak eskuragarri dituzu ere Herriko Etxean. Abonamendua lehen aldikotz egiten baduzu Honako dokumentu hauen fotokopiak ekarri behar dituzu […]

Menua 2020ko urtarrilaren 27tik 31rako astea

Menuak, Hendaiako eskola publikoetan: Geltokia, Jean Jaures-Hiri barnea, Hondartza, Lizardi eta Joncaux-Boulaert Menuak frantsesez eta euskaraz (leiho berria) (pdf – 76,99 KB – nouvelle fenêtre) Urtarrilaren 27an (astelehena) Tabule Izterki errea (tokikoa) Ilar borobilak eta pastenagreak Camembert (bio) gasna Karameluz estali flana Urtarrilaren 28an (asteartea) Luzokerrak ozpin-oliotan Lasagna boloniar erara Entsalada berdea (tokikoa) Jogurt natural […]

Biztanleen errolda urtarrilaren 16 honetan abiatuko da

Urtero egin ohi den biztanleriaren zati baten errolda 2020ko urtarrilaren 16, ostegunarekin hasi eta otsailaren 22, larunbatarekin bukatuko da.  Herriak kontratatu eta txartel ofiziala daramaten 5 erroldatzailek eginen dute datuen bilketa. Aurten erroldatzekoak diren biztanleei postontzian informazio gutun bat utziz eman zaie horren berri. INTERNET BIDEZKO ERROLDA ERRAZ EGITEN DA Konektatzeko behar dituzun kodeak emanen […]

Herri Kontseiluaren agiantzak elkarte eta erakundeei

“Agiantzen garaia une bereziki ona ohi zaigu iragan urteari so egiteko. Etorkizunerako elkarrekin ditugun erronketarako garaia dugu ere. Garai horretan egiten dira «asmo onak» hurrengo urterako udal jardunaren gidalerroa osatzeko”; hitz horiek zuzendu zizkion, bilkura hasi aitzin, Kotte Ecenarro auzapezak biltzarrari, iragan urtarrilaren 10ean, Herriko Etxeko areto nagusian. Herri Kontseiluari eskerrak eman zizkion lehenik auzapezak […]

Zarpai Bandak bere 50 urteak ospatzen ditu

Zer hobe urtea hasteko azken hamarkadak azaltzen dituen erakusketa ederra baino? Argazkiak, bideoak, afixak eta jantziak dira Mendi Zolan kulturgunearen erakusketa areto osoaz jabetu Xintxoren behako zorrotzaren pean. Oroitzapen ederrak ikusi eta berrikusteko aukera 2020ko urtarrilaren 8tik 25era. Asteazkenetik larunbatera 10etatik 13etara eta 15etatik 19etara, Itsas Etorbidearen 119an. Argazki guztiak ikusteko, jo ezazu “Herria iruditan” atalera.