Partzuergoak lehendakari berria du

Dituen estatutuen arabera, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa osoko bilkuran bildu zen Hendaiako Herriko Etxean, iragan otsailaren 25ean, bere karguak berritzeko, urtero egiten duen bezala. Kotte Ecenarro auzapeza zen erakundearen buru azken urte honetan eta Txomin Sagarzazu Ancisar Hondarribiko auzapezari pasa dio orain kargua. Kotte Ecenarro lehen auzapezordea izanen da eta José Antonio Santano Clavero Irungo auzapeza, […]

Inauteria laster hemen dugu…

Besta Batzordeak Inauteri egitaraua aurkezten dizue. Jantziak presta itzazue Hendaiako inauterian parte hartzeko heldu den otsailaren 29an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre taldeak Zokoburu animatuko du eta 16 orenetan desfilea abiatuko da gurdi eta bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda, Kolpez Blai eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar epaituko dute desfilea bitartean eta Herriko Etxearen aitzinean sutara emanen […]

Enpleguaren foroa: enpresek martxoaren 6a arte dute izena emateko

Hirugarren aldi honetan, Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta hamabost bat partaiderekin elkarlanean (haietan EPTA France, Sokoa, Pôle Emploi, Metalgintzaren Lanbideen Batasuna…), lanbide edota enplegu eskaintzak azaldu nahi ditu eta kontratatzeko beharrak hautagaien profil eta gaitasunekin egokitu. Enpleguaren foro hau apirilaren 2an goizean eginen da (9:00etatik 13:30era), Irandatz gimnasioan eta horretan parte hartu nahi […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 10ean: hizkuntzak lantzeko joko gaualdia

2020ko martxoaren 10ean (asteartea), 18:30etik 20:30era, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak hizkuntzak jokoaren bidez lantzea proposatzen dizue. Joko gaualdi hau Ondarraitz klubaren egoitzan iraganen da. Gaualdi honetarako jokoak 2018ko azarotik irekia eta Geltokiko 1. Mailako eskolan kokatua den Udal Ludoteka elebidunak utziko ditu. Hautatutakoak hizkuntza eta adierazpen jokoak dira, giro goxoan aritzeko. Izan […]

2020ko otsailaren 17ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 715,15 KB – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 053.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, otsailaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 14an: Ibilaldi sentikorra Bidasoako estuarioan

2020ko martxoaren 14an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ibilaldi sentikorra proposatzen dizue, Bidasoaren ertzetik. Bidasoa ongi ezagutzen dugu, gure txokoan baitugu, gure historia eta bizitzan. Baina, zer garraiatu du, zer erakartzen edo erakarri dio ibaiak nire biziari, nire egunerokotasunari? Zer gelditzen da gure baitan? Ibilaldi honen bitartez, hori ikusi, berrikusi, berrezagutzeko […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 19an: Gure haurrak euskaraz loratzeko giltzak

Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian). Euskaldun izan edo ez, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren euskalduntze bidean. Baina gure zereginak ez ditugu […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 21ean: udaberriko garbiketa itsasbazterrean

2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko. Urtero bezala, aurten ere itsasbazterra auzolanean garbituko dugu udaberria etortzearekin. Eko-hiritarra sentitzen bazara, zatoz zure eskularruekin eta hainbat elkarte eta kolektibo bezala, bazterretan uzten dugun zaborra garbitzera […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 26an: Kaskarot antzerkia Mendi Zolan kulturgunean

Martxoaren 26an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Atx Teatroa konpainiak “Kaskarot” euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean. Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere jenio eta […]

Udako lanpostu eskaerak orain egin ditzazkezu

Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzuak areagotzen ditu udan, sasoiak dakarren jardun handiagoari loturiko egitekoak betetzeko eta, hartara, zerbitzu publikoen kalitatea mantentzeko. Sasoiko lanpostuen kanpaina 2020ko otsailaren 15etik martxoaren 15era da zabalik. Kontratatze  baldintzak Gutxienez 17 urte ukan 2020ko ekainaren 30ean Honako hauek lot eskariari: Familia liburuaren fotokopia osoa (senitarte osoa) Bizilekuaren frogagiriren bat (eskatzailearen helbidea dakarren eskola agiria […]