Segurtasun zibileko herri erreserbaren boluntarioei eskerrak eman dizkio Herriak

Osasun krisiari buru egiteko, herriak plantan eman zuen, 2020ko martxoan, segurtasun zibileko herri erreserba bat. 294 bolondresek eman zuten izena herritar urraspide horretan krisiaren arabera bilakatzen joan diren hainbat misio betetzeko. Aterpegabekoen konfinamendu zentroaren funtzionamendua laguntzeko izan nola isolaturiko pertsonen laguntzeko, edo Haizpean zahar etxearen langileak ordezkatzeko, liburuak etxera eramateko, bai eta familiei elikagaiak banatzeko, […]

Asiar lozerren habien kentzea: Herriak laguntzen zaitu!

Neurria ekainaren 30eko Herri Kontseiluan onartu da; asiar lozerren hedatzearen aurka borrokatzeko, Herriak proposatzen du beren jabegoan halako habiak dituzten hendaiarrei diruz laguntzea. Entomofaunaren harrapari den intsektu horrek arriskuan jartzen ditu tokiko bioaniztasuna, jendeen segurtasuna eta giza jardunak (bereziki erlegintza). Kasu eman ezazu! Espezie exotiko inbaditzaile horrek duen arriskuaren eta dakartzan ingurumen arazoen aitzinean, Herriak […]

2021eko ekainaren 30ean, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 323.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, ekainaren hogeita hamarrean, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j. MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzaezordeak) – MARTIARENA GARATj., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO […]

Herria elikadura burujabetzan engaiatzen da

Atzo, ekainaren 30ean, asteazkenarekin, Herri Kontseiluak egin bilkuran, hautetsiek onartu dute lurraldearen elikadura proiektua plantan emateko Hendaia, Urruña eta Biriatuko herrien eta Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Lan Eko zentroaren arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmena uztailaren lehenean, ostegunarekin, sinatu da. Elikadura politika publikoko egiazko jokagaia dugu Hendaia, Urruña eta Biriatu herriek ororentzat elikadura osasuntsua, kalitatezkoa, ekologikoa bermatzeko […]

Udal Ludoteka elebidunak udako ordutegia hartzen du

Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabalduko ditu uztailaren 8tik abuztuaren 6ra, astelehenetik ostiralera 14:30etik 17:30era. Geltokiko 1. mailako eskolan, Doléac karrikan kokatua, ludotekak Hendaian bizi diren 6 eta 14 bitarteko haurrak hartzen ditu. Ikasteko eta ongi pasatzeko, jarduerak eta jokoak proposatuak dira frantsesez ala euskaraz. Harrera originala da, haurrek arratsaldean zer egin nahi duten erabakitzen […]

Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeen emaitzak – 2. itzulia

ESKUALDEKO HAUTESKUNDEEN 2. ITZULIAREN EMAITZA ZENTRALIZATUAK HENDAIA / URRUÑA / BIRIATU Bozetako parte hartzea: 6 734 bozkatzaile – 39.57% Emaitzak: Bozka zerrendetan direnen kopurua: 17 016 Bozkatzaileen kopurua: 6 734 Abstenzioen kopurua: 10 282 Txuriak: 487 Baliogabekoak: 287 Adierazitako bozkak: 5 960 C.KEHRIG COTTENÇON – F.TRANCHE : 2 850 I.ELIZALDE – A.POVEDA :  3 110 Emaitza zehatzak erantsiriko taulan. Bertsio irisgarria eskura […]

Herri Kirol Elkargoa/Crédit Mutuel zozketa: 20 000 txartel baino gehiago salduak

2021eko edizioari esker, 17 tokiko elkarte lagundu dira Urte guztiz, Herri Kirol Elkargoak Hendaiako kirol, kultur edo aisialdi elkarte guztien aldeko zozketa antolatzen du, Hendaiako Crédit Mutuel banketxearekin partaidetzan; azken horrek txartelak ematen eta sariak eskaintzen ditu. Elkar laguntzearen balioa agerian ematen duen ekimen solidario horri esker, elkarteek beren eskugaina sendotzen ahalko dute: osasun-krisi garai […]

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoa: kirol hitzarmenaren arraberritzea

Bidasoa-Txingudi Partzuergoak (Irun, Hondarribia eta Hendaiako herriak biltzen dituena) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol alorrean duten mugazgaindiko urteko hitzarmena sinatu dute ekainaren 16an. Akordio hori 2008an sinatu zuten lehen aldiz eta kirol ekitaldiak antolatzen lagundu eta hiru herrien arteko kirol harremanak bultzatzeko xedea du, bai eta kirol klub eta erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko ere. Hitzarmen […]

Divercity: Herria Europaren tenorean

Hendaiako Herriko Etxearen Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak eta haren Elkartasuneko Europar Gorputzetako Marina Dimitriou eta Kamil Przybylowski bolondresek parte hartze bidezko kulturarteko ohiko besta antolatu dute: «DIVERCITY». Festibal horren xedea parte hartzaileak (jende oro) egungo gai garrantzitsuetaz ohartaraztea da, hala nola mugikortasunaz, berdintasunaz eta ekologiaz. Ekainaren 26ko ekitaldi horrek hiru gai landuko ditu: ingurumena, sexualitatea […]

Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeen emaitzak

ESKUALDEKO HAUTESKUNDEEN 1. ITZULIAREN EMAITZA ZENTRALIZATUAK HENDAIA / URRUÑA / BIRIATU Bozetako parte hartzea: 5 903 bozkatzaile – 34.69% Emaitzak: Bozka zerrendetan direnen kopurua: 17 014 Bozkatzaileen kopurua: 6 213 Abstenzioen kopurua: 10 801 Txuriak: 175 Baliogabekoak: 135 Adierazitako bozkak:5 903 JM BERRA  -S.ESTOMBA : 1 326 D.MELE – B.TARIOL : 471 C.KEHRIG COTTENÇON – […]

Itsas hegiko xenderarako eta errepiderako erabaki diren neurriak

Lurraren geologia dela eta Erlaitzeko xenderaren eta errepidearen hauskortasunari buruzko azken ondorioen harira, Pirinio Atlantikoetako prefetak honako neurri hauek hartu berri ditu: Itsas hegiko xendera urriaren 31 arte hestea. Eralitzeko errepidearen zati zenbaitetan bidea hertsitzea. Erabaki horiek ez dute Abadia eremua ukitzen eta zabalik da eremua. Hendaia, Urruña eta Ziburuko auzapezek, aho batez erran dute, […]

Aurten ez da Musika Besta antolatuko

Iragan maiatzaren 18an, kultura ministroa Musika Besta mantentzearen alde mintzatu da “nor bakoitzaren erantzukizunari dei eginez”. Kultura Ministerioak herri guztientzako, kultura egiturentzako eta jendeak hartzen dituzten eraikinetarako gomendioak ezarriz ekainaren 4an argitaratu zuen osasun protokoloa argitaratu delarik, Herriak galdetu egin die ekitaldi hori gauzatzen parte hartu ohi duten partaideei. Tokiko eragile horiek guztiak luze-zabal gogoetatu […]